Garapen Iraunkorra eta Ekonomia Jasangarria: Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4 KB

Garapen Iraunkorra eta Ekonomia Jasangarria (8)

Garapen iraunkorra, jasangarria edo sostengarria garapen mota bat da. Baliabide naturalen eta ondarearen kalitatea eta kantitatea gordetzen ditu. Sistema biologikoen aniztasuna eta produkzioari eusteko ahalmena da, ondorengo belaunaldien garapena eragozten ez duena, baliabide naturalen kantitatea gordetzen baititu.

Hau da, ekonomia modu jasangarri batean edukitzea du helburu nagusi bezala.

Banka Etikoa

Ekonomia banka, ez-espekulatzaile eta gardenaren aldeko apustua egiten duen banka da. Horren adibide dira tokian tokiko txanpona sartzen dituzten herriak / hiriak (Ekhi txanpona, Euskoa).

Adibide bezala, Fiarekin lotutako banku etikoak ez du irabazi asmorik; dirua irabaztea baino, pertsonen bizi kalitatea lortzea du helburu, gizarte eraldaketa bultzatzen duten proiektuak finantzatuz.

Etxekoop

Pertsona talde bat bilatzen duen elkartea da; pertsona horiek bizitzeko modu ekologikoago bat bilatzen dute. Etxe bat ematen diete, jabetza beraiena ez izan arren, etxe horretan egon ahal dira. Horretarako kontratu bat sinatu behar izaten dute eta bertan azaltzen zaie jabetza kooperatibarena dela. Etxebizitza bat lortzeko beste modu bat dela dio Aitor Romanek.

Ekonomia Sozial Solidarioa

Ekonomia Sozial eta Solidarioa (ESS) ekimen sozioekonomikoen multzoa da, formalak edo informalak, indibidualak edo kolektiboak, jendearen beharrak asetzea irabazien gainetik lehenestea. Botere publikoekiko independenteak direlako, ekitatea, elkartasuna, iraunkortasuna, partaidetza, inklusioa eta komunitatearekiko konpromisoa bezalako balioek gidatzen dutelako ere bereizten dira, eta gizarte aldaketaren sustatzaile ere badira.

Desazkundea

Desazkundearen helburua guztion ongizatea da, bizitzaren oinarri ekologikoa errespetatuz. Horrek gure bizimoduan funtsezko aldaketa bat izateaz gain, kultur eraldaketa integrala ere eskatzen du.

Gure egungo ekonomia eta gizartearen printzipio orientatzailea "gero eta gehiago eta are gehiago" da, eta horrek pertsonen arteko lehia baldintzatu eta bultzatzen du.

Zaharkitze edo Iraungitze Programatua

Zaharkitze programatua produktu baten bizitza erabilgarriari aldez aurretik bukaera zehatza ezartzea da. Ekoizleak berak produktua diseinatzean kalkulatzen eta aurreikusten du zer bizitza erabilgarri izango duen produktuak, erabiltzaileak behar baino lehen baztertu behar izan dezan. Hau gertatzen da, besteak beste, ekoizleak produktu horretarako ordezko piezarik eskaintzen ez duelako edo produktua konpontzeko zerbitzu teknikoa bertan behera utzi duelako.

Slow Mugimendua

Gaur egun dagoen bizitzeko erritmoa oso altua da. Jende ugari dago hori aldatu nahi duena modu batera edo bestera; horiek dira slow mugimendua bultzatzen duten pertsona taldea. Slow mugimendua gauzak lasaiago/polikiago egitera bultzatzen du. Mugimendu hau, lanean, lagun artean, etxean, jendearekin hitzegitean… leku ugaritan aplikatu daiteke.

0 edo Zero Kilometroa

Gaur egun kontsumitzen ditugun elikagai gehienak kanpotik datoz, hau da, kilometro ugari egiten dituzte kontsumo tokira iritsi aurretik. Horrek bai produktuan eta baita ere ingurumenean hainbat ondorio kaltegarri izan ditzake. Hori ekiditeko, zero kilometro egin dituzten elikagaiak edo produktuak kontsumitzera bultzatu nahi gaituzte.

Ekonomia Zirkularra

Ekonomia zirkularra materialen sarrera nahiz erabili gabeko hondakinak murriztea helburu duen estrategia da. Baliabideen fluxu fisikoen analisia ekologia industrialaren pentsaera eskolatik dator. Honetan materialen fluxua bi motatakoa da:

  • Elikagai biologikoak: Biosferan erasorik gabe birsortzeko diseinatuak.
  • Elikagai teknikoak: Ekoizpen-sisteman kalitate handiz zirkulatzeko diseinatuak, baina ez dira biosferara itzultzen.

Entradas relacionadas: