Gas-instalazioak: Osagaiak, Segurtasuna eta Ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,97 KB

Erregaiak eta Petrolioa

Erregaiak: Berokuntzan urte askotan erabili dira eta mantenu handia behar dute.

Petrolioa: Erregai fosil ez-berriztagarria da. Produktu honen distilaziotik lortzen dira: gas naturala, gasolina, kerosenoa, gasolioa, olioak, baselinak, galipota eta kokea.

Gas-instalazioko osagaiak

  • 1. Emari-mugatzailea: Emari-balio jakin bat ez gainditzeko erabiltzen da.
  • 2. Presio-mugatzailea: Presio-balio horretara iristen bada, gas-bidea moztuko du.
  • 3. Atxikitze-balbula (erretentzioa): Noranzko batean gasa pasatzen uzten du eta bestean ez.
  • 4. Inbertsorea: Erregai-botila baterietan jartzen da, lanean dauden botilak kudeatzeko.
  • 5. Magneskopioa eta manoskopioa: Erregai-botilak zerbitzuan ala erreserban dauden adierazten duten elementuak dira.
  • 6. Iragazkiak: Egon daitezkeen solidoak harrapatzen dituzte, elementuak edo balbulak babestuz.
  • 7. Solenoide-balbula: Solenoide elektriko baten eraginez, erregaiari bidea ireki edo itxi egiten dio.
  • 8. Lirak: Instalazioko zati finkoaren eta mugikorraren arteko konexioak egiteko liru malguak dira.

Gas-instalazioen ezaugarri teknikoak

  1. PCS (Goi-berotasun ahalmena): Erregaiak errekuntzan emandako beroa, keetan doan ur-lurrunaren kondentsazio-beroa kontuan hartuta (kcal/kg).
  2. PCI (Behe-berotasun ahalmena): Erregaiak errekuntzan emandako beroa (kcal/kg).
  3. Dentsitate erlatiboa: Tenperatura eta presio baldintza berdinetan dagoen airearekin alderatzean datza:
    • d < 1: Airea baino arinagoa (adibidez, Gas Naturala).
    • d > 1: Airea baino astunagoa (adibidez, Butanoa/Propanoa).
  4. Wobbe indizea.
  5. Hezetasun erlatiboa.

Segurtasun-elementuak

Sugarrik egon ezean, erregaiari bidea moztuko dion elementua izango du aparatuak. Horrek bi atal izango ditu: batetik, sugar-sentsorea eta, bestetik, gas-bidea moztuko duen balbula.

Termoparea

Piloto-sugarra (llama piloto) duten aparatuetan bakarrik erabiltzen da. Gas-bidea moztea du helburu; elektrobalbula (gasa) ireki edo ixteko eremu magnetikoa sortzen du.

Ionizazio-sonda

Makina berrietan erabiliena da. Erregailuan kokatuta dago; sugarrak korronte bat sortzen du eta kontrolagailuak korronte hori nabaritzean, gas-bidea irekita uzten du. Termopare-sistemak baino erantzun-denbora azkarragoa du.

Keak atzera egin dezakeenerako segurtasun-elementuak

Klixona

Tiroa mozteko xafletan kokatzen da. Keak tximiniatik ateratzen ez badira (pilatu egiten badira), klixona berotu egingo da eta elektrobalbula itxiko du. Termoparearekin seriean kokatuta dago.

Presostato diferentziala

Keak kanporatzeko haizegailua erabiltzen duten galdaretan ikusiko dugu. Haizegailua gelditzen bada, bi presioak berdindu egingo lirateke eta kontrolak gas-bidea moztuko luke.

Gas-familiak

  • 1. Familia: Gas manufakturatuak, hiri-gasa.
  • 2. Familia: Lurretik zuzenean lorturiko gasak dira (Gas Naturala). Garraiatzeko bi modu daude: gas-hodi bidez edo gasa likidotuta.
  • 3. Familia: GLP (Petrolio-gas likidotuak), petroliotik ateratakoak: butanoa eta propanoa.

Azalerak eta bolumenak (Areas/Volumenes)

  • Karratua: l x l | Kuboa:
  • Laukizuzena: b x h | Paralelepipedoa: a x b x c
  • Zirkulua: π x r² | Zilindroaren bolumena: s x h
  • Zirkulu-koroa: π x (R² - r²)

Entradas relacionadas: