Gatazkak Kudeatu, Negoziatu eta Lidergo Estiloak Ezagutu
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,62 KB
Gatazka Motak
Hartzen duten formaren eta erlazioaren arabera:
- Frustrazioa: Egindako jarduerek beharrak asetzea lortzen ez dutenean gertatzen den egoera.
- Interes Gatazka: Interes propioak enpresaren interesen gainetik jartzen direnean.
- Rolen Gatazkak: Testuinguru zehatz batean gure lekua aurkitzen ez dugunean gertatzen da.
Taldeko Gatazken Emaitzak
Funtzionalak (Emaitza Positiboa)
Eraikitzaileak dira. Erabaki hartzearen kalitatea eta ikuspuntu guztien ikuspegia hobetzen dituzte.
Disfuntzionalak (Emaitza Negatiboa)
Kohesioa galtzearen ondorioz, taldearen eraginkortasuna ahuldu dezakete.
Gatazkei Aurre Egiteko Premisak
Gatazkari Aurre Egin
Lehenengo pausoa arazoaren existentzia eta konpontzeko beharra dagoela onartzea da.
Posizioak eta Interesak Definitu
Posizioa bakoitza lortzen saiatzen dena da (helburuak), eta gatazkaren eragile (sortzailea) izan daiteke. Interesak, aldiz, helburuarekin lotutako motibo pertsonalak izango dira.
Gatazkak Konpontzeko Pausoak
- Arazoa behar bezala eta zehazki definitu.
- Kausa posibleak aztertu.
- Helburuak garbi definitu.
- Ordezko aukera posibleak bilatu:
- Zer egin daiteke?
- Soluzio posibleen zerrenda bat egin.
- Soluzio hauen etekin komunak zehaztu.
- Soluziorik egokiena aukeratu: inor galtzaile atera ez dadin.
- Soluzioa nola, noiz eta non ezarriko dugun zehaztu.
Konponbide Bideak
Kanpoko Bideak
- Bitartekaritza: Inpartziala den hirugarren elementu baten esku-hartzea, negoziazioa erraztuko duena.
- Arbitraia: Autoritatea duen hirugarren baten esku-hartzea (bi aldeek erabakitako pertsona). Arbitroaren lana betetzen du, epaitegietara joan aurreko pausoa izan daiteke. Aukeratutako pertsona horrek erabakiko du soluzioa.
Barruko Bideak
- Norgehiagoka: Indartsuenaren legea. Kasu honetan irabazle bat eta galtzaile bat izango ditugu.
- Negoziazioa: Elkarrizketan oinarritua. Bi aldeak akordio batera iritsiko dira. Kasu honetan ez da galtzaile/irabazle garbirik egoten.
Negoziazioa
Jarraitu beharreko pausoak:
- Parte bakoitzak nahi duena adierazi.
- Parte bakoitzak sentitzen duena adierazi.
- Posizionamendu bakoitzaren arrazoiak adierazi.
- Bestearen ikuspuntua ulertu.
- Bi parteek etekina ateratzeko aukerak bilatu.
- Orekatutako akordio batera iritsi.
- Amaiera edo itxiera.
Negoziaziorako Trebetasun Teknikoak
- Malgu Izatea (Amor Ematea): Garrantzitsua da zenbait aspektutan bestearen iritzia onartzen eta amore ematen jakitea.
- Entzute Aktiboa: Nire iritziaz gain, besteen iritzia ere ezagutu beharra daukat; horretarako, entzuteko eta ulertzeko gaitasuna ezinbestekoa da.
- Galdetzea: Posizioa, interesak eta helburuak zehazteko erabilgarria. Ideiaren bat oso garbi geratu ez denean, galderak egitea lagungarria da.
Komunikazio Oztopoak
- Oztopo Semantikoak
- Oztopo Psikologikoak
- Oztopo Fisiologikoak
- Oztopo Fisikoak
- Oztopo Soziokulturalak
Hitzezkoa Ez Den Komunikazioa
- Informazio asko ematen digu (keinuak, begiradak, posturak, mugimenduak...).
- Informazio mota honen zati bat kontzienteki igortzen da eta igorleak kontrola dezake.
- Zati handi bat, aldiz, modu inkontzientean egiten da eta, ondorioz, ezin dugu kontrolatu.
Paralenguaia
Ahozko seinaleetan oinarritzen da. Ez zer, baizik eta nola esaten den hartzen du kontuan. Sentimenduak, izaera, umorea eta abar adieraziko ditu.
Lengoaia Kinesikoa
Gorputzaren lengoaian oinarritzen da. Keinuak hartzen ditu kontuan, askotan ahozko mezuaren laguntzaile direnak.
Buruaren Keinuak
Komunikazioan askotan erabiltzen dira buruaren keinuak. Batez ere bi mugimendu erabiliko dira: baiezkoa eta ezezkoa.
Dinamizatzailearen Funtzioak
Dinamizatzaile batek hiru funtzio nagusi beteko ditu:
Funtzio Teknikoa
Gaiari buruzko aditua izan behar da. Bere jakintza maila arlo honetan altua izango da.
Funtzio Antolatzailea
Bete beharreko jarraibideei egiten die erreferentzia. Edozein gertaera prestatzeko eman beharreko pausoak ezagutzen ditu.
Funtzio Hezitzailea
Gizarte balioak errespetatu eta errespetarazi beharko ditu.
Lidergo Estiloak
Autoritarioa
- Autoritatea bere jakindurian oinarritzen da.
- Bere iritziak bakarrik du garrantzia eta erabaki guztiak berak hartzen ditu.
- Taldeak bere aginduak bete eta onartu behar ditu.
- Taldean diziplina handia dago, baina ekimen falta.
Demokratikoa
- Taldearen parte-hartzea baimentzen eta bultzatzen du.
- Taldeko liderra da, ekimenak koordinatzen eta bideratzen dituena baita.
- Oso ongi konpontzen da talde helduekin eta interesa dutenekin.
Permisiboa
- Ez du taldea zuzentzeko ardura hartzen.
- Taldearen koordinazio falta, interes falta eta ardura falta gertatuko dira.
Burokratikoa
- Urruntasunean, giza kontaktu faltan eta harreman faltan oinarritutako tratua edo portaera modua.
- Monitoreak bere bezeroei buruzko informazio falta eragiten dien eredua.
- Ez dago iritzi partekatzerik monitore eta taldearen artean.