Garraio Dokumentu Nagusiak: Itsasoa, Errepidea eta Airea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,89 KB

Itsasoko Garraioa

Itsasontzian ontziratutakoaren zerrenda (Manifestua)

Zerrenda horretan adierazi behar da itsasontziaren barruan zenbat fardel dauden eta haien barruan zer dagoen.

Ontziratze-agiria (Bill of Lading, B/L)

Merkataritzako dokumentu hau ontzi-konpainiak edo haren agenteak eta bidaltzaileak sinatzen dute. Haren bidez egiaztatzen da salgaiak ontziratu direla eta, horrez gain, salgaiak ontziratutakoan zer egoeratan zeuden ere jasotzen da.

Pleitatze-poliza (Charter party)

Ontzien aldi baterako kontratazio askea da, salgai-bolumen handiak dituzten bidaltzaileen eta karga horietarako itsasontzi egokiak dituzten ontzien artekoa. Kontratazio honi Tramp merkatu esaten zaio.

Pleitatze-poliza ez da jabetza-titulua, garraiatzeko baldintzak soilik jasotzen baitira. Dokumentu honekin batera ontziratze-agiri bat egiten da, eta horrek badu kreditu-tituluaren izaera.

Errepideko Garraioa

Errepideko garraio-gutuna (CMR)

CMR garraio-gutuna errepide bidezko nazioarteko garraiorako erabiltzen den dokumentua da. Jatorrizko hiru ale egiten dira, eta zenbait kopia ere bai:

  • Bidaltzailearentzat
  • Garraiolariarentzat
  • Hartzailearentzat

TIR Koadernoa

TIR koadernoa aduanen arteko hitzarmen bat da, salgaiak errepide bidez garraiatzen direnean iraganbideko aduanetan salgai horiek ikuskatu behar ez izateko. Kamioiak zigilatu egiten dira eta zenbait eskakizun bete behar dituzte; hau da haietako bat: karga ezin da zatitu. TIR koadernoari bisa jarriko diote iraganbideko aduana guztietan.

Trenbideko Garraioa

Trenbideko garraio-gutuna (CIM)

Trenbide bidezko nazioarteko garraioa salgaiak nazioartean trenbidez garraiatzeko hitzarmenaren (CIM) bidez araututa dago. Gutunak bost ale ditu:

  • Jatorrizkoa, hartzailearentzat da.
  • Kopia bat, bidaltzailearentzat (salgaia entregatu ondoren emateko).
  • Gainerako kopiak tren-konpainiarentzat dira.

TIF Aitorpena

TIF hitzarmena, TIR hitzarmena bezala, aduanen arteko hitzarmen bat da, salgaiek TIF aitorpenaren babesa izan dezaten. Salgaiak zigilatuta garraiatzen dira, herrialdeen arteko aduanetan kontrolak eragozteko.

Aireko Garraioa

Aireko ontziratze-agiria (Airway bill)

Aireko ontziratze-agiria (edo aireko garraio-gutuna) bidaltzaile baten eta aireko garraioko konpainia baten artean kontratu bat sinatu dela egiaztatzen duen dokumentua da. Aireko konpainiak edo Aireko Garraioaren Nazioarteko Elkarteko (IATA) agente batek jaulkitzen du. Ez da endosagarria eta ez du salgaiaren jabetza-titulua adierazten.

Garraio Multimodala

Garraio multimodaleko FIATA ontziratze-agiria

Nazioarteko garraio multimodalean erabiltzen da ontziratze-agiri hau. Garraioa multimodala dela diogunean, esan nahi du salgaia garraio intermodaleko unitatetan garraiatzen dela.

Entradas relacionadas: