Garapen Psikologikoaren Teoriak: Freud, Wallon eta Vygotsky
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,48 KB
Psikoanalisiaren ikuspuntutik, garapena pertsona baten nortasunaren osotasuna da.
Sigmund Freud: Nortasunaren Ereduak
Freudek nortasuna ulertzeko bi eredu azaltzen ditu:
1. Eredu Topografikoa
Hiru kontzientzia maila adierazten ditu:
- Kontzientea: Une oro kontzientzian dauden pertzeptzio, pentsamendu eta oroitzapenak osatzen dute.
- Prekontzientea: Oroitzapenak osatzen dute. Oroitzapen horiek ez dute zerikusirik bizi dugun uneko pentsamenduekin, baina kontzientziara etor daitezke.
- Inkontzientea: Kontzientean ez dauden oroitzapenak, asmoak eta osagaiak sartzen dira. Horren zati handi bat ez da inoiz kontzientean egon, baina beste zati bat estuasun jasanezina sortu duten esperientzien eraginez kontzientetik kanpora ateratakoa da.
2. Eredu Estrukturala
Honen arabera, nortasuna irrika biologikoen eta gizarteak jartzen dituen mugen arteko gatazkatik irteteko egiten dugun esfortzuaren emaitza da. Hiru eremu azaltzen ditu:
- Zera: Nortasunaren oinarri primitiboena da, instintuen eremua. Jaiotzetik dugu eta inkontzientea da.
- Nia: Pertzeptzio kontzientea. Pentsamenduak, iritziak, oroitzapenak. Nortasunaren atal arrazionalena da. Bere betebehar nagusiak errealitatera moldatzea eta barneko tentsioak kontrolatzea dira.
- Supernia: Gurasoek eta gizarteak umeari portaera eredu ideal gisa transmititzen dizkioten balioak osatzen dute. Horren helburua pertsonaren portaera nolakoa izan beharko lukeen adieraztea da.
Henri Wallon: Garapen Integrala
Wallonek pertsona bere osotasunean, bere alderdi guztiekin harturik (alderdi emozionala, soziala eta intelektuala), arduratzen da pertsonaren garapenaz. Bere ustez, pertsonaren burua edo psikea biologikoa denaren eta soziala denaren arteko gurutzatzearen emaitza da. Bere iritziz, giza garapena pertsonaren heltzearen alderdien eta inguruneko baldintzen integrazioa da, norbanakoaren historiak eta ekarpen pertsonalek baldintzaturik.
Lev Vygotsky: Garapen Soziokulturala
Vygotskyren interesa pertsonaren kontzientzia eta goi mailako prozesu psikikoak dira. Kontzientzia produktu sozial bezala ulertzen du. Bestetik, lanaren bitartez pertsonak natura aldatu eta garapenerako beharrezko diren baliabideak lantzen ditu. Bere ustez, giza garapena pertsonen artean partekatutako prozesua da eta, zentzu horretan, ezin da ulertu aldaketa historiko soziokulturalek bere garapenean eragina izateko duten modua kontuan hartu gabe.
Garapenaz hitz egiterakoan, bitartekotasun tresnez eta garapen eremuez hitz egin behar da:
1. Bitartekotasuna
Haurrak beste haur garatuago baten tresnak behar ditu. Tresna horiek bitartekotasun deitzen dira eta bi eratakoak daude:
- Materiala: Tresnak. Hauek aldaketak sortzeko edo ingurune materialean aldaketak eragiteko balio dute.
- Psikologikoak: Zeinuak, hala nola hizkuntza.
2. Garapen Eremuak
Lehen aipatu dugun bezala, bi eremu mota daude:
- Garapen potentzial eremua: Pertsonak besteen laguntza behar du edozein jarduera egiteko.
- Garapen errealeko eremua: Pertsonak bere kabuz eta laguntzarik gabe egin ditzakeen jarduerak edo funtzioak.
Pertsona bat beste pertsona baten laguntzaz prozesu baten bitartez bakarrik garatu daiteke. Beraz, GARAPENA IKASKUNTZAREN ONDORIOA DA.