Gaixotasun Mentalaren Kontzeptua eta Tratamendua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,89 KB

Gaixotasun mentalaren kontzeptua baliagarria izan zen onartzeko nahasmendu psikologikoak zituzten pertsonak ez zirela sorginak edo bekatariak, baizik eta tratamendua behar zuten pertsonak zirela. T. Szaszek aipatzen du gaixotasunak soilik gorputzari eragin diezaiokeela, eta horrenbestez, ezin dela gaixotasun mentalik izan. Gaixotasun mentala metafora bat da. Diagnostiko psikiatrikoak etiketa estigmatizatzaileak dira, ingurukoak mintzen edo iraintzen dituzten jokabideak dituzten pertsonei ezartzen zaizkienak.

Farmakoek sintomak arintzen dituzte, batik bat eskizofreniarenak (delirioak, haluzinazioak…) eta depresioarenak (etsipena, pentsatzeko zailtasunak,…); dena den, farmakoterapiak soilik nahasmenduaren sintomei eragiten die, ez kausei. Eta kausa desoreka biokimiko bat denean ere, psikoterapia behar da jokabide-arazoei ata arazo emozionalei aurre egiteko.


KATEGORIZAZIO-EREDUAK: Eredu biomedikoa, pentsatu ezazu nahasmendu mentala beste edozein gaixotasun fisikoren parekoa dela; edozein alterazio psiko-patologikoren azpian kausa biologiko batzuk daude. Eredu hori psikiatriak garatu du, zeinak gaixotasunaren sintomak landu koadro klinikoak sailkatu eta tratamenduak farmakoen bidez egiten dituen. Eredu kognitibo-konduktuala, jokabidea gauza jarraitu gisa deskribatzen du, eta jokabide anormalean eragiten duten aldagaiak askotarikoak eta konplexuak dira. Elkarren arteko desberdintasunak graduaren araberakoak dira, eta ez motaren araberakoak. Jokabide anormala ez da jokabide normala bezain eraginkorra, moldatze-gaitasun txikiagoa dauka eta kezkagarriagoa da. Eredu biopsikosoziala, paradigma biopsikosoziala jardunbiode klinikoa gidatzeko balio duen marko kontzeptual bat da, hiru alorretatik aztertzen saiatzen dena: biologikoa, psikologikoa eta soziala . Interakzioa maila desberdinetan gertatzen da.


IRIZPIDE DIAGNOSTIKOAK,Irizpide estatistikoa, “Anormal” terminoa kontzeptu estatistiko bat da. Ia denek jokabide berak jarraitzeak ez du esan nahi ekintza hori zuzena denik zentzu moral zabalago batean. Irizpide estatistikoaren ideia nagusia zera da, pertsona bat definitzen duten aldagai psikologikoek banaketa normala dutela bere erreferentziazko biztanleriarengan. Normaltasunetik irteten den pentsamendu, jokabide edo emozio oro patologikotzat hartzen da. Irizpide biologikoa, jokabide anormala organismoaren funtzionamendu inperfektuaren ondoriozkoa da, zeina garunaren alterazio estruktural edo funtzional batetik eratorria den. Prozesu biologikoek giza jokabideengan eta emozioengan duten garrantzia ukaezina den arren, egia da baita ere prozesu horiek faktore psikosozialen eta inguruko faktoreen eragina jasaten dutela. Irizpide soziala, psikopatologia garai jakin batean finkatutako eraikuntza edo arau sozial bat da.


Irizpide subjektibo eta pertsonala, pertsona bakoitzak badaki zein den bere ezintasuna edo sufrimendu pertsonala bere bizitza arrakastaz garatzeko garaian. Irizpide hau ere ez da zuzena, ordea, pertsona askok ez baitituzte euren sintomak ezagutzen Agian pentsatu dezakegu ez dagoela baliozkoa den irizpiderik, baina onartu beharra dugu denak beharrezkoak direla. Irizpideak erlatiboak dira, denek ez dute zientifikotasun maila bera eta ez dute berdin azaltzen jokabide anormala.

2. Sailkapena eta diagnostikoa psikopatologian,Psikopatologiak fenomeno psikiko anormalak deskribatzen eta azaltzen ditu. Hala ere ez dago adostasun orokortu bat nahasmendu mentalen sailkapena egiteko orduan. Diagnostikoak subjektiboak dira. Gizarte batek edo talde batek anormaltzat duen horretan oinarritzen diren balio-iritziak dira.


Gogo-aldarteen nahasmenduak: depresioa, Depresioa gorputz osoari, pentsamenduei eta gogo-aldarteari eragiten dien ondoez sakon gisa definitu daiteke. Pertsona bat deprimituta dagoenean, bere pentsamenduak negatiboak izan ohi dira, akidura edo minaren gisako ondoez fisikoa izaten da, eta emozioak tristuraz eta bizitzarekiko etsipenaz zamatuta daude. Bi depresio mota bereizi daitezke: endogenoak eta exogenoak. Depresio endogenoetan ez dago kanpoko kausarik eta faktore biologikoen (serotonina neurotransmisorearen urritasuna), herentzia genetikoaren edo arazo neurologikoen ondorioa dira. Depresio exogenoak gatazka psikosozial batetik eratorri daitezke, hau da, kanpotik edo ingurunetik datozenak; esate baterako, dibortzioa edo lanik gabe egotea.


Depresioaren sintoma esanguratsuenak ondorengoak dira: Fisikoak. Lo arazoak (loezina), jangale galera, jarduera eta desio sexualaren galera. Buruko mina, idorreria eta hilekoaren galera ere agertu ohi dira. Animikoak. Tristura eta suminkortasuna, gehiegizko urduritasua, hutsune- eta ezintasun-sentimenduak. Kognitiboak. Deprimitutako pertsona baten errendimendu kognitiboa txikiagoa da, arreta eta kontzentrazioa jaitsi egiten dira.

Antsietate-nahasmenduak, Antsietatea emozio asko (beldurra, lotsa, errua) barne hartzen dituen sentsazio bat izan daiteke. Erantzun emozional bat da, hiru sistemen parte-hartzea daukana: Fisiologikoa. Odol-presio handia, tentsio muskularra, aldaketak arnasketan… Kognitiboa. Distortsio kognitiboak, ideia irrazionalak eta beldurrak edo tentsio emozionalak (oro har argitasunez pentsatzeko ezintasuna). Motorra. Ihes- edo saiheste-erantzuinak, dardarak, paralizatzea, totelka hitz egitea.

Entradas relacionadas: