Gas trukea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 30,48 KB

ARNAS APARATUA


  • FUNTZIOA:

  • Organismoan oxigenoa sartzea. Oxigenoa zeluletara iristen da, elikagaietako energia eskura dezaten.

  • Karbono dioxidoa kanporatzea. Gas toxiko hau zelula guztien metabolismoan gertatzen diren erreakzio kimikoen ondorioa da.

1. ARNAS APARATUAREN ANATOMIA

  • ARNAS APARATUAREN ATALAK:

Arnas aparatuak osagai hauek ditu:

  • ARNASBIDEAK:

Airea jasotzen duten hodiak dira. Aireko oxigenoa hartu eta behar bezala prestatzen dute. Bide horiek sudur-hobiak, faringea, laringea, trakea ( zintzurrestea ), bronkioak eta bronkioloak dira.

  • BIRIKAK:

Hor gertatzen da odolaren eta airearen arteko gas trukea (oxigenoaren eta karbono dioxidoaren trukea).

1. 1. ARNASBIDEAK

Arnasbide deritzen hodiek kanpoko inguruarekin konektatzen dituzte birikak. Hona hemen:

  1. .1  SUDUR-HOBIAK

Aho-barrunbearen gainean eta garezur-barrunbearen azpian kokaturiko bi hutsune dira. Kanpoaldearekin komunikatuta daude, sudur-zuloen bidez. Airearen sarbideak dira. Sudur-hobietan zehar, airea berotu eta hezetu egiten da.

Sudur-hobiak sudur-mukosa izeneko muki epitelio ziliatua estalita daude. Sudur-hobien bekaldean sudur- mukosa odol hodi ugariz zeharkaturik dago eta guruin muki jariatzaile ugari ditu. Muki hau bakterizida da. Epitelioaren zilioek airea  iragazten dute eta hauts partikulak eta arrotzak kanporatzen laguntzen dute.Sudur-mukosa hau pituitaria gorria deitzen da.

Sudur-hobien goialdean mukosak kolore horixka du eta usain-mukosa edo pituitaria horia deritzo. Usain-mukosan  zelula epitelial eta nerbio bukaerak agertzen dira,eta azkenengoak dugu usaimenaren erantzule.

Sudur-mukosak  katarroetan muki gehiegi jariatzen du, usaimena asaldu egiten da eta malko gehiegi ateratzen da begietatik malkobideak itxi egiten direlako. Mukosaren hantura handia bada, alboko sudur-hobietara ( sudur- sinuak) heda daiteke sinusitisa sortaraziz.

Sudur-hobiak faringearekin daude loturik koana deritzen zuloen bitartez.

1.1.2  FARINGEA

Faringea 12cm-ko hodia da. Arnas aparatuaren nahiz digesti-aparatuaren hodia da. Elikagaiak bere ibilbidea jarraitzen du hestegorriraino eta aireak berriz, laringetik egiten du aurrera.

Faringea gihartsua eta elastikoa da, bere hormak  barrualdetik mukosaz eratuta dago.

Faringearen albo paretetan amigdalak daude. Gure organismoa infekzioetatik babesten duten organoak dira.

Faringean, laringean gainean,epiglotisa dago. Janaria irenstean, epiglotisak  itxi egiten du laringea, janaria bertatik ez pasatzeko.

1.1.3  LARINGEA

Faringea eta trakea lotzen dituen hodia da. Inbutu itxurakoa da, eta kartilagozko pareta gogorrak ditu. Lepoaren aurreko aldean ukituz gero, erraz hautematen da.

Laringea osatzen duten kartilago nagusiak:

  • Tiroide-kartilagoa: Handiena da eta gorgoila eratzen du. Kartilago hau handiagoa da gizonengan emakumeengan baino.

  • Krikoide-kartilagoa: Aurrekoaren azpian dago.

  • Epiglotisa


    Hosto itxura du.

Laringea barnealdetik epitelioz estalita dago. Epitelio honek bi tolestura ditu alboetan ahots-kordak. Goialdekoak, ahots-korda izunak (ez dute parte hartzen soinuen sorkuntzan) eta behealdekoak,benetako ahots-kordak. Ahots-kordak bibratu egiten dute airea pasatzean,ahotsa produzitu. Muskulu batzuk erregulatzen dute ahots-korden tentsioa, tonua modulatzeko. Gizonengan ahots-kordak luzeagoak eta zabalagoak dira tonu baxuak sortuz.

  1. TRAKEA edo ZINTZURRESTEA

Lepoaren barrualdean goitik behera doan hodia da eta airea birikietaraino eramaten du. 13 cm-ko luzera du eta 2cm-ko diametroa. Laringea  bronkioekin lotzen du. Hestegorriaren aurrean dago,harekiko paralelo.Trakearen hormak C itxura duten zenbait eraztun kartilaginosoak ditu eta hauen atzealdea malgua da. Horrela, trakea ezin da itxi, baina irensketan hestegorriaren diametroa handi daiteke.

Trakea muki-epitelio ziliatu eta guruin muki-jariatzailez (zelula kaliziformeak) estalirik dago barnealdetik. Gorputz arrotzak eta hauts partikulak mukiari itsatsita geratzen dira eta zilioen eraginez laringera eta faringera joaten dira irentsiak edo kanporatuak izateko.

Trakea azpian bitan banatzen da, bronkio nagusiak eratuz. Banaketa hori karina trakeala deritzo.

  1. BRONKIOAK eta BRONKIOLOAK

Trakearen antzeko hodiak dira, zuhaitz bezala adarkatzen direnak. Bronkioak bi dira eta hasieran daude .Eskuineko bronkio nagusia bertikalagoa, zabalagoa eta motzagoa da, ezkerrekoarekin konparatuz. Beraz, gorputz arrotzak sartzen badira probabilitate gehiago dago,hauek eskuineko birikan egoteko.

Trakearekin gertatzen den moduan, bronkio nagusiek ere, C forma duten eraztun kartilaginosoak dituzte. Barne geruza muki-epitelio ziliatuaz osatuta dago eta kanpo geruza ehun konektiboz.

Bronkioak, pixkanaka, gero eta hodi finagotan banatuz doaz, eta hodi fin horiek bronkiolo deritze.

1.2  BIRIKAK

Toraxean saihets-hezurrek babestuta dauden bi organo dira. Forma konikoa eta oinarrian diafragma du euskarri. Diafragma gihar bat da, barrunbe torazikoa edo bularraldeko barrunbea eta abdomena bereizten duena.

Birikak mediastino deituriko espazioaz banaturik daude. Mediastinoan ere, trakea, hestegorria eta bihotza kokatzen dira.

Eskuineko birika ezkerrekoa baino handiagoa da. Eskuinekoak 3 lobulu ditu eta ezkerrekoak 2.

Birikak bi aurpegi ezberdin dituzte. Mediastinikoa edo barruko aurpegia eta saihetsezurrekoa edo kanpoko aurpegia.

Saihetsezurreko aurpegia, saihetsezurrez eta saihetsezurreko muskuluez inguratuta dago. Goialdeko atalari birika-erpin deitzen zaio. Beheko aldea edo oinarria diafragmarekin kontaktuan dago.

Birika bakoitzearen alde mediastinikoan hilioa kokatzen da. Egitura hau zeharkatuz sartu eta irten egiten dira birikara,bronkio nagusiak,birika arteria eta birika bena.

Birika bakoitza pleura izeneko mintz bikoitz batez inguratuta dago. Birika ondokoari errai-pleura deritzo eta kaxa torazikoari lotuta doanari saihets-pleura. Bien tartean, pleura-likidoa agertzen da,eta honi esker geruza baiak ez dira lotzen eta birikak gai dira arnas mugimenduetara moldatzeko.

Bronkioak biriketan sartzean diametro txikiagoko bronkiolo-etan zatitzen dira.
Bronkioloak adarkatzen diren heinean, berauen diametroa txikituz doa eta azkenean, kurruska geruza desagertzen da.

Bronkioloen azkeneko adarkadurak dilatatu egiten dira birika-albeolo izeneko zakutxo itsuak eratuz. Oso pareta fineko zaku txikiak dira eta odol-kapilar ugariz inguratuta daude. 700 milioi albeolo daude gutxi gora-behera. Honek, arnas-geruzaren azalera asko hedatzen da.

Albeoloak ehun konektiboz mantentzen dira elkartuta. Ehun konektiboa nerbio-sare eta odol-kapilar trinkoz zeharkatuta dago.

Albeoloen geruza pneumozito izeneko zelulek osatzen dute. Hauek gasen trukaketan parte hartzen dute. Bestalde albeoloen barrunbean beste zelula mota batzuk ere ageri dira, makrofago albeolarrak. Hauek bertara heltzen diren gorputz arrotzak fagozitatzen dituzte

2. ARNAS APARATUAREN FISIOLOGIA

Arnas aparatuak honako bi zeregin hauek ditu: birika-aireztapena eta gas-trukea.

2.1 BIRIKA-AIREZTAPENA

Birika-aireztapena deritzon prozesuan, atmosferako airea biriken barrualderaino sartzen da, eta gero, birikietatik irten eta atmosferara igarotzen da.

Birika-aireztapenean, aire-sarrerako eta aire-irteerako mugimenduak gertatzen dira, biriken bolumena aldatu egiten delako, hain zuzen ere. Eta hori guztia bi gihar mota hauen ekintzaren ondorioz gertatzen da, batik bat :

  • Diafragma:

Biriken azpialdean dagoen gihar bat da, eta toraxa eta sabelaldea bereizten ditu. Diafragmaren goranzko eta beranzko mugimenduen ondorioz, aldatu egiten da kutxa torazikoaren edukiera, eta horrek arnas mugimenduak eragiten ditu; izan ere, birikak kutxa torazikoan daude.

  • Saihetsarteko giharrak.:

Saihets-hezurrak elkarren artean lotzen dituzten giharrak dira.Gihar horiek uzkurtzean eta erlaxatzean, saihets-hezurrak mugiarazi eta biriken bolumena aldatzen dute.

ARNASA HARTZEA ETA BOTATZEA

Birika-aireztapena arnasahartzea (inspirazioa) eta arnasabotatzea (espirazioa) deritzen mugimenduen bidez egiten da: arnas hartzean, airea birikietara sartzen da, eta arnasa botatzean, kanpora irteten da airea.

  • Arnas hartzea

Diafragma uzkurtu eta jaitsi egiten da; saihetsarteko giharrak uzkurtu egiten dira, eta saihets-hezurrek gora eta aurrera egiten dute. Kutxa torazikoaren bolumena handitu, birikak zabaldu, eta airea birikietara sartzen da, oxigenoz beteta.

  • Arnas botatzea

Diafragma erlaxatu eta igo egiten da; saihetsarteko giharrak ere erlaxatu, eta saihets-hezurrak estutu egiten dira. Horren ondorioz, kutxa torazikoaren bolumena txikitu, eta airea birikietatik ateratzen da, karbono dioxidoz beteta.

Aireztapena,etengabeko prozesua da eta bertan arnas-bideak oxigeno kontzentrazio aberatsarekin eta  karbono dioxido gutxirekin edukitzea lortzen da.

2.2 GAS-TRUKEA

Airea, oxigenoz beteta, sudur-hobietan zehar sartzen da arnas sistemara. Sudur-hobietan, airea berotu eta hezetu egiten da. Horrez gain, garbitu ere egiten da airea. Izan ere, zenbait partikula ditu, eta arnasbideek jariatutako mukiak hartu egiten ditu partikulak horiek.

Aireak faringean eta laringean zehar jarraitzen du trakearantz.Trakeatik bronkioetara igarotzen da, eta bronkioetatik, bronkioloetara. Azkenik, albeoloetara iristen da (albeoloak hainbat odol-kapilarrez inguratuta daude). Barrualdearen eta kanpoaldearen arteko gas-trukea (oxigenoaren eta karbono dioxidoaren trukea) birika-albeoloetan egiten da.

Birika bakoitzean, milioika albeolo daude, eta horrenbestez, gainazal ikaragarri handia dago gas-trukea egiteko. Trukea kapilarren eta albeoloen mintz mehe-meheetan zehar egiten da, difusio bidez; hots, kontzentrazio handieneko gunetik kontzentrazio txikieneko gunera hedatzen dira gasak.

Airea albeoloetara iristen denean, aireko oxigenoa kapilarretako odolera igarotzen da; karbono dioxidoa duen odolera,hain zuzen ere.Karbono dioxidoak  oxigenoaren kontrako bidea egiten du mintzetan zehar: albeoloen barrualdera igaro, eta handik kanporatu egiten da.

Oxigenoz betetako odolak oxigenoa organismoko zeluletara eraman, eta gero, sortutako karbono dioxidoa jasotzen du, birikietara eramateko.


Entradas relacionadas: