Garapen Kognitiboaren Teoriak: Piaget, Informazioaren Prozesamendua, Vigotski eta Bandura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,5 KB

Jean Piageten Teoria Kognitiboa

Kanpotik datorkigun ezagutza eskuratzeko eta erabiltzeko prozesuen betekizuna da; horiek baldintzatu egiten dute gure portaera, eta horrekin gure garapena.

Kognizioaren garapena ezagutzaren norberaren eraikuntza (epistemologia genetikoa) bezala ulertzen da. Umea garatuz doan heinean, gogamena berrantolamenduko fase-sail batetik igarotzen da.

Pertsonok jarrera aktiboa hartzen dugu, eta iristen zaigun informazioa txertatu egiten dugu, gure zentzuen bitartez, jadanik eskuratuak ditugun eta egiturak osatuz eratzen diren ezagutzetan.

Informazio berri bat iristen zaigunean gertatzen den desorekak martxan jartzen ditu egoera berri horretara egokitzeko prozesuak.

4 estadio bereizten ditu:

  1. Sentimugitzezkoa (0-2 urte)
  2. Eragiketa aurrekoa (2-7 urte)
  3. Eragiketa zehatzena (7-11 urte)

Informazioaren Prozesamenduaren Teoriak (Siegler, Klohr, Case)

Teoria honetan ez da azaltzen fase edo aldi ebolutiborik.

Gizakiak informazioaren prozesatzaileak eta sinboloen manipulatzaileak dira.

Ikuspegi teoriko hauek ordenagailuetan oinarritzen dira: garapenean izaten diren aldaketak azaltzeko orduan nabarmentzen dute gure zentzuetara iristen den informazioarekin hainbat prozesu burutzen ditugula eta prozesu horiek gero eta hobeto egiten ditugula adinean aurrera egin ahala.

Pertsonak betekizun aktiboa du bere garapenean, pentsamendu aldatu egiten baita ingurunearekiko elkarreraginaren ondorioz.

Informazioa prozesatzeko desberdintasunek azaltzen dituzten banakakoaren desberdintasunak.

Lev S. Vigotskiren Teoria Soziokulturala

Gizabanakoen eta honen ingurunearen arteko elkarrekintza aztertzen du, eragin historikoak eta kulturalak garapena zein mailataraino aldarazten duten azpimarratuz.

Ezagutza eskuratzeko prozesuetan kultura eta gizarte harremanek duten betekizuna nabarmentzen da, eta hain zuzen ere testuinguru horretan ulertzen da pertsonengan sumatzen ditugun aldaketa-prozesuen esanahia.

Gizarte elkarreraginaren bidez, ikasgelako ikaskuntza-prozesuetan, eta baita familia giroko sozializazio prozezuetan ere, mintzaira eskuratzen dugu.

Gero eta gehiago eragin dezakegu inguratzen gaituen munduan, eta, aldi berean, gero eta gaitasun handiagoa izango dugu mintzairaren bitartez gure jokabidea kontrolatzeko, horixe baita gure pentsamenduak baliatzen dituen baliabideetako bat.

Barne mintzaira da norbere buruari zuzendutako mintzaira, jokabidea kontrolatzeko balio duena.

Albert Banduraren Teoria Kognitibosoziala

Jokabidea gure ekintzen ondorioei egozten diegun interpretazioaren edo esanahiaren araberakoa da, eta ez jokabidearen gaineko efektu automatikoaren araberakoa.

Egiten dugunak edo besteei zer gertatzen zaien ikusteak bi efektu ditu gure portaeran: informatzea eta motibatzea.

  1. Gure portaeraren edo besteei gertaturikoa ikusi izanaren ondorioak informazio-balioa du. Egin dugunak zer ondorio izan dituen konturatzen garenean, badakigu zer egin behar dugun berriro halakorik ez gertatzeko (ondorioa txarra izan bada). Edo, alderantziz, ikasiko dugu modu horretara portatuz gero ondorio on bat lor dezakegula.
  2. Ondorio horiez jabetzeak areagotu egiten du antzeko beste egoera batean modu berean portatzeko probabilitatea (ondorio on bat ikustearen motibazio-balioa) edo, bestela, halakorik ez egiten saiatuko gara zigor ez gaitezen, lehen gertatu zitzaigun moduan edo besteei gertatu zitzaien moduan (ondorio txar bat ikustearen motibazio-balioa).

Entradas relacionadas: