Garapen Sostengatuaren Garaia eta Hazkunde Ekonomiko Modernoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,76 KB
1. Gaia. Garapen Sostengatuaren Garaia
I. Hazkunde Ekonomiko Modernoaren Garaia
Mundua zatiturik zegoen XIX. mendean: diru-sarrera altuko 55 ekonomia (1.300 milioi biztanle), diru-sarrera ertaineko 103 (4.900 milioi) eta diru-sarrera baxuko 36 (800 milioi). Duela bi mende, ezberdintasun horiek ez ziren existitzen. 1750ean, mundu osoa zen antzekoa, pobrea.
Industria Iraultzarekin, BPG per capitaren hazkundea etorri zen, ondorio ugarirekin: biztanleria landatik hirietara lekualdatu zen, produktibitate handiko nekazaritzara eta industria modernora igaroz, teknologia berrietan oinarrituz. 1800. urteetan zehar, estimatutako munduko produkzioa ez zen ia aldatu. 1750etik aurrera (ekonomiaren susperraldia), ekonomiak hazten jarraitu zuen. Keynesek bi arrazoi aipatu zituen ekonomia geldoa azaltzeko:
- Hobekuntza tekniko berriak ez garatzea.
- Kapitala pilatzeko ezintasuna.
XVIII. mendetik aurrera, populazioa azkar igotzen hasi zen, ekonomia eta teknologiako aurrerapenek elikagaien produkzioa handitzean jende gehiago elikatzen zelako.
II. Industria Iraultza Ingalaterran Hasi Zen
Industria Iraultza XVIII. mende erdialdean Ingalaterran hasi zen. Lehen aldiz, gizarte batek nekazaritza atzean utzi zuen. Honek teknologia eta ezagutza praktikoan aldaketak eskatzen zituen. Teknologia berriek berebiziko garrantzia izan zuten:
- Lurrun-makina.
- Prozesuen mekanizazioa.
- Eskala handiko burdin-produkzioa.
Eremu landatarretik, elikagaiak hirietara garraiatu behar ziren. Portu berriek eta itsas-lineek lehengaiak esportatzen zituzten trukean.
Ingalaterra aldaketak somatzen hasi zen. XVI. eta XVII. mendeetako Iraultza Zientifikoak eragin handia izan zuen, berrikuntza teknologikoak ekarri zituena: Newcomenen lurrun-makina nabarmenena izan zen, eta 1776an James Wattek hobekuntzak sartu zizkion.
Adam Smithek Esku Ikusezinaren lehen ideia garatu zuen. Karl Marxek industrializazio goiztiarra kritikatu zuen, eta Manifestu Komunistan (1848) ekonomia industrial berriaren potentziari tributu ironiko bat egiten dio.
III. Aldaketa Teknologikoaren Ziklo Handiak
XIX. mendean, Simon Kuznets Nobel saridunak, orain arte gertatutakoari “hazkunde ekonomiko modernoaren garaia” izena jarri zion. Bi hazkunde ekonomiko mota bereizi zituen:
- Lider teknologikoena (hazkunde endogenoa).
- Herrialde atzeratuena (hazkunde konpentsatorioa).
Lider teknologikoek garatutako berrikuntza teknologikoek aurrerapen teknologiko berriak ekarri zituzten. Herrialde atzeratuek, berriz, atzerapenari aurre egiteko liderren teknologiak eta sistemak aprobetxatu zituzten (hazkunde konpentsatorioa).
Berrikuntza teknologiko ezberdinen garapenak ekonomian garai ezberdinak markatzen ditu, ziklo teknologikoak hain zuzen. Teoria hauek Nikolai Kondratievek garatu zituen. Teknologia ekonomiaren motore nagusia eta krisialdien eragilea da.
Kondratieven 5 Zikloak
- Lurrun-makina (1780-1830).
- Trenbidea eta Altzairua (1830-1880): Lurrun-motorea, industria metalurgiko gorakorra eta prezisio handiko ingeniaritza.
- Elektrizitatea eta Produktu Kimikoak (1880-1930): Thomas Edison eta George Westinghouse. Argi elektrikoa eta bonbilak hirietako kaleetan, geroago etxe eta fabriketara hedatu zena. Energia hidraulikoa eta lurrun-turbinen erabilera.
- Automobila eta Petrokimika (1930-1970): Henry Forden katea. Industria kimikoan, material berrien garapena (ongarriak, lehergaiak, tinteak...). Hegazkintza modernoaren garapena gehitu behar zaio.
- Informazioaren Teknologia (1970-2010): Informazio eta Komunikazioaren Teknologiek (IKT) iraultza digitala ekarri zuten. II. Mundu Gerrak bultzada handia eman zien teknologia berriei. 1980tik aurrera, informazio mugikorraren iraultza eman zen.
IV. Hazkunde Ekonomikoaren Hedapena
AEBk mende bat baino gehiago darama munduko lider teknologikoa izaten. Hazkunde ekonomikoak beste dimentsio garrantzitsu bat du: munduko herrialde gehienen hazkundea lider teknologikoekiko distantzia murriztean oinarritu da.
Herrialde garatuekiko hurbiltasuna, hazkunde ekonomikoaren hedapenean laguntzen duen faktore garrantzitsua da. XIX. mendean, AEBrekiko hurbiltasuna zen onuragarria.
Hazkunde konpentsatorioan kontuan hartu beharreko faktoreak:
- Nekazaritza baldintza onak izatea.
- Iturri energetiko propioak izatea:
- XIX. mendean: ikatza.
- XX. mendean: petrolioa eta gas naturala.
- XXI. mendean: eremu desertikoak (eguzki-energia, adibidez).
- Osasunerako onuragarri den ingurunea izatea.
- Egoera politiko egonkorra izatea (ezinezkoa da ekonomia haztea koloniak, diktadurak, biolentzia eta kaosa badaude).
Hazkunde Konpentsatorioaren Eredu Historikoak
Pobreziaren ataria 2.000 dolarreko BPG per capita mailan ezarri zen. Muga hau gainditu zuen lehen herrialdea Britainia Handia izan zen. Europatik kanpoko lehen jauzi ekonomiko handia Britainia Handiak egin zuen.
1900. urtean hazkunde ekonomiko modernoa lortu zuen taldea honako hauek osatzen zuten:
- Argentina
- Uruguay
- Txile
- Japonia
Hauek eremu epeletan zeuden, nekazaritzarako egokiak. Japoniak hasi zuen hazkunde konpentsatorioari.
Gainerako herrialde gehienek 1950era itxaron zuten, menpekotasun koloniala zela eta.
V. Garapen Ekonomikoa II. Mundu Gerra Ostean: Globalizazioaren Hasiera
XX. mendearen hasieran, ekonomia mundiala aparteko egoeran zegoen. Bizi-kalitatean aurrerapenak izan ziren, osasun publikoa hobetuz eta bizi-itxaropena luzatuz. Hala ere, 1900. urtean, mundua aberats-pobre ezberdintasunek definitzen zuten. Merkatu global bat sortzea lortu zen. Ekonomia global hori, ordea, 1914an erori zen.
II. Mundu Gerra amaitzerakoan, teknologia ugari garatu ziren. Munduko lider teknologiko nagusia AEB zen. 1945ean, mundua lau sektoretan banaturik zegoen:
- Lehen Mundua: AEB, Europa okzidentala eta Japonia.
- Bigarren Mundua: Sobietar Batasuna eta Txina (1949tik).
- Hirugarren Mundua: Independizatutako koloniak.
- Laugarren Mundua: Herrialde pobreenak.
Batzuk azkar interesatu ziren Lehen Munduko ekonomietan integratzeko ideian. Hazkunde konpentsatorioaren estrategia erabili zuten lehenak Tigre Asiatikoak izan ziren. Globalizazioa II. Mundu Gerratik aurrera agertu zen. Globalizazio berri honetan, aurrerapen ugari izan ziren (batez ere teknologian eta garraioan). Hala ere, badaude oraindik hazkunde ekonomiko modernoa bizi ez duten herrialdeak.