Garapen kognitiboa garapen afektiboa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,09 KB
ERRITMOA
Ohiko elementua da haurraren eguneroko bizitzan, garapen-etapa guztietan. Erritmoa biziagoa edo motelagoa izango da, gogorragoa edo ahulagoa, baina erregularra, erritmoduna eta sinkronizatua.
Denboraldi batean maiztasun erregular samarrarekin gertatzen den fenomeno errepikakorra da.
Barne-
Erritmoa
Erritmoak portaeran eragiten du oso txikitatik eta haurraren garapen naturalaren oinarrian dago. Barne-erritmoa aditzera ematen dena eta haur bakoitzak berezkoa duena da. Jolasen bidez norbera bere erritmoa aurkitzera bideratu behar dira.
Kanpo-erritmoa: Hau landu egin daiteke, ingurunean sortzen denez ikasi egin beharko den erritmoa. Hezitzaileak erritmo horiek barneratzen lagundu dezake perkusio-tresnak erabiliz. Erritmo-egitura argia duten abesti eta musika-piezak baliagarriak izango dira; haurraren erritmo eta mugimendu gaitasunak garatuko dira eta aukera emango dio haurrari denboran antolatzeko.
ESPAZIOA BARNERATZEA GORPUTZAREN BITARTEZ
Hamabost hilabetetik aurrera (haurra ibiltzen hasten denean), konkista berritzat barneratzen du haurrak espazioa musikarekin lotuta. Haurrak bere gorputza askotariko erritmoetara egokitzeko gaitasunak eskuratu behar ditu. Garrantzitsua bertako kanta herrikoiekin egitea pa que el niño se mueba de diferentes formas.
GORPUTZ ETA KEINU HIZKUNTZA
Keinu-hizkuntzaren aldiak
:
Keinu erakusea: Oharkabean sortzen da baina kontziente bilakatzen da.
Keinu adierazgarria: Imitazio-ahalmenetik sortzen da.
Keinu sinbolikoa: Ideiak asoziazioz adierazteko erabiltzen da.
Gorputz-hizkuntza, komunikatzeko lehenengo modua.
Funtsezkoak dira haurraren eta inguruan dituen helduen arteko harremanak. Afektuzko gorputz-hizkuntzaren etapa da eta besarkatu egin behar da ezinbestean. Musika, erritmoa eta mugimendua oinarrizko euskarri bihurtzen dira eta sentimenduen eta mugimenduen artean lotura ezartzen laguntzen du. Horrez gain, musika geldi batek lasaitzen laguntzen dio haurrari.