Gaixotasun Ohikoenak: Kardiobaskularrak, Arnas eta Gernu Aparatukoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,06 KB

Gaixotasun Kardiobaskularrak

  • Arteriosklerosia: Hanturazko gaixotasun kronikoa da. Arterien gogortzea eta zurruntzea dakar, gantzak eta kolesterola metatzeagatik sortua. Metaketa horri ateroma-plaka deitzen zaio. Tronbo deritzen odolbilguak eta buxadurak sor ditzake.
  • Arterietako Hipertentsioa: Gaixotasun kronikoa da, arterietako presioa ohi baino altuagoa izatea eragiten duena. Arteria-presioa odolak, zirkulatzen ari denean, odol-hodietan eragiten duen presioa da.
  • Miokardio Infartua: Odol-fluxua etetearen ondorioz, miokardioko (bihotzeko muskuluaren) gune bat hiltzen denean gertatzen da.
  • Bularraldeko Angina: Esfortzua egitean miokardioan oxigeno falta izatea da, arteria koronarioetan ateroma-plakak daudelako.
  • Bihotz Gutxiegitasuna: Bihotzak organismoaren beharretarako odol-fluxu egokia eman ezin duenean sortzen den gaixotasuna da.

Ohitura Osasungarriak eta Tabakismoaren Arriskuak

Ohiturak

  • Sortu giro osasungarria etxean.
  • Egin kirola neurriz eta erregularki.
  • Saihestu kutsatutako lekuak, gutxi aireztatutakoak eta leku jendetsuak.
  • Ez erre inoiz.

Tabakismoa

Tabakismoak arnas aparatuko hainbat gaixotasun eragiten ditu eta beste asko larriagotu ditzake. Zirkulazio- eta digestio-aparatuetako gaixotasunak eta nerbio-sistemakoak ere eragin ditzake.

  • Nikotina: Tabakoarekiko mendekotasuna sortzen du, erretzeko beharra eraginez.
  • Karbono Dioxidoa: Gas toxikoa da. Odolean hemoglobinarekin elkartzen da eta ez dio oxigenoa garraiatzen uzten.
  • Alkitrana: Zenbait substantzia kimikoren nahastea da. Arnasbideetako zelula ziliatuen gainean kokatzen da eta ez die arnasbideak garbitzen uzten.

Gernu Aparatuko Gaixotasunak

Gernu Infekzioak

Bakterioek gernu-aparatuko organoak kolonizatzen dituztenean sortzen dira infekzioak. Mikroorganismo hauek beheko gernu-bideak (uretra eta maskuria) kutsa ditzakete, beheko gernu-infekzioa sortuz. Ureterrak edo giltzurrunak kutsatzen dituztenean, goiko gernu-infekzioa sortzen da.

  • Zistitisa: Gernu-maskuriaren hantura da. Akutua edo kronikoa izan daiteke. Gehienetan, bakterioek eragindako infekzioa da.
  • Pielonefritisa: Giltzurrun-azalari, muinari eta pelbisari eragiten dion hantura akutua da. Gehienetan infekzio batek eragiten du.

Giltzurrun Gutxiegitasuna

Giltzurrunek behar baino lan gutxiago egiten dutenean gertatzen da. Gelditu ere egin daitezke.

  • Akutua: Giltzurrunak bat-batean gelditzen direnean eta gernu-fluxua oso urria denean.
  • Kronikoa: Giltzurrunen funtzioa etengabe gutxitzen denean.

Minbizia

  • Giltzurruneko Minbizia: Arrisku faktore nagusiak tabakoa, kadmioarekiko esposizioa, dialisiak sortzen dituen kisteak eta faktore genetikoak dira.
  • Maskuriko Minbizia: Gizonengan agertzen da batez ere. Arrisku faktoreak tabakoa, analgesikoen gehiegikeria, zistitis kronikoa eta faktore genetikoak dira.

Giltzurrunaren Anatomia

  • Azala: Nefronen giltzurrun-korpuskuluak biltzen dituen kanpoko geruza.
  • Muina: Piramide izeneko konoez eratutako zonaldea.
  • Pelbisa: Hodi-biltzaileek gernua botatzen duten inbutu-itxurako barrunbea.
  • Giltzurrun Tubulua: Hodi biltzaile batera iristen den konduktu estu eta luzera aldakorrekoa da. Hiru atal ditu: tubulu hurbila, Henleren lakioa eta tubulu urruna.
  • Arteriola Aferentea: Kapilarizatu egiten den arteriola da, glomerulua eratuz. Odola arteriola honetatik iristen zaio glomerulura.
  • Arteriola Eferentea: Glomerulutik irteten den arteriola da.
  • Giltzurrun Zaina: Giltzurruneko odola giltzurrun-zainen bidez beheko kaba benara doa.

Entradas relacionadas: