Garapen kognitiboa garapen afektiboa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,29 KB
Antolaketa orokorra:
1 Borondatezkoa:
kontrola eta sentsazioak.-N.S. Zentrala:
enzefaloa (burmuina, talamoa, mesenzefaloa, zerebeloa eta bizkarrezurreko erraboila) eta bizkarrezur muina; garezurrak eta bizkarrezurrak babestuak. -N.S. Periferikoa:
nerbio aferenteak (gorputzetik burmuinera) eta eferenteak (burmuinetik gorputzera), eta gongoil (ganglio) elkartuak (neuronen gorputzen pilaketa).2 N.S. Begetatiboa edo autonomoa:
anatomikoki beste bien zati da. Sistema endokrinoarekin batera, eginkizun begetatiboez arduratzen da. Erraien eta barru organuen borondaterik gabeko jarduerez arduratzen diren nerbio multzoz osatua dago. Osagarri sinpatiko bat eta parasinpatiko bat ditu.NEURONAK nerbio sistemako unitate funtzionalak eta egiturazkoak dira. Informazioa prozesatu eta beste neuronei transmititzen diete sinapsiaren bidez, baina ez dute inoiz elkar ukitzen; espazio sinaptikoa dago elkarren artean. Elkarren artean komunikatzen diren gorputzeko zelula bakarrak dira. Zirkuitotan antolatzen dira eta norbanakoaren izakera sortzen dute. Bizitza osoan zehar birsortzen dira, eta bizitza osoan zehar konexio sinaptiko berriak egin daitezke. Egitura:
Gorputza edo soma:
barne nukleo batekin Dendritak:nerbio bulkada jaso eta zelularen gorputzerantz bideratzen dute Axoia:
neuraren atal luzea da Botoi terminala:
bulkada beste neurona baterantz edota plaka motorraren bidez, giharrerantz transmititzen dute.
NEURONAK: Formaren araberako sailkapena
Multipolarrak:
gorputz zelularretik ateratzen diren dendrita pila bat dituzte. Luzapen luze bakarra (axoia)
Dute eta luzapen txiki asko (dendritak)
. Izar forma dute. Neurona gehienak honelakoak dira (%99)
Bipolarrak:
gorputz luzeska zelularra dute; alde batetik dendrita ateratzen da eta beste aldetik, axoia (zentzumenorganoetan aurkitu ohi dira).
Polo bakarrekoak:
hauetatik adarkatzen den luzapen bat bakarrik ateratzen da, eta axoi bakar bat bezala jokatzen du.Funtzioaren araberako sailkapena
SENTIBERAK:
(aferenteak) hartzaile gisa espezializatutako eremu bat dute eta estimulu desberdinak jasotzeaz arduratzen dira (informazioa biltzen dute nerbio sistema zentraleraino).
MOTORRAK:
(eferenteak) gihar eta erraiei aginduak bidaltzen dizkietenak dira. Lodiagoak dira, mielinaz inguratuak eta oso azkar transmititzen dute.NEURONEN ARTEKOAK:
laburrak dira eta neuronak elkarren artean lotzeaz arduratzen dira. (soilik N.S.Z-ean).Sinapsia
Neuronen artean bulkada nola hedatzen den adierazten du. Mekanismo kimiko da, elkar ukitu gabekoa. Bulkada botoi terminaletara iristean, bertan dauden besikulek neurotransmisore bat askatzen dute kanporantz; eta honek, hurrengo neuronaren dendritetan bulkada berri bat sorrarazten du. NSZ organismoaren gainerako atalekin konektatzen duten nerbioek osatua.
Garezur nerbioak:
(12 pare) entzefaloan hasi eta bukatzen dira.Bizkarrezurreko nerbioak:
(31 pare). Nerbio mixtoak dira, neurona sentiberak (aferenteak) eta motorrak (eferenteak) biltzen ditu.BORONDATEZKO MUGIMENDUA (maila kortikala)
Lortu nahi dugun helburuaren, eta dugun buru irudikapenaren arabera, martxan jarri eta kontzienteki kontrolatzen dugun gihar koordinazio multzoa da. -Burmuineko kortexaren jarduerari, eta zehazkiago, sistema motor piramidalari dagokio. -Gorputz atal bakoitza, duen zereginaren garrantziaren arabera antolatua dago burmuinean. -Lehen mailako eremu motriz bakoitzak aurkako hemisferioa kontrolatzen du.MUGIMENDU AUTOMATIKOA (subkortikala)
Hasieran borondatezkoa zen mugimendu bat, errepikapenaren poderioz, jarduera koordinatuagobatean bilakatzean datza. -Mugimendu hau egikaritzeko, jada ez da arreta eta kontzientziaren beharrik. -Baina mugimenduaren hasiera eta amaiera borondatezkoak dira.
ERREFLEXU MUGIMENDUA (muinaren mailan)
Erreakzio azkar eta sinpleak dira. -Borondatearen kontroletik kanpo dauden estimuluei erantzuten diete. -Motrizitatearen modu sinpleena da. -Gizaki arruntean, beti gertatzen dira. Erantzun estereotipatu eta zehatza da (estimulu baten aurrean, organismoak beti berdin erantzuten du). Bizitzako lehen hilabetetan aktibatzen dira.Haur eta neraben ezaugarriak
Burmuinaren masaren pisua, bizitzako lehen urtetan asko handitzen da. -9-13 urte artean, haurraren nerbio garapenaren maila gorena lortzen da. -Mielinizazioa, eta baita, N.S. Ren heltzea ere, 12-16 urte bitartean amaitzen dira. -Zenbat eta mugimendu aberastasun handiagoa izan orduan eta errazago ikasiko du berribat.