Gaixoaren Bizi-Konstanteen Neurketa eta Balorazioa: Gida Osoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,44 KB

Gaixoaren Bizi-Konstanteak

Bizi-konstanteek gaixoaren bizi-funtzioen eraginkortasuna adierazten dute. Garrantzitsua da bizi-konstanteak neurtu eta baloratzea, egunean gutxienez bi aldiz. Gainera, erregistratu behar dira. Hona hemen garrantzitsuenak:

1. Tenperatura

Tenperatura arrunta 36 °C eta 37 °C bitartekoa da.

Tenperaturan eragiten duten faktore fisiologikoak:

  • Adina: Jaioberriek ez dute tenperatura ongi erregulatzen. Adinekoengan, tenperatura erregulazioa murriztu egiten da, organismoaren zahartze prozesuarekin lotutako arrazoiengatik.
  • Eguneko ordua: Goizeko 04:00etatik 06:00etara tenperatura jaitsi egiten da, eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara maximoa izaten da (aldaketa 1,5 °C-koa izan daiteke). Obulazioan, progesterona handitzearen ondorioz, 0,2-0,5 °C igo daiteke.
  • Iharduera fisikoa: Muskulu-jarduera handiak tenperatura nabarmen igo dezake.
  • Emozioak: Muturreko egoera emozionalek tenperaturan eragina izan dezakete, handituz edo txikituz.
  • Tratamendu farmakologiko batzuk.
  • Giro-tenperatura.
  • Jantzitako arropa.
  • Elikagai eta edari beroak edo hotzak hartzea, erretzea, enema aplikatzea edo besapearen hezetasuna.

Tenperatura neurtzeko gorputz atalak:

Ondestekoa > Ahokoa > Besapekoa (0,5 °C gehiago ondoren eta aurrekoarekiko).

Tenperatura aldaketa patologikoak:

  • Hipotermia:
    • Kanpokoa: Gorputzaren kanpoko arrazoiengatik (mendizalea elurretan, itotzen ari den pertsona).
    • Barnekoa: Organismoaren kolapsoa edo hutsegitea.
  • Hipertermia (kanpokoa): Normala baino altuagoa, kanpoko arrazoiengatik (pertsona bat basamortuan).
  • Sukarra edo pirexia (barnekoa, ez proportzionala): Barneko arrazoiengatik.
    • Febrikula: 37,9 °C - 38,4 °C.
    • Sukarra:
      • Baxua: 37,9 °C - 38,4 °C.
      • Ertaina: 38,5 °C - 38,9 °C.
      • Altua: 39 °C - 39,9 °C.
    • Hiperpirexia: > 40 °C.

Gorputzeko tenperatura hartzeko zonak:

Hiru lekutan har daiteke: besapean, ahoan eta ondestean. Ahoan edo ondestean hartuz gero, 0,5 °C gehitu behar da.

  1. Besapeko tenperatura: Gutxienez 5 minutu itxaron, termometro digitala bada, soinua entzun arte.
  2. Ahoko tenperatura (mihi azpian): 8 minutuz eduki.
  3. Ondesteko tenperatura: 3 minutuz.

2. Arnasketa

Minutuko 12 eta 18 arnasaldi bitartekoa da (12-18 rpm).

Arnasketaren ezaugarriak:

  • Maiztasuna: Minutuko egiten den arnasketa kopurua da. Adinarekin eta jarduera fisikoarekin aldatzen da (jaioberriek eta haurrek maiztasun handiagoa dute).
  • Sakontasuna: Arnasten edo botatzen den aire-bolumena da. Sakona eta azalekoa bereizten dira. Pertsona heldu eta sano baten arnasketaren sakontasun arrunta 500 cm3-koa da.
  • Erritmoa: Airea hartzearen eta botatzearen erregulartasuna adierazten du. Orokorrean, erritmo erregularra edo irregularra izan daiteke.

Arnasketaren asaldura patologikoak:

  • Takipnea: Minutuko 20-24 arnasketa edo gehiago. Sukarra dagoenean, igotako tenperatura gradu bakoitzeko, arnasketan minutuko 4 arnasaldi gehiago egiten dira.
  • Bradipnea: Minutuko 10 arnasketa edo gutxiago.
  • Disnea: Arnasketa neketsua eta zaila. Gaixoak airea falta zaionaren sentsazioa du («airearen gosea»).

Oharra: Arnastea + Arnasbotatzea = 1 arnasaldi.

3. Bihotz-maiztasuna edo Pultsua

Odola ponpatzen denean sortzen den taupada erritmikoa da. Bihotz-taupadaz gain, beste pultsazio batzuk ere badaude.

Pultsuaren ezaugarriak:

  • Maiztasuna: Minutuko taupada kopurua (60-80 ppm).
  • Erritmoa: Taupada baten eta bestaren artean igarotzen den denbora.
  • Intentsitatea: Taupada bakoitzean odola zer indarrekin ponpatzen den.

Pultsuaren maiztasunean eragiten duten faktoreak:

  • Adina: Pultsua bizitzan zehar aldatzen da (jaioberriek 130-140 taupada, adinekoek 50-60 taupada).
  • Iharduera fisikoa.
  • Emozioak.
  • Tenperatura: Gradu bakoitzeko 10 taupada igotzen dira.

Pultsuaren asaldura patologikoak:

  • Takikardia: Maiztasuna minutuko 100 taupadatik gorakoa denean.
  • Bradikardia: Maiztasuna minutuko 60 taupadatik beherakoa denean.
  • Arritmia: Bihotz-taupaden asaldura edo irregulartasuna.

Pultsua hartzeko atalak:

Arteria hauetan hartzen da: erradiala, tenporala, karotida (fidagarriena), humeroa, popliteoa, oinekoa eta izterrekoa (femorala). Hatz lodia ez da inoiz erabili behar pultsua behatzeko.

4. Tentsio Arteriala

  • Sistolikoa edo maximoa (altua): Sistolea dagoenean edo bentrikulua uzkurtzen denean arterietan dagoen presioa.
  • Diastolikoa edo minimoa (baxua): Diastolean edo bentrikulua erlaxatzen denean arterietan dagoen presioa.

Presio arteriala zehazten duten faktoreak:

-Gaztu kardiakoa:Minutu batean bentrikulu bakoitzetik kanporatzen den odol kantitatea da.-Odol bolumena edo bolemia:70 kiloko heldu batek gutxigorabehera 5 litro odol ditu.Arterien hormen elastikotasuna:Heldu batengan tentsio arterialaren balio arruntak honako hauek dira:-PAS:120-140mmHg(medikuentzat altua da.).-PAD:60-90mmHg.Esfingmomanometroa neurtzen du.Tentsio arterialaren asaldura patologikoak:Hipertentsioa:PAS>140mmHg.PAD>90mmHg.Hipotentsioa:PAS:120mmHg.PADPulsioximetria:Odolean dagoen oxigeno kantitatea neurtzen du,belarrian oinean erabili daiteke no tiene k estar en dn aya mucha luz para usarlo.Ondoko parametroak agertuko dira:-Oxigenoaren saturazioa(Sa02%-tan adierazten)-Bihotz maiztasuna (taupada minutuko).>95%:No actuacion inmediata,saturacion normal en sangre.

Entradas relacionadas: