Gas Turbinak, Zirkuitu Frigorifikoak eta 4 Aldiko Motorrak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,45 KB
Ziklo Zabaleko Gas Turbinaren Funtzionamendua
Gas turbina ziklo zabalekoa 3 zatitan banatzen da:
- Konpresorea: Haizea hartu, konprimitu ondoren ganbarara eramaten du. Errotore eta hedatzaile batez osatuta dago. Errotoreak sartzen den haizeari abiadura ematen dio, eta hedatzaileak, haizeak duen energia zinetikoa presio energia bihurtzen du.
- Errekuntza Ganbera: Erregaia injektatzen da eta haizearekin nahasten denean tenperatura altuen ondorioz erretzen da. Sortzen den gasaren bolumena eta tenperatura igo egiten dira eta ondoren turbinan hedatzen dira, konpresorea mugitzeko lana ere eginez.
- Turbina: Bi elementu ditu. Banatzailean presioa gutxitu eta abiadura handitu ondoren, energia zinetiko hau errotorearen energia mekaniko bihurtzen da.
Zirkuitu Frigorifikoaren Atal nagusiak eta Zeregina
- Konpresorea: Zirkuituko fluidoa konprimitzen du, presioa eta tenperatura igoz. Modelo asko daude.
- Kondentsadorea: Fluidoek egoera gaseosotik egoera likidora pasatzeko bero kantitate bat askatu behar dute. Kondentsadorean bero transmisioa egiten duena bero-trukagailua da.
- Hedakuntza Balbula: Fluido batek hodi batean estugune bat aurkitzen duenean, irteeran presioa asko jaisten da. Ondorioz, irakite tenperatura jaisten da eta, nahiz eta tenperatura jaitsi, fluidoa lurrintzen hasten da.
- Lurruntzailea: Kondentsadorearen funtzionamenduaren kontrakoa du; kasu honetan, fluidoak egoera likidotik gaseosora pasatzeko behar duen bero kantitatea xurgatzen du.
- Biltegia: Zirkuituan ematen diren fluidoaren hedakuntza eta konpresioak konpentsatzeko da. Lurrungailua barruan egongo da eta kondentsadorea kanpoan.
- Fluido Frigorigenoa: Zirkuituan zehar bero transmisioa egiten digun fluidoa da. Bere ezaugarririk garrantzitsuena irakite tenperatura oso baxua izatea da. Hau 0ºC-tik behera gertatzen da. R12 debekatuta dago eta R22 ez da oso gomendagarria ozonoaren arazoagatik.
Turboa eta Intercooler-a: Funtzionamendua
Motorrek erregai eta aire nahasketa bat erretzean sortzen den energia erabiltzen dute. Zenbat eta erregai gehiago izan, orduan eta energia gehiago lor daiteke. Horretarako, airea gehitu behar zaio, hau konprimituz.
Turboa bi atalez osatuta dago: turbina eta konpresorea. Ihes-gasek turbina mugitzen dute, eta honekin batera konpresorea mugitzen da, zilindrora sartzen den airea konprimituz.
Airea konprimatzen denean tenperatura altuak hartzen ditu, eta hau ez da komenigarria potentzia handitzeko. Horregatik, sistema batzuetan bero-trukagailu bat jartzen zaio, hau da, intercooler-a.
Lau Aldiko Motorren Zikloa
Lau ziklo gertatzen dira:
- Onarpena: Pistoia jaisterakoan erregaiaren nahasketa xurgatzen da. Injekzio kasuetan injektatzen da.
- Konpresioa: Onarpen balbula ixten da. Nahasketa konprimitzen da, pistoia goiko punturaino iritsi arte.
- Errekuntza eta Hedakuntza: Goiko puntura iritsi baino pixka bat lehenago errekuntza bat gertatzen da, zilindroaren tenperatura eta presioa igoz. Pistoia beherantz bultzatuta jaisten da.
- Ihesa: Pistoia beheko puntura iristen denean ihes-balbula irekitzen da, eta pistoia igotzerakoan errekuntza-gasek ihes egiten dute.