Garapen Kognitiboa eta Mugimendua Haurtzaroan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 8,35 KB
Mielinizazioa (Mielogenesia)
Mielogenesia ere deitzen zaio, nerbio-sistemako zelulak mielinaz estaltzeko prozesua da. Mielina gai zuri bat da, lipidoek eta proteinek osatua. Beharrezko baldintza da mugimen-garapenerako, bulkada nerbio-zuntzetan zehar hobeto eroatea ahalbidetzen baitu. Nerbio-sistemaren garapenaren oinarria da.
Mielinizazioan arazoak daudenean, mugimenduan ere arazoak daude. Mielinizazio-prozesu hori fetuarengan hasten da jaio baino hilabete batzuk lehenago, eta jaio ondorengo bigarren edo hirugarren urtea arte irauten du.
Nerbio Sistema: Somatikoa eta Autonomoa
Nerbio Sistema Somatikoa (Borondatezkoa)
Kanpoko informazioa jasotzen du, eta nerbio sistema zentralera eramaten du, baita hark emandako aginduak (oro har borondatezkoak) muskuluei igorri ere, muskuluek behar den erantzuna eman ahal izateko.
Nerbio Sistema Autonomoa (Begetatiboa)
Ez da borondatezkoa, borondatezkoak ez diren funtzioak erregulatzen baititu. Erraien funtzioa erregulatzen duen nerbio multzoa da, bihotz-taupadak erregulatzen ditu, besteak beste.
Zatiketa Sinpatikoa eta Parasinpatikoa
- Sinpatikoa: Organismoa aktibatzen du.
- Parasinpatikoa: Kontrako norabidean joaten da, eta bere funtzioa organismoa lasaitzea da.
Nerbioak bikoteka doaz, aktibatzen duen bat erlaxatzen duen batekin doa. Tartekatzea ekintza aktiboa lasaiekin. Zaintzaileek oreka emozionala landu edo eduki behar dute. Masajearen bidez, erlaxazioa bilatzen da.
Funtzio Kognitiboak
Latineko cognoscere-tik dator: horrek ezagutzea esan nahi du eta ezagutzari edo jakiteari egiten dio erreferentzia.
Adimena ulertzeko bi modu
- Ingurunean gertatzen diren aldaketen aurrean bizirik irauten duten izaki bizidunen egokitze-ahalmena. Definizio horretan izaki bizidun guztiak hartzen dira aintzat: landareak, animaliak eta pertsonak.
- Elementu abstraktuekin eragiketak egiteko gaitasun gisa ulertzen da adimena. Kasu horretan, baldintza hori betetzen duten izakiak, hala nola gizakiak, hartzen dira kontuan.
Funtzio Kognitiboen Mailak
Lehen Mailako Funtzio Kognitiboak (Oinarrizkoak)
Animali askok ere badituztelako deitzen dira horrela. Adibidez, memoria, bere prozesuekin batera: eskuratzea, biltegiratzea eta berreskuratzea.
Bigarren Mailako Funtzio Kognitiboak (Gorenak)
Gizakiari dagozkionak dira. Pentsamendua hor sartzen da: sentimen- eta mugimen-egokitzearen erabilera. Horiek beste funtzio hauek ahalbidetzen dituzte: arazoak konpontzea, arrazoitzea eta irudimena, sortzea edo jarduera sortzaileak burutzea.
Oroimena
Aurrean ez dauden pertsona, animalia edo objektuak eta iraganeko gertaerak gogoratzeko gaitasuna, edo aldez aurretik ikasitako informazioa gogoratzeko trebetasuna da. Hiru prozesu nagusi ditu:
- Eskuratze-prozesua: Informazioa sartzeko prozesua da. Zentzumenen bitartez zentzumen-estimulu mordo bat esperimentatzen da. Prozesu honetan funtsezkoak dira:
- Arreta
- Hautematea
- Biltegiratzea: Informazioa lantzeko prozesuaren hasieran, pertsonak, bere nerbio-sistemaren bidez, hainbat biltegiratze-maila erabiltzen ditu, informazioa leku seguruan gorde eta beste edozein unetan berreskuratu eta erabili ahal izateko:
- Zentzumen-informazioaren biltegiratzea
- Epe laburreko memoria
- Epe luzeko memoria
- Berreskuratzea: Bilduta dauden edukiak nahita edo nahi gabe ateratzea da:
- Ezagutzea
- Gogoratzea
Arreta
Pertsonak momentuan egiten ari denaren gainean kontzentrazioa jartzea da. Pertzepzioa gertatzeko eta informazioa eskuratzeko lehen urratsa da.
Arreta Motak
- Borondatezko arreta: Objektu edo egoera baterantz nahita bideratzen dena da.
- Nahi gabeko arreta: Objektu edo egoera baterantz borondaterik gabe bideratzen dena da.
Arretan Eragina duten Faktoreak
Pertsonari dagozkion barne-faktoreak:
- Egoera fisikoari lotuak: nekea, gosea, etab.
- Egoera psikikoari lotuak: interesa, motibazioak, etab.
Estimuluari dagozkion kanpo-faktoreak:
- Kolorea, zaporea, neurria, usaina, soinua eta abarren intentsitatea.
- Estimuluaren eta hori inguratzen duen hautemate-eremuaren arteko kontrastea (irudiaren eta hondoaren arteko kontrastea).
- Estimulua inguratzen duen hautemate-eremu osoaren antolakuntza.
- Estimuluaren berritasuna.
Pentsamendua
Pentsamendua funtzio kognitibo goren gisa ez da esperientziak pilatzeko edukiontzia bakarrik (hori memoria litzateke), baizik eta bere funtzioak (arazoak konpontzea, arrazoitzea eta/edo sortzea) bete ahal izateko memoriaren prozesuak antolatu eta koordinatzeko ahalmena da.
Arazoak Konpontzea
Jakineko egoera batean aurreikusten den helburuaren eta lortzen den emaitzaren arteko desbideratzeak eragiten duen atsekabe-egoera da.
Arazo Motak:
- Konkretuak
- Abstraktuak
Arazoak Konpontzeko Estrategiak:
- Saiakuntza eta errorea
- Datuen antolaketa edo egoeraren analisia
Arrazoibidea
Ondorio batera eramaten duten ideia kateatuen segida gisa ere defini daiteke.
Arrazoibide Motak:
- Arrazoibide induktiboa
- Arrazoibide deduktiboa
Sormena
Gauzak beste ikuspegi batetik behatzeko gaitasun gisa ulertzen da.
Arazoak Konpontzeko Pentsamendu Motak:
- Pentsamendu konbergentea
- Pentsamendu dibergentea
Howard Gardner: Adimen Anitzen Teoria
Adimen anitzen teoriak adierazten du ez dagoela adimen mota bakar bat, zortzi adimen mota baizik:
- Logiko-matematikoa
- Hizkuntza-adimena
- Adimen espaziala
- Adimen gorputz-zinetikoa
- Adimen musikala
- Intrapertsonala
- Interpertsonala
- Naturalista
Teoriak azaltzen du pertsona bakoitzak adimen nagusi bat edo gehiago dituela, zeinetan bereziki nabarmentzen den, eta adimen ahulen bat, gainerako adimen moten erdian kokatuz.
Garapen Kognitiboa (Piaget)
Sentimen- eta Mugimen-Adimena (0-2 urte)
Sentsazioak, zentzumenak eta mugimen-garapena dira oinarria. Garapenean bi prozesu horiek dira funtsezkoak. Asimilazio eta egokitzapen prozesuak ematen dira.
Funtzio Sinbolikoa
Sentimen- eta mugimen-adimenaren 6. azpietapan aipatu dugu haurraren eboluzioan ahalbide berriak agertzen direla gaitasun intelektual handiagoak iritsi arte. Funtzio sinboliko edo semiotikoaren lehen agerpenak hauek dira:
- Jolas sinbolikoa
- Imitazio diferitua
- Buru-irudia
- Marrazkia
- Hizkuntza
Mugimen Garapenaren Legeak
Haurraren garapen motorra honako legeei jarraituz gertatzen da:
- Lege zefalo-kaudala
- Lege proximo-distala
- Flexore eta hedatzaileen legea
Giharren Jardun Zinetikoa eta Mugimendu Motak
Lehenik mugimendu erreflexuak agertzen dira, gero borondatezkoak, eta horrek umea mugimendu automatikoak egitera eramaten du.
Hiru mugimendu mota daude:
- Erreflexuak
- Borondatezkoak
- Automatikoak
Erreflexuak
- Arnasketa-erreflexua
- Zurrupaketa-erreflexua
- Puntu kardinalen erreflexua
- Grasping (heltzea) erreflexua
- Zuzentze estatikoaren erreflexua
- Ibiltze automatikoko erreflexua
- Babinski-ren erreflexua
- Moro-ren erreflexua edo beso gurutzatuena
Automatikoak
Errepikatzearen poderioz ohitura bihurtu diren borondatezko mugimenduak dira.
Borondatezkoak
Nahita egiten dira (batzuek entrenamendua behar dute).
Calmy: Adierazpen Grafikoaren Garapena
Adierazpen grafikoaren garapena hiru faktoreren arabera sailkatzen da:
Mugimen Faktorearen Nagusitasuna
Hasiera 18 hilabeterekin. Zirriborroak egiten ditu,"ez du begiratzen egiten duen". Mugimenduak zehazten badoaz.
Hautemate Faktorearen Lehentasuna
Begien eta eskuen koordinazioa hasten da. Giza irudiaren lehen adierazpenak agertzen dira.
Irudikatze Faktorearen Nagusitasuna
Aldaketa kualitatiboa da, esanahia ematen dio marrazten duenari. Hasieran marraztu ondoren eta aurrerago marraztu baino lehen. Mendelak eta grebak egiten hasten da.