Garapen Motorearen Kontzeptuak eta Haurren Bilakaera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,05 KB
GARAPEN MOTOREAREN KONTZEPTUAK
Motrizitate Lodia
Gorputzeko muskulu handien koordinazioa dago inplikatuta; gorputz adarrak barne (batez ere hankak). Gorputzaren oinarrizko mugimendu orokor handiak antolatzeko balio du; mugimendu horiek ez dira hain zehatzak eta indarrari lotuagoak daude. Oreka eta autonomiarekin lotua. Adibideak: ibiltzen, korrika egiten, salto egiten, etab.
Motrizitate Fina (Heltzea)
Muskulu txikien koordinazioa inplikatuta, batez ere eskuaren erabilera eta atzamarren koordinazioa. Koordinazio eta zehaztasun handia behar duen edozein jarduera da, baita arreta berezia ere. Normalean, begi eta eskuaren arteko koordinazioa beharrezkoa da. Manipulazioarekin lotuta dago, eta objektuak, erremintak eta lanabesak erabiltzeko dugun gaitasunaren oinarria da. Gauzak hartu, askatu, esku biak koordinatu… Adibideak: artaziak erabiltzen, margoak erabiltzen, etab. Horren barruan pintza erabilera dago.
Pintza Motak
- Behealdeko pintza (3 atzamarrekin): Lodiarekin eta ondoko 2ekin hartzea.
- Goialdeko pintza (Pintza xehea): 2 atzamarrekin (lodiarekin eta erakuslearen artean) hartzea.
Jarrera Estatikoa
Geldi gaudenean dugun jarrera (nahiz eta besoak edo hankak mugitu), egoera egonkorra. Ez gara lekuz mugitzen. Gure muskuluek indarra egin behar dute postura mantentzeko (tonu muskularra), eserita edo zutik egon behar garenean. Adibidez: buruz gora etzanda, eserita egotea, zutik egotea.
Mugimendu-Motak
1) Mugimendu Erreflexuak
Kanpoko estimulu bati ematen zaizkion mugimen-erantzun berezko eta nahi gabekoak dira. Jaiotzetikoak dira eta lehenik desagertu egin behar dute borondatezko mugimenduei leku egiteko. Erreflexuak garrantzitsuak dira gorputzaren biziraupenerako eta funtzionamendu normalerako, organismoa babestea edo mantentzea helburu dute. Bizkarrezur-muinetik erregulatzen dira eta, batzuetan, garun-enborraren mailatik.
2) Borondatezko Mugimenduak
Nahita egiten direnak dira; alegia, burutu aurretik erabakitzen direnak. Hasieran, arreta eta ahalegin handia jarri behar izaten da mugimendu horietan, hainbat muskulu koordinatu behar baitira egingo badira. Pertsonaren bizitzan zehar, era horretako mugimenduak ez dira desagertzen; baina mugimendu automatiko bihur daitezke. Garun-azalaren eta sistema piramidalaren mailan kontrolatzen dira. Borondatezko mugimenduen adibide izan daitezke honako hauek: ibiltzen eta gauzei heltzen hastea, auto bat gidatzen ikasi eta hastea, higiene-ohiturak hartzea (eskuak garbitu, hortzak garbitu...), diru-zorrotik diru-zenbateko jakin bat atera, bizikletan ibiltzen ikasi eta abar.
3) Mugimendu Automatikoak
Borondatezko mugimenduak dira, asko errepikatu ondoren ohitura bihurtu direnak; hau da, pentsatu gabe egiten dira. Burutzeko ez da ahalegin eta arreta handirik behar; beraz, egiten diren bitartean, beste gauza batzuetan pentsa dezakegu. Sistema estrapiramidalaren mailan kontrolatzen dira. Honako hauek izan daitezke mugimendu automatikoen adibideak: gidatzea, bizikletan ibiltzea, eskuratutako higiene-ohiturak (eskuak garbitu, hortzak garbitu...) eta abar ikasi ditugunean.
Haurren Garapen Motorraren Bilakaera (0-2 Urte)
EBOLUZIO TAULA 0-1 URTE
Jaioberria
- Ibilera automatikoa erreflexua.
- Zuzentze estatikoa (herrestatze-)ren erreflexua.
- Igeriketa erreflexua.
- Erreflexu toniko-zerbikala.
- Heltze erreflexua.
- Moro erreflexua.
- Bertikalean ez du burua mantentzen. Besoak eta hankak uzkurtuta eta eskuak itxita.
1-3 Hile
- Ibilera automatikoa erreflexua desagertu.
- Zuzentze estatikoa (herrestatze-)ren erreflexua.
- Igeriketa erreflexua.
- Erreflexu toniko-zerbikala.
- Moro erreflexua.
- Amaieran bertikalean burua mantendu.
- Heltze erreflexua: 2 hile inguru desagertu. 2-4 hil ukipenezko heltzea.
- Eskuak begiratu eta ahora eraman.
3-6 Hile
- Zuzentze-estatikoa-Herrestatze erreflexua.
- Igeriketa erreflexua desagertu bukaeran.
- Buruz behera, eskuak eta besoak luzatuta burua eta bularra altxatu.
- 3-6 hil: bolteatu (dorsaletik bentralera eta aldrebez). Albo batera jolastu.
- 4-5 hil: Buruz gora-ostikoak eman airean (hankak luzatu eta tolestu).
- 4-6 hil: Oinetako behatzak ahora. Bere eskuekin jolastu.
- 3-4 hil: Gauzak heltzea laburrean.
- 4-5 hil inguruko: Gauzak heldu nahita, eta ahora eraman.
- 5-6 hil: Esku-ahur bidezko heltzea. Begi eta eskuaren arteko koordinazioa. Ezin du gauzak borondatez askatu.
6-9 Hile
- Zuzentze-estatikoa-Herrestatze erreflexua desagertu (7-9 hil).
- Herrestatzen nahita.
- Lau hanketan jarri. Katuka egiten hasi (8-10 hile).
- Erdi-eserita (8-9 hil).
- Behealdeko pintza (3 hatz) (6-9 hil).
- Objektuak astindu, kolpatu.
9-12 Hil
- Katuka egin (8-10 hile).
- Eseri 4 hanketatik (9-11 hil). Eserita ondo mantendu.
- Zutitu bermearekin (9-10 hil). Bermerik gabe zutik bukaeran. Gora egin.
- Belauniko jarri/jolastu (9-15 hil).
- Bermearekin ibili (alboetara) (11-12 hil).
- Gauzak borondatez askatu. Objetuak lurrera bota. Objetuak sartu eta atera (9-12 hil).
- Eskuekin jaten hasi (9-11 hil).
- Txalo egin. Eraikitzen hasi.
EBOLUZIO TAULA 1-2 URTE
12-15 Hile
- Belauniko jarri/jolastu (9-15 hile).
- Pausoak eman apoiatuta, alboetara (12-14 hile).
- Zutik mantendu bermerik gabe (14-17 hile).
- Zutitu bakarrik (14-15 hile).
- Eskailerak igo katuka (13-14 hile). Oin puntetan ibili.
- Pintza xehea egin (2 hatzamar).
- Eraikitzen hasi.
15-18 Hile
- Zutik mantendu bermerik gabe (14-17 hile).
- Ibil daiteke bakarrik/bermerik gabe (15-18 hile). Hankak zabalik mantendu ibiltzean.
- Liburuen orriak pasatzen hasi.
- Kaxen tapak jarri eta kendu.
- Goilara eta sardexka hasi erabiltzen.
- Taza batetik edan.
18-21 Hile
- Hankak tartekatu ibiltzean.
- Korrika egin erortzen eta gelditzea eta bira kontrolatu gabe (18-24 hil). Motorretan ibili orekarekin.
- Eskailerak igo ditzake 2 oinak maila berean ipiniz/banan-banan, helduta (18-20 hil). Jaitsi eserita edo atzerantz katuka.
- Bakarrik jaten hasten da goilararekin (18 hil inguru).
- Arropa batzuk/zapatak eranzten hasi.
- Liburuen orriak banan-banan pasa.
- Lehengo zirriborroak (18 hil inguru).
21-24 Hile
- Basoa ondo heldu (24 hile inguru). Bakarrik ongi jan. Eskuak garbitu eta lehortu amaieran.
- Korrika egin erortzen eta gelditzea eta bira kontrolatu gabe (18-24 hil). Motorretan ibili orekarekin.
- Salto txikiak egiten lekuan.
- Kokoriko jar daiteke eta jolastu.