Galiziako Erreinua eta Erdi Aroko Lirika: Kantigen Mundua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,14 KB
Galiziako Erreinua eta Donejakue Bidea
Galiziako Erreinua: Historia eta Banaketa
Galiziako Erreinua, lehen Sueboen Erresuma deitzen zena, Gallaecia izenez ere ezaguna zen. Galizia lehen barbaro erreinua izan zen, eta garrantzi politiko gutxi izan arren, txanpon propioa bazuen ere.
XI. mendean, Galiziako Erreinua Fernando I.aren menpe zegoen, Leongo erregea zen hura. 1065. urtean Fernando I.a hil zenean, erreinua seme-alaben artean banatu zen: García II.a Galiziako erreinuarekin geratu zen, Alfonso VI.a Leongo erreinuarekin eta Antxo II.a Gaztelako erreinuarekin. Antxo II.ak Alfonso VI.a hil zuen. 1139. urtean Portugalek independentzia lortu zuen, eta Gaztela, Leon, Portugal eta Galizia independenteak ziren.
Donejakue Bidea eta Kultu Xakobeoa
IX. mendean, Santiago Apostolua hil zenean, Donejakue Bidean edo Santiago de Compostelan lurperatu zuten. Santiago de Compostela erdigune kultural eta erlijioso bihurtu zen. Donejakue Bidea Orreaga herritik pasatzen da.
Iberiar Penintsulako Lirika Erdi Aroan
Hizkuntza Aniztasuna eta Poesia
Iberiar Penintsulan nabaria zen aniztasun linguistikoa; hori da olerkiak gaztelaniaz, latinez, arabieraz edo galizieraz idatzita egotearen arrazoia.
Erdi Aroko Lirikaren Azpigeneroak
Erdi Aroko lirika Iberiar Penintsulan hiru azpigenerotan banatzen zen: jarkak, bilantzikoak eta kantigak.
Galego-Portuges Kantigak: Mota eta Ezaugarriak
Kantigen Bilakaera: Ospea eta Gainbehera
Galego-portuges kantigak Europa osoan famatuak izan ziren galego-portugesez idatzitako poesia dira. Trobadoreek idatzi eta errezitatzen zituzten; adibidez, Gaztelako errege batzuek ere idatzi zituzten, hala nola, Alfonso X.a Jakitunak.
Kantigek eta galego-portugesek bi fase izan zituzten: ospe-momentua (XII-XIV. mendeak) eta gainbehera-momentua (XIV-XVI. mendeak). Ospe-momentua Donejakue Bidearekin etorri zen, galego-portugesaren unerik onena izan zen.
Gainbeheraren arrazoia, berriz, ondorengo hau da: XVI. mendetik aurrera, hiru mende egon ziren literaturarik gabe, beraz, ez zen galizieraz idatzi. Eta gaztelania, kleroaren eta nobleen hizkuntza bihurtu zen.
Kantiga Motak: Amigo, Amor eta Escarnho e Maldizer
Bestalde, kantigen barruan, hiru mota bereizten dira:
- Cantiga de amigo
- Cantiga de amor
- Cantiga de escarnho e maldizer
Cantiga de Amigo
- Emakumearen perspektiba, amodioari buruz.
- «Laguna» hitza eta naturaren presentzia (ura, iturriak, ibaiak, haizea...).
- Lagun, ama, anaien arteko solasaldia.
Lau azpigenero daude:
- Bailadak: Amodioa dantzaren bitartez adierazten da.
- Barcarolak: Amodioa olatuei kontatzea.
- Romariak: Herriko jaietan sortzen den amodioa.
- Albak: Maitaleen agurra adierazten zuena.
Cantiga de Amor
Okzitaniako abestietan aurkitzen da, inspirazioa código do amor cortés-etik hartu zen.
Ezaugarriak:
- Amodioa dena da, askatasuna adierazten du.
- Garai hartan zegoen desberdintasun soziala islatzen da, hau da, amodioa burgesek bakarrik izaten zutela.
- Amodioa bertutetsua zen.
Lau gai bereizten dira:
- Emakumearen laudorioa.
- Poetaren amodiozko adierazpena (maitasuna adieraztea).
- Emakumearen aurreiritziak.
- Amodioaren erromantizismoa.
Cantiga de Escarnho e Maldizer
Cantiga de escarnho eta cantiga de maldizer-etan, berriz, ez zegoen esanahi bikoitzik eta ironia erabili beharrean, zuzenean esaten zuten pentsatzen zutena.
Kantiga hauen gaiak ondorengo hauek ziren:
- Estamentuen kritika.
- Beste trobadoreen kritika.
- Soldaderen kritika (trobadoreekin dantzatzen zuten emakumeak).
- Politika eta gerren aurkako adierazpena.
- Korrupzioa eta gizartearen ohiturak kritikatzen zituzten.
- Cantiga de amigo eta cantiga de amor-en parodiak egiten zituzten.
Kantiga Baten Analisia: Adibide Praktikoa
Ondoriozta dezakegu cantiga de amigo bat dela. Izan ere, «amigo» hitza ageri da, eta gainera emakumearen perspektibatik idatzita dagoela, adibidez, «mi amado» aipatzen duenean.
Bestalde, naturaren presentzia ageri da, hala nola, «mar» eta «olas» agertzen direlako. Eta beste arrazoi bat, emakumea ahizpa eta amarekin hitz egiten ari dela da, hau da, elkarren arteko elkarrizketa bat da. Hau argi ikusi daiteke «hermosa hermana mía» edo «allí vendrá, madre, mi amigo» esaten duenean.
Adibidearen Ezaugarri Estilistikoak
- Egitura: 4 estrofa, bakoitzean 3 bertso.
- Leloa: «e miraremos...»
- Errima: Asonantea («comigo»-«salido») eta kontsonantea («grado»-«levado»).
- Baliabide estilistikoak:
- Leixaprén: Estrofa 1, 2. bertsoa -- Estrofa 2, 1. bertsoa.
- Enkabaljamendua: Esaldia hurrengo bertsoan jarraitzen du.
- Gogortasuna.
- Anafora.