Garraioa, Turismoa eta Komunikazioa: Gaur Egungo Zerbitzuak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,45 KB
1. Zerbitzuak
Zerbitzuak ez dira objektu materialak, zerbitzuak eskaintzeko ekintzak baizik.
2. Zerbitzu Publikoak eta Pribatuak
Zerbitzu publikoak: Estatuak ematen dituen zerbitzuak dira. Zerbitzu horietako batzuk estatuaren eta tokiko administrazioen esku daude, eta herritarren zergen bidez eta erabiltzeagatik ordaintzen dutenaren bidez finantzatzen dira.
Zerbitzu pribatuak: Partikularrek ematen dituzte, irabazi ekonomikoak lortzeko. Pertsonentzat edo enpresentzat izan daitezke.
3. Hirugarren Sektorea Herrialde Garatuetan
Herrialde garatuetan hirugarren sektorearen nagusitasuna hiru alderdiren ondorioa da:
- Herritarren errenta altua.
- Gobernuek herritarrei ematen dizkieten oinarrizko gizarte-zerbitzuak.
- Nekazaritza eta industria sektoreetan langile gutxiago behar izatea.
4. Zerbitzuak Herrialde Azpigaratuetan
Herrialde azpigaratuetan hirugarren sektorea oso txikia da, eta zerbitzuen orria eta kalitatea txarrak dira. Biztanle batzuek soilik erabil ditzakete.
5. Zerbitzuen Kokapena
Hiriguneetan eta turismoguneetan kokatzen dira.
6. Merkataritza
Merkataritza ondasunak eta zerbitzuak trukatzeko helburuz egiten diren jardueren multzoa da.
7. Merkataritza Jardueren Alderdi Garrantzitsuak
- Garraioak eta haien azpiegituren garapena. Komunikazio onak dituzten lekuetan, hirietan batez ere, merkataritza-jarduera handia izaten da.
- Merkatuen tamaina, hau da, produktu edo zerbitzu bat erosteko ahalmena duten kontsumitzaileen kopurua. Gaur egun, internet bidez egiten den merkataritza elektronikoak merkatu zabalera heltzeko aukera ematen die enpresei.
- Biztanleriaren aberastasuna. Zenbat eta erosteko ahalmen handiagoa, orduan eta gehiago kontsumitzen dugu.
8. Barne- eta Kanpo-Merkataritza
Barne-merkataritza: Estatuaren mugak zeharkatu gabe egiten diren merkataritza jardueren multzoa da.
Kanpo-merkataritza: Herrialdeen artean egiten den merkataritza da.
9. Handizkaria eta Txikizkaria
Handizkaria: Produktu kantitate handiak ekoizleari zuzenean erosi eta ondoren txikizkariei saltzen dizkien enpresa da.
Txikizkaria: Kontsumitzailearekin zuzenean aritzen den merkataria edo saltokia da, eta produktua kantitate txikitan saltzen du.
10. Inportazioa eta Esportazioa
Inportazioa: Ondasun eta zerbitzu erosketak dira.
Esportazioa: Ondasun eta zerbitzu salmentak dira.
11. Garraioak Herrialde Garatuetan eta Azpigaratuetan
Herrialde garatuak: Garraiobide moderno eta erosoak dituzte.
Herrialde azpigaratuak: Garraiobideak ez dira nahikoak eta zaharkituta daude.
12. Errepideko Garraioen Arazoak
Istripu ugari, zirkulazioa itotsea eta kutsadura dira arazo nagusiak.
13. Itsas Garraioa
Salgai kopuru handiak bide luzeetan garraiatzeko balio du. Arazoak dira portuen artean soilik egin daitekeela eta ura izugarri kutsatzen duela.
14. Aireko Garraioaren Alde Onak eta Txarrak
Alde ona: Lasterrak dira.
Alde txarrak: Zarata handia egiten dute eta erregai asko kontsumitzen dute.
15. Aireko Komunikazioen Lotune Nagusiak
Ameriketako Estatu Batuetan, Londresen eta Tokion.
16. Turismo Mota Nagusiak
Kostako turismoa, abentura turismoa eta landa turismoa.
17. Turismoaren Gorakada
1950eko eta 1960ko hamarkadetatik aurrera, herrialde garatuetan gero eta jende gehiago hasi zen turismoa egiten, hainbat arrazoirengatik:
- Opor ordainduak eta erretiro pentsioak.
- Errentaren igoera.
- Astialdi luzeagoak eta merkeagoak.
- Garraio lasterragoak eta merkeagoak.
18. Turismoaren Alde Onak
- Herrialde hartzaileen aberastasuna handitzen du.
- Ekonomia-jarduera indartzen du eta enplegua sortzen du.
- Zerbitzuen hobekuntza sustatzen du.
19. Turismoaren Alde Txarrak
- Turismoak sortzen duen enplegua askotan denboraldi baterako izaten da, lanaldi luzeak behar ditu eta beti ez da ondo ordaintzen.
- Ingurumenaren gaineko eragin handia izan dezake, zabor asko sortzen baitu eta kutsadura-mailak gora egiten baitu.
- Behar-beharrezko baliabideen kontsumoak gora egiten du, adibidez uraren kontsumoa.
- Tokiko tradizioak desager daitezke.
20. Komunikazio Motak
- Pertsonen arteko komunikazioa: Bi pertsonen artean egiten dena.
- Gizarte-komunikazioa: Informazioa milaka edo milioika pertsonarengana iristea da helburua.
21. Komunikabideen Kontzentrazioa
Komunikabideen sektorean kontzentrazio prozesu indartsua izan da. Horren ondorioz, enpresa talde gutxi batzuek kontrolatzen dute ekoizpena herrialde bakoitzean. Adibidez: PRISA.
22. Internet eta Mundua
Interneten garapenari esker, informazioaren iraultza hasi zen. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien garapenari esker, oso bizkor handitu zaigu informazioa eskuratzeko ahalmena.
23. Informazioaren eta Komunikazioaren Alde Txarrak
Pertsonak munduko ia edozein lekutik komunika daitezkeen arren, informazio zerbitzuek herrialde garatuen (teknologia aurreratua dutenen) eta herrialde azpigaratuen arteko aldea handitzen lagundu dute.
Leku askoren berri dagoenez, haiek ezagutzeko interesa pizten da.