Gas Kutsatzaileak Kontrolatzeko Teknologiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,04 KB
Gas eta Lurrunak Deuseztatzeko Prozesu Orokorrak
Neurri prebentiboak errekuntzan
- Erregaiaren eta erregarriaren arteko erlazio estekiometrikoa lortzea.
- Bi etapako errekuntza: termikoa (lehen etapan aire-proportzio baxua, tenperatura altuetan; bigarren etapan, aire-soberakina injektatzen da, tenperatura baxuetan) eta katalitikoa.
- Ordezko erregaiak erabiltzea, hala nola bioalkohola, biodiesela, etab.
Absortzioa
Kutsatzailearen kontzentrazioa altua denean erabiltzen da. Fase likidoa kutsatzailearen arabera aukeratzen da, eta leheneratu edo birsortu daiteke (desortzio-prozesua).
Absortzio motak
- Fisikoa: Disoluzio-prozesuetan oinarritzen da. Itzulgarria da, beraz, desortzioa posible da.
- Kimikoa: Erreakzio kimikoetan oinarritzen da. Gehienetan itzulezina da, beraz, desortzioa ez da posible.
Adsortzioa
Kutsatzailearen kontzentrazioa baxua denean erabiltzen da. Solido adsortbatzaileak porositate eta azalera espezifiko handia izan behar du (adibidez, ikatz aktiboa, alumina aktiboa, silize-gela...). Prozesua ohantze finkoan edo ohantze fluidizatuan egin daiteke.
Kondentsazioa
Kondentsadore motak:
- Kontaktu zuzenekoa: Hoztailearen eta gasaren arteko kontaktua zuzena da.
- Azalekoa: Hoztailearen eta gasaren artean ez dago kontaktu zuzenik.
Kutsatzaile Espezifikoen Tratamenduak
SOx-en Tratamendua: Neutralizazioa
- Ikatzaren sufrea kentzeko:
- Sufre inorganikoa: Bereizketa fisiko bidez.
- Sufre organikoa: Hidrogenazio katalitiko bidez.
- Petrolioaren sufrea kentzeko: Hidrodesulfurazio katalitikoa.
CO, HC eta KOLen Tratamendua: Oxidazioa
Tratamendu-teknikak:
- Garra zuzeneko errausketa: Hondakin-gasa zuzenean erretzen da.
- Errausketa termikoa: Hondakin-gaseko erregai-gasen kontzentrazioa baxua denean.
- Errausketa katalitikoa: Gasak geruza katalitiko batetik (katalizatzaileak: Pt, Pd) pasarazten dira, garrik gabeko errekuntza lortuz.
- Oxidazio kimikoa.
- Tratamendu biologikoa.
Ibilgailuen NOx Emisioen Kontrola
Diesel motorrek gasolina-motorrek baino NO₂ eta PM gehiago isurtzen dituzte. Diesel motorrek, NO₂ isurtzeaz gain, NO₂ bera oxidatzen dute nitratoak (partikulak) sortzeko, PM10 eta PM2,5 mailak handituz. 2015etik indarrean dagoen EURO6 araudiak diesel bidaiari-ibilgailuen NO₂ eta partikulen isuriak murrizten ditu.
Kontrola Motorrean (Errekuntzan)
Errekuntzako gasen birzirkulazioak (EGR) NO₂-ren isuria % 40raino murrizten du. Errekuntzan sortutako gas geldoak (CO₂, H₂O eta N₂) berrerabiltzen dira motorrean gasolioa erretzeko. Horrela:
- Oxigenoaren proportzioa jaisten da.
- Gas geldoak hoztu egiten dira errekuntza-ganberan sartu aurretik, erredukzioaren eraginkortasuna handituz.
Kontrola Motorretik Irtetean (Ihes-gasak)
- Erredukzio Katalitiko Selektiboa (SCR): Agente erreduktore bat (amoniakoa edo urea, adibidez, AdBlue®) gehitzen zaio gasari substratu katalitiko baten gainean. NOx-ekin erreakzionatzen du N₂, H₂O eta O₂ sortzeko.
- NOx baxuko katalizatzaileak: SCR sistemaren antzekoa da, baina amoniakoa edo urea erabili beharrean, hidrokarburoak (HC) erabiltzen ditu erredukzioa errazteko.
- NOx katalizatzaile xurgatzaileak: Bi fase ditu:
- Lehenengoan, NOx-a aldatu, xurgatu eta gordetzen du.
- Bigarrenean, xurgatzailea ase dagoenean, berreskuratu egiten da ihes-irteeran gasolio gehigarria injektatuz.
- SCRT sistema: Gaur egun sistema hau erabiltzen da gehien, NO₂ eta partikulak (PM) murrizteko.
- SCR sistema: NO₂ murrizteko.
- CRT iragazkia: Partikulak murrizteko.