Garbiketa, Desinfekzioa eta Esterilizazioa Osasungintzan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 12,52 KB
Garbiketa
1. Zertarako garbitu behar da tresneria?
Gainazaletan kontaktuko eta mikroorganismoentzako euskarri elikagarri eta fisikoa izan daitekeen zikintasuna kentzeko, mikrobio karga gutxituz. Ezinbestekoa da garbiketa egitea desinfekzio- eta esterilizazio-prozesuak ongi egiteko eta hauek eraginkorrak izateko.
2. Garbiketa egiteko metodoak
- a) Eskuzko garbiketa: Arriskutsuena, automatikoa izan beharko luke ahal den guztietan. Eskuilak eta belakiak edo zapiak erabiltzen dira egiteko. Presiopeko pistola ere erabiltzen da. Babes-jantziekin egin behar da: amantala, txanoa, eskularru lodiak, ez-irristatzeko oinetakoak eta zipriztinetatik babesteko.
- b) Garbiketa ultrasonikoa: Ultrasoinu-ontzietan egiten da. Tresneriaren edozein lekutara heltzen da ura, bibrazioekin zikinkeria kentzen da. Ura eta detergente entzimatikoa erabiltzen dira.
- c) Garbigailu automatikoak: Garbiketaren aldi guztiak egiten dituzte. Hainbat erretilu dituzte eta materiala zabalik eta desmuntatuta jartzen da barruan. Ate bat edo bi; bi atekoak dira, infekzioak saihesteko, ez da ate bat irekitzen bestea itxita egon arte. Eraginkorrenak dira.
- d) Garbitzeko eta desinfektatzeko tunelak: Ate itxiak eta konpartimentuak dituzten zinta eroaleak, material asko garbitu daiteke. Produkzio altua dute eta konpartimentu guztietan aldi berean ari dira materiala prozesatzen. Ezin da kanalak edo ukondoak dituen materiala sartu eta makina hauek hondatu daitezke.
3. Kasu praktikoa: Gorkaren tresneria garbitzea
Gorkak tresna hauek garbitu behar ditu: endoskopio malgu bat, mikrokirurgiako tresneria eta hortzetarako fresak. Ultrasoinuetako ontzia erabiltzea pentsatzen ari da.
Endoskopioa ezin du ultrasoinuan sartu, malgua denez prozesua ez delako behar bezala gauzatuko eta garbiketa ez delako egokia izango. Mikrokirurgiako materiala fabrikatzailearekin kontsultatu behar du. Odontologia-tresnak ultrasoinuaren bidez garbitu behar dira (aukera gomendagarriena).
4. Babesteko behar diren elementuak
- Zipriztinen aurkako pantaila/Maskara eta betaurrekoak
- Txanoa
- Mahuka-luzeko bata eta amantala
- Eskularru lodiak
- Oinetako egokiak
Garbiketa prozesu egokia izateko faktoreak
- Tenperatura: beroak ura eta xaboiarekin disolbatze-ahalmena hobetzen du.
- Denbora: produktu kimikoek gutxieneko esposizio-denbora bat behar dute.
- Eragin mekanikoa: tresna igurtzean, eskuilatzean eta presiopeko urez edo ultrasoinuz garbitzean datza.
- Eragin kimikoa: detergenteak erabiltzen dira uretan disolbatuta zikinkeria eta germenak kentzeko.
- Ura: zikinkeria disolbatu, eseki eta garraiatu egiten du.
Garbiketa faseak
- AURREGARBIKETA: hasierako urberritzea (35ºC).
- GARBIKETA: detergentea gehitu (45-50ºC).
- NEUTRALIZAZIOA: neutralizatzailea gehitu korrosioa saihesteko.
- URBERRITZEA: ur hotzarekin, hondarrak kentzeko.
- DESINFEKZIOA: 1-10 minutu 90-95ºC bitarteko tenperaturan.
- LEHORTZEA: atera aurretik guztiz lehortuta egon behar da.
Materiala garbitzeko arau orokorrak
- Esterilizatu aurretik garbitu behar dira.
- Erabili ondoren garbitu eta desinfektatu edo esterilizatu behar dira.
- Produktu kimikoen erabilerari dagokionez, fabrikatzailearen gomendioak jarraitu behar dira.
- Bisagra duten tresnak zabalduta eta desmuntatuta jarri behar dira.
- Material bakoitza garbitzeko produktu egokiena erabili behar da.
- Eskuzko garbiketan ezin dira erabili metalezko eskuilarik edo belakirik.
- Materiala ondo urberritu behar da, ur desmineralizatua erabiliz.
- Hondatuta dauden materialak konpondu aurretik garbitu behar dira; deformaturik edo herdoildurik daudenak deuseztatu behar dira.
Garbiketa metodo desberdinak (Laburpen)
- Eskuzko garbiketa
- Garbiketa ultrasonikoa
- Garbigailu automatikoak
- Garbitzeko eta desinfektatzeko tunelak
Definizioak
- Garbiketa: zikinkeria kentzeko egiten den prozesu fisiko-kimikoa da. Materia organikoa kentzeko eta mikroorganismoak murrizteko balio du (igurtziz, ur-presio bidez, detergenteak erabiliz).
- Desinfekzioa: ezagutzen diren mikroorganismo gehienak suntsitzeko gai den prozedura da, baina ezin ditu hil bizitzarik gabeko objektuetan egon daitezkeen esporak.
- Esterilizazioa: edozein materialetan edo gainazaletan bizirik dauden organismo guztiak hiltzeko prozedura da, esporak barne.
Desinfekzioa
1. Ebakuntza-geletan eta ospitaleratze-unitateetan egunero desinfektatzea
Ebakuntza-geletan neurri aseptikoak hartu behar direlako. Ebakuntza kirurgikoetan gorputzeko barrunbe esterilak eta odol-hodiak kanpo-ingurunearekin harremanetan jartzen dira, ebaketa kirurgikoak egiten baitira. Horregatik ebakuntza-geletako mikrobio karga ezabatzea da helburua. Ospitaleratze-unitateetan gaixotasun kutsakorrak dituzten gaixoak egon daitezke; eta transmisio-mekanismoa etetea da helburua, gainazaletan gera daitezkeen mikroorganismoak suntsituz. Bestalde, ospitaleratutako gaixo askok immunitate-sistema ahulduta izan ohi dute eta gaixoaren unitatean egon daitezkeen mikroorganismo patogenoek gaixotasunak sor ditzakete. Horregatik komeni da egunero desinfektatzea.
2. Desinfekzio-prozesuetan parte hartzen duten faktoreak
- Mikroorganismo mota: mikroorganismo guztiek ez dute erresistentzia maila bera desinfektatzaileekiko. Erresistenteenak prioiak dira, ondoren bakterioak.
- Mikroorganismo kopurua: oso handia bada, denbora luzeagoz edo kontzentrazio altuagoan aplikatu behar da desinfektatzailea.
- Jarduera-denbora: fabrikatzaileak aginduko du.
- Desinfektatzailearen kontzentrazioa: zenbat eta kontzentratuagoa izan produktua, orduan eta esposizio-denbora txikiagoa.
- Desinfektatu beharreko gainazala: irregulartasunak badaude, desinfektatzailea iritsi ezin den guneetan geldi daitezke mikroorganismoak.
- Materia organikoa: odola, mukia… ez badira ondo kendu garbiketan, desinfektatzaileak ezingo du bere lana ondo egin.
- Tenperatura: giro-tenperaturan biltegiratu behar da.
3. Mikroorganismo kantitatea, jarduera-denbora eta kontzentrazio mailaren arteko lotura
Denbora eta kontzentrazioa alderantziz erlazionatuta daudela. Mikroorganismo kopurua oso handia bada, denbora luzeagoz edo kontzentrazio altuagoan aplikatu behar da desinfektatzailea. Zenbat eta altuagoa izan esposizio-denbora, orduan eta txikiagoa izan daiteke kontzentrazioa.
4. Garbitzeko eta desinfektatzeko tunelen abantailak eta desabantailak
- Abantailak: Produkzio altua. Konpartimentu guztietan aldi berean materiala prozesatzen da.
- Desabantailak: Ezin da kanalak edo ukondoak dituen materiala garbitu. Konplexuak dira eta akats mekanikoak izan ditzakete.
Desinfektatzaileek bete beharreko ezaugarriak
- Espektro zabalekoa izan behar du eta eragin azkarrekoa (10-15 minutu).
- Ez du izan behar erasokorra edo korrosiboa.
- Ez du bigarren mailako efekturik izan behar.
- Materia organikoa badago ere jardunean jarraitu behar du.
- Erabiltzeko erraza eta usain onekoa izan behar du.
- Merkea izan behar du kalitateari eutsiz.
- Biltegiratzeko eta kontserbatzeko erraza izan behar da.
Desinfekzio Metodoak
Metodo Fisikoak
- BEROA: Erabiliena pasteurizazioa da. Ospitalean oso erabilia. Germen asko suntsitzen ditu (65-90ºC / 1 minutu - 1 ordu). Arropa, pixontziak, botilak.
- ERRADIAZIO ULTRAMOREA: Mikroorganismoak suntsitzen ditu distantzia gutxira. Materiala guztiz garbi eta hautsik eta zimurrik gabe egon behar du. Kirofanoko tresneria.
Metodo Kimikoak
- LAINOZTATZEA: Desinfektatu nahi ditugun gainazaletan edo objektuetan tanta txikiak ihinztatzea.
- IGURZKETA: Belakiak, zapiak eta antzekoak desinfektatzailean bustirik objektuetan, zoruetan, hormetan… aplikatzeko.
- MURGILTZEA: Substantzia desinfektatzailean sartu epe jakin batean (glutaraldehidoa).
Desinfektatzaile eta Antiseptiko motak
- KLORHEXIDINA: Ertaina. Larruazalaren eta mukosen desinfekzioa. Garbiketa kirurgikoan eta materialen desinfekzioan. Ur gogorrarekin, xaboiarekin eta kremekin inaktibatzen da. Urarekin nahastuz, aktibitatea gutxitzen da. Erabili aurretik, larruazala ondo garbitu behar da. Ez erabili zikindutako arropan, orbanak gelditzen dira.
- ALKOHOL ETILIKOA ETA ISOPROPILIKOA: Baxua, erdi mailakoa. Material ez-kritikoaren desinfekzioa, baita eskuen eta larruazalen desinfekzioa ere. Materia organikoarekin inaktibatzen da, larruazala lehortu eta narritatzen du, edoskitzaileetan ezin da erabili. Erregaia da.
- SODIO HIPOKLORITOA: Ertaina-altua. Zoruak, konketak, komunak… desinfektatzeko. Metalak hondatzen ditu, kloro-lurrunak sortzen ditu eta formaldehidoarekin konbinatuta oso kartzinogenoa da. Ur hotzetan diluitu behar da eta ez nahastu bestelako desinfektatzaileekin.
- GLUTARALDEHIDOA: Altua. Medikuntzako ekipoen desinfekzioa. Toxikoa da; arnastu edo ukituz gero, sentsibilizazioak sor ditzake. Desinfektatu ondoren, tresneria argitu/garbitu. Lekuak ondo aireztatuta eta beste esparru batzuetatik bereizita egon behar du.
- POBIDONA IODATUA: Ertaina. Ebakuntza aurretik larruazala eta zauriak desinfektatzeko. Eragin txikiagoa du materia organikorik badago, eta korrosiboa da metalentzat. Pseudomonas eta S. aureus mota batzuez kutsatuta agertzen dira batzuetan.
- AZIDO PERAZETIKOA: Altua. Hemodializatzaileen desinfekzioa, eta endoskopioak eta tresneria desinfektatzeko. Larruazala eta mukosak narritatzen ditu, eta kantzerigenoa da %1etik gora. Kautxua eta plastikoa hondatzen ditu, eta korrosiboa da metalentzat.
Materialen Sailkapena Desinfekzio/Esterilizazio Beharren Arabera
- KRITIKOA: Zirkulazio-aparatuarekin edo ehun esterilekin kontaktua duena. Esterilizazioa behar du. Metodoak: Bero lehorra, bero hezea, etileno oxidoa, hidrogeno peroxidozko plasma-gasa, erradiazioak. Adibideak: Orratzak, gernu- eta bihotz-zundak, kirurgiako eta odontologiako tresneria, barrunbe esteriletako endoskopioak, benabarneko soluzioak…
- ERDI-KRITIKOA: Mukosekin edo azal ez-osasuntsuarekin kontaktua duena. Esterilizatu ezin den materiala. Prozesua: Maila altuko desinfekzioa. Metodoak/Substantziak: Glutaraldehidoa, formaldehidoa, azido perazetikoa eta sodio hipokloritoa. Adibideak: Otoskopioak, barrunbe ez-esteriletako endoskopioak, baginako espekuluak, uzkirako termometroak, laringoskopioak…
- EZ-KRITIKOA: Azal osasuntsuarekin kontaktua duena, baina ez mukosekin. Prozesua: Erdi edo maila baxuko desinfekzioa. Metodoak/Substantziak: Alkohol etilikoa, sodio hipokloritoa, iodoforoak, amonio kuaternarioak. Adibideak: Fonendoskopioa, desfibriladoreak, pixontziak eta botilak, besapeko termometroak, makuluak, oheko arropak…
Zer dira desinfektatzaileak? Eta antiseptikoak?
Biak dira mikrobio karga gutxitzeko eta guztiz ezabatzeko erabiltzen diren substantziak.
- Desinfektatzaileak: gainazal inerteetan edo bizigabeetan aplikatzen diren substantziak dira (adibidez, lixiba).
- Antiseptikoak: ehun eta organismoaren gainazaletan aplikatzen dira (adibidez, betadine, klorhexidina).
Definizio Gehigarriak
- Prioia: Agente infekziosoa, proteinez soilik osatua, egitura azelularra duena. Goi mailako desinfekzioak mikroorganismo guztiak suntsitzen ditu, baita bakterioen hainbat espora ere, baina prioiak ez ditu suntsitzen.
- Mikroorganismo saprofitoak: Organismo mota bat, bere mantenugaiak eta energia hildako materia organikoaren deskonposiziotik lortzen dituena. Onddoak, bakterioak… inguruneetan bizi dira (lurrean, gorputzetan edo hondakin organikoetan).
- Mikroorganismo patogenoa: gaixotasun bat eragiten duen edozein mikroorganismo.