Gasteizko Hiri Egitura eta Bilakaera Historikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,73 KB

Sarrera eta Hiriaren Jatorria

Aurrean daukagun planoa Gasteiz hirikoa da, Araba eta EAEko hiriburua. 1181ean sortu zen, Antso Jakituna Nafarroako erregeak hiri-gutuna (Karta Puebla) eman zionean hango hiribilduari. Hasierako espazio urbanoa Gasteiz izeneko muino batean zegoen kokatuta. Dena dela, Nafarroako erregeak emandako izena Nueva Victoria izan zen. Horregatik du gaur egungo izena.

Gasteizko Hiri Egitura

Planoari erreparatuz gero, hiru alde bereizten dira, bakoitza bere ezaugarriekin:

  1. Erdi Aroko Alde Zaharra
  2. XIX. mendeko Zabalgunea
  3. XX.-XXI. mendeko Periferia

1. Erdi Aroko Alde Zaharra (Almendra Gotikoa)

Erdi Aroan sortu zen, hasieran hiru kalerekin. Gerora, mendebaldera eta ekialdera zabaldu zen, gaur egun ezagutzen den Almendra Gotikoa sortzeraino. Bertako planoa erradio kontzentrikoa da, eta garai hartan merkatariak eta artisauak bizi ziren.

Artisauekin loturik, gaur egun oraindik ofizioen izenak kaleetan ditugu, adibidez, Zapatagile kalea edo Pintore kalea. Gainera, artisau hauen etxeak (alforjak) toki batzuetan ikus daitezke oraindik ere.

Eraikuntza garrantzitsuenak:

  • Santa Maria katedrala (portaloia)
  • Kordoaren etxea (Erdi Arokoak)
  • MonteHermoso jauregia (XVI. mendekoa)
  • Villa Suso jauregia (XVI. mendekoa)
  • Eskoriatza Eskibel jauregia (XVI. mendekoa)

Funtzioen artean, kulturala, komertziala eta egoitza funtzioak nagusitzen dira. Gaur egun dauden arazoen artean, jentrifikazioa eta gehiegizko tertziarizazioa ditugu (dendak, tabernak, jatetxeak...).

2. XIX. Mendeko Zabalgunea

XVIII. mendean, hiria hegoalderantz zabaltzen hasi zen. Horrela, desnibela lautadarekin gainditzeko, arkupeak eraiki ziren. Garai horretakoa da ere Gasteizko Plaza Berria. Espazio hori da zabalkuntzaren hasiera.

Arkupeak eta Plaza Berria egin zirenean, zabalkuntza hegoalderantz egin zen, ardatz moduan Dato kalea hartuta. Paraleloki eta perpendikularki hiri-egitura eratzen joan zen. Zabalkuntza honetako plano mota erregularra edo ortogonala da, eta eremu honetako kaleak zabalak, luzeak, irekiak eta eraikuntza handi, altu eta apainduak ditugu.

Adibideak eta funtzioak:

  • Florida parkea
  • Eusko Legebiltzarra

Eremu honetan azpimarratzekoak diren funtzioen artean, egoitza funtzioa, komertziala eta politiko-administratiboa daude. Ezin da ahaztu, horrez gain, bertan CBDa (Central Business District) ere aurkitzen dela.

3. XX. eta XXI. Mendeko Periferia

Azkenik, hiri-egituran bereizten den azken espazioa periferia litzateke, XX. eta XXI. mendean eraiki eta eraikitzen ari dena. Erdigune guztiaren inguruan eraikitzen ari da Gasteiz hiriaren aldiria.

Aldiri hau hainbat gorabeherekin joan da osatzen, hala nola, Gerra Zibilean izandako geldiunea, edo 70eko hamarkadako hazkundearen pizkundea. Gehienetan plano oktogonala erabiliz, baina kasu batzuetan plano nahasia ere bai.

Hurrengo hamarkadetan, eremu hau handituz joan da, eta horrela funtzio desberdineko auzoak ditugu:

  • Egoitza funtzioa dutenak
  • Funtzio industriala dutenak
  • Aisialdi funtzioa dutenak
  • Funtzio komertziala eta militarra dutenak

Hiri Hierarkia eta Arazoak

Hiri-hierarkiari dagokionez, Gasteiz bigarren mailako eskualde-hiritzat hartuko genuke Espainia mailan, eta Euskal hiri-hierarkiaren arabera, barrualdeko sisteman dagoen hiri makrozefalikoa litzateke.

Hiri honek hainbat arazo ditu, eta hauen artean ditugu:

  • Zirkulazio arazoak
  • Kutsadura
  • Etxebizitza lortzeko arazoak
  • Gizarte arazoak (delinkuentzia, integrazio arazoak, estresa)

Entradas relacionadas: