Gainazal ekipotentzialak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,11 KB

12-EREMU LERROAK Puntu bakoitzean eremu grabitatorioaren

 intentsitate bektorearen norabidea indarlerroen tangentea da, 

eta noranzko berekoa. Bestalde, eremu-lerroen dentsitatea eremu

-lerroekiko perpendikularra den gainazalaren azalera-unitatea zeharkatzen

 duten lerroen kopurua da, eta eremu grabitatorioaren

 moduluaren proportzionala da. 

GAINAZAL EKIPOTENTZIALAK Balio bereko potentzial grabitatorioa

 duten puntuak biltzean, gainazal ekipotentzialak deritzen gainazalak lor 

ditzakegu.  - Gainazal ekipotentzialak eremu-lerroen perpendikularrak dira 

edozein puntuan. -  Masa bat gainazal ekipotentzial bereko puntu batetik 

bestera eramatean eremu grabitatorioak egiten duen lana nulua da. 

W= m (VA-VB)=0 - Masa puntualaren kasuan, potentzialak balio bera du 

masatik distantzia berdinera dauden puntu guztietan. Beraz, gainazal 

ekipotentzialak zentroa masan duten esfera zentrokideak dira.


Entradas relacionadas: