Garuna, Denbora eta Errealitatearen Pertzepzioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,3 KB
Denboraren Garrantzia Gure Bizitzan
Zein garrantzi du denborak gure bizitzaren antolamenduan?
Garunak denbora sakonki gestionatzen du gure bizitzan. Garunaren funtzioa ez da bakarrik gauzak biltegiratzea edo bilatzea. Horretaz gain, proiekzioa oso garrantzitsua da, datorrenerako prest egoteko.
Gure bizitzako denborari buruz oso gutxi dakigu, baina denbora oso garrantzitsua da gure bizitza antolatzeko.
Denbora beharrezko ardatza da gure bizitzan. Pertsonak garenez gero, ezin dugu geologian oinarritu gure tenporizazioa, baina bakoitzaren burmuinaren denboraren pertzepzioak gure ekintzak (komunikazioa, mugimenduak...) gidatzen ditu. Gainera, burmuinak ez ditu soilik datuak hartzen eta biltegiratzen; etengabe iragarpenak egiten ditu, eta horrela etorkizunean gerta daitekeena hauteman dezakegu.
Estimuluak eta Denboraren Pertzepzioa
Zein harreman dago estimulu eta denboraren artean? Komenta itzazu bideoan agertzen diren adibideak.
Gure buruan denbora arinago edo astiroago pasatzen dela iruditu ahal zaigu, estimulu kantitatearen arabera.
Lehenengo adibidean, irudi bera aurkezten digute segundo tarte batean, eta momentu batean irudi desberdin bat sartzen digute. Irudi berri bat sartzean, garunak irudi horretan jartzen du arreta. Beraz, irudi hori egon den denbora baino denbora luzeago egon dela irudituko zaigu.
Bigarren adibidean, pertsonek egoera arriskutsu bat jasaten dutenean, garunak denbora astiroago pasatzen dela uste du. Hori gertatzen da momentu horretan garunak estimulu kantitate handia jasotzen duelako eta gure inguruan gertatzen den guztia gordetzen duelako. Orduan, normalean baino gauza gehiago hartzen dituenez, denbora astiroago doala iruditzen zaigu.
Hirugarren adibidean, aipatzen da pertsona bat kobazulo batean bizi bada, garunak ez duela estimulurik jasoko, denbora osoan leku eta egoera berdinetan dagoelako. Horregatik, garunak denbora arinago pasatu dela pentsatzeko joera edukiko du.
Garunaren Ideia Propioak
Komenta ezazu honako esaldia: “Garunak bere ideia propioak erakusten ditu kanpoan gertatzen denari buruz”
Garunak gure momentu horretako egoeraren arabera hautematen ditu gauzak. Garunak aukeratzen du zer ikusten dugun. Badirudi dena ikusten ari garela, baina errealitatean garunak aukeratzen duenean soilik konturatzen edo ohartzen gara. Beraz, garunak bere ideia propioak ditu gauza batzuei buruz.
Mundua Ikusten Dugun Bezala?
“Mundua da ikusten dugun bezala”: zer esaten dute bideoan baieztapen honetaz?
Ez dela berdina. Baliteke mundua ez izatea kontzienteki ikusten den bezala, baina kanpoko mundu bat badago, ezin dena frogatu. Bestalde, ikusten duguna praktikoa da, gure bizitza aurrera eramaten laguntzen digulako eta garunak gure portaeraren gauza asko azaltzen dituelako. Gainera, guk munduarekin eta errealitatearekin dugun harremana aztertu dezakegu.
Garunari Buruzko Ideiaren Bilakaera
Nola aldatu da gure garunari buruz genuen ideia?
Garuna ispilu batekin identifikatzen zen, eta ispilu horren bitartez islatzen zen errealitatea, errealitatea zen bezala.
Orain badakigu ez dela horrela, garunak berak sortzen duelako gure errealitatea, sortutako ezagutzaren bitartez, eta etengabe dagoelako aurreikusten.