Ganbio letra: forma, betekizunak eta adierazpenak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,66 KB

Ganbio letraren forma eta betekizunak

Ganbio letraren forma fisikoa, 1986ko apirilaren 11ko Ekonomia eta Ogasun ministroaren aginduak onartu zuen. Ganbio letra erazko titulua da, eta horren ondorioz araututako betekizun batzuk ditu. Bi betekizun mota daude: funtsezkoak eta hautazkoak.

1) Funtsezko betekizunak

Elementu pertsonalak

  • Igorpena: Epemuga heltzean ganbio letra ordaindu behar duena.
  • Igortzailea: Ganbio letra igortzen duena.
  • Hartzailea: Dirua ordaindu behar zaiona.
  • Hartzaile-edukitzailea: Endosua ematen bada, endosuaren ondorioz hartzaile bilakatzen dena.
  • Abal-emailea.

Ganbio-betebeharren funtsezko betekizunak

  • Zehaztutako diru kopuru bat agertu behar da.
  • Diru hori ordaintzeko agindua adierazten du.
  • Diru kopuru zehatza agertu behar da, bai idatziz, bai zenbakiz. Edozein kasutan kontraesan bat ematen bada, idatziz dagoena izango da beti kontuan hartuko dena.
  • Mugaeguna ezartzea ere funtsezko betekizuna da. Lau modu onartzen ditu:
    1. Mugaegun zehatz batean ordaintzekoa izatea.
    2. Data batetik epe batera ordaintzekoa izatea.
    3. Ikusteari ordaintzekoa izatea.
    4. Ikustetik epe batera ordaintzekoa izatea.

Tituluaren funtsezko betekizunak

  • Igorpenaren data eta lekua.
  • Mugaegunaren data edo epea argi jarri beharra dago.
  • Tinbredun paperean egindakoa izatea.

2) Hautazko betekizunak

  • Adibidez, korrituak edo interesak. Interesak ezartzeko klausula. Baina klausula hau ikustera eta ikustetik epe batera ordaintzeko letretan bakarrik erabil daiteke.
  • Ganbio letra eta txekearen legearen 18.2 artikuluak endosatzaileak hurrengo endosu bat debekatzeko eskubidea aurkezten du.

Letra osagabea eta zurian dagoen letra

Letraren elementu batzuk letra igortzen denean ez agertzea posible da, baina guztiz derrigorrezkoa da ganbio letra guztiz osatuta egotea mugaegun unean. Beraz, letra osagabea egon daiteke igortzen den unean; hala ere, mugaegun unean derrigorrez guztiz osatuta egon behar du baliodun dokumentua izateko.

Zurian dauden letrak ere onartzen dira; hala ere, mugaeguna baino lehen bete behar dira. Epaiketetan guztiz osatuta dagoenean bakarrik izango du balioa. Ganbio letrak lehenengo adierazpenaz gain, ganbiarioak diren beste adierazpen batzuk ditu, adibidez, endosua. Endosua dokumentuaren atzean egiten den deklarazioa da.

Beraz, lehenengo adierazpenez gain, beste adierazpen batzuk agertzen dira:

  1. Onarpena
  2. Endosua
  3. Abala

Entradas relacionadas: