Gaixotasunen eta kodeen gida (CIE-10 laburpena)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,61 KB
Gaixotasunak eta kausak
Gaixotasunak: Organismo baten funtzio normalaren aldaketa arina edo larria, barne- edo kanpo-kausa bat dela eta.
Neoplasiak: Ehun-masa anormala. Onbera edo gaiztoa.
Farmakoak eta produktu kimikoak: Farmakoak eta produktu kimikoak gaixotasun bat sendatzeko edo prebenitzeko, organismoan duten efektua murrizteko edo min fisiko bat arintzeko erabiltzen den substantzia dira.
Kanpoko kausak: Kanpoko kausen lesioak pertsona bati nahita edo nahigabe zuzendutako min edo lesioak dira. Lesio hauek traumatismo, pozoitze, eraso, istripu, etab. engatik sortu daitezke.
Datuak baditugu, kodifikatu egin behar dira.
Aurkibide tabularra
Gaixotasunen aurkibide tabularra: Kategoriek hiru karaktere dituzte, eta horietako lehena alfabetikoa da beti eta bigarrena zenbakizko karakterea (zenbakia). Oro har, kapitulu bakoitzak bere karaktere alfabetikoa (letra) dauka, nahiz eta salbuespen batzuk egon (adibidez, 1. kapituluak A eta B letrak ditu; eta 7. eta 8. kapituluek H letra konpartitzen dute). "U" letra etiologia ezezaguneko edo ikerketan dauden gaixotasunetarako erabiltzen da.
Tipografia eta laburpenak
- Negrita: Aurkibide alfabetikoko hitz gako guztietan eta aurkibide tabularreko kodeetan erabiltzen da.
- Kurtsiba: "Excluye" eta "incluye" motatako notetan erabiltzen da.
- Kodeen egitura: Azken kode batek 3, 4, 5, 6 edo 7 karaktere izan ditzake.
- Laburdurak:
- NCOC (no clasificable bajo otro concepto): gaixotasun honentzat kode espezifikorik existitzen ez dela azaltzen du.
- NEOM (no especificado de otro modo): zehaztu gabea.
- [ ] Kortxeteak: LTan sinonimoak edo hitz alternatiboak azaltzen ditu.
- ( ) Parentesiak: IAn modifikatzaile ez-esentzialak azaltzeko erabiltzen dira.
Jarraibideak IA-n
- "Con": Gaixotasun askoren azpian agertzen da eta "honekin lotuta" edo "hau dela eta" esan nahi du.
- "Véase": Nahita nahiez jarraitu behar da eta eraginkorragoa den hitz gako batera eramaten gaitu.
- "Véase categoría", "Véase subcategoría", "Véase nota": LTko kategoria, azpikategoria edo oharretara bidaltzen gaitu.
- "Véase además", "Véase también": Beste hitz gako bat begiratu dezakegula iradokitzen digu; agian informazio espezifikoagoa emango du.
- "Nota": Informazio gehigarri mota desberdinak eman ditzake — irakurri behar da.
Oharrak eta kode-eragiketak
- "Incluye": 3 karaktereetako kategorien barruan agertzen da eta kategoria barruan dauden adibide batzuk ematen ditu.
- "Excluye": Kategoriaren barruan sartuta ez dauden gaixotasunak azaltzen dizkigu.
- "Nota": Informazio gehigarria ematen du.
- "Codifique primero": Gaixotasun batzuen kasuan agertzen da; lehenik prozesu etiologikoa eta gero adierazpen klinikoak kodifikatu behar dira.
- "Utilice código adicional": Aurrekoaren antzekoa da, baina kasu honetan kode hau bigarren mailako diagnostiko moduan jarri beharko dugu.
- "Se debe añadir el 7º carácter": 7. karakterea derrigorrezkoa denean agertzen da.
CIE-10 Prozedurak
Prozedurak: Prozesuak osasun-laguntza prozedurak dira helburu diagnostiko, terapeutiko edo kirurgikoarekin.
Egitura multiaxiala: 7 karaktereko kodeak dituzte eta karaktere bakoitzak informazio bat ematen du.
Sakontasuna: Prozedura bakoitzak bere kode propioa du.
Hedagarritasuna: Denboran zehar prozedura edo teknologia berriren bat ateratzen bada, kodeak hedatu daitezke.
Prozedura kodeen posizioak
- 1. posizioa: Sekzioa
- 2. posizioa: Sistema organikoa
- 3. posizioa: (ezarrita testuan bere tokian) — jarraitu posizioen deskribapenarekin
- 4. posizioa: Prozedura mota
- 5. posizioa: Kokapen anatomikoa
- 6. posizioa: Abordatzea
- 7. posizioa: Gailua / Kalifikatzailea
1. posizioa Sekzioa 2. posizioa Sistema organikoa 3. posizioa 4. posizioa 5. posizioa 6. posizioa 7. posizioa Prozedura mota Kokapen anatomikoa Abordatzea Gailua Kalifikatzailea