Funtzio Kognitiboak eta Osasun Mentala

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,67 KB

Funtzionamendu Anomaloa edo Disfuntzionaltasuna

Funtzionamendu psikologiko egokia pertsona osasuntsu eta independenteen ezaugarria da. Funtzionamendu nahasiak ikus ditzakegu zenbait egoera gatazkatsutan.

Definizioak

Hustura:

Mehatxu posible bat bezala hautematen duen horren aurrean pertsonak duen ondoeza eta beldur nahasien sentimendua.

Depresioa:

Muturreko tristura egoera jarraitua, lehen atseginak ziren jardueretan gozamenaren galera, auto-estimu baxua eta afektibitatearen asaldura adierazle nagusi dituelarik.

Jokabide Oldarkorra:

Objektuak apurtzeko, besteei min fisiko edo morala eragiteko edo auto-lesionatzeko intentziozko indarkeria dosi handiak dituen jokabide multzoa.

Interes Gabezia eta Inaktibitatea:

Isolamendu eta bakardade sentsazioen eta mendekotasun egoeren ondorioa dira. Pertsonak baliagarri sentitzeari uzten dio eta bere burua uzten du.

Asaldura:

Kitzikatze, nahaste, lasaitasun gabezia eta suminkortasun indartsuek ezaugarritzen duten egoera emozional desatsegina.

Noraezean Ibiltzea:

Helburu zehatzik gabe eta arrazoirik gabe, alde batetik bestera etengabe ibiltzea.

Loaren Nahasteak:

Lo egitearekin erlazionaturiko edozein zailtasun.

Gosearen Nahasteak:

Gosearen handitzea edo gutxitzea agertzen diren nahaste guztiak.

Faktoreak

  • Biologikoak: Mendekotasunak sortutako nahasteak, mediku ondorioak, komunikazio zailtasunak... Nahaste psikologikoak ager daitezke.
  • Kulturalak/Sozialak: Ingurune fisiko eta soziala. Ingurukoen jarrerak, itxaropenak, aurreiritziak... eragina dute. Askotan ezgaitasun eta ezegonkortasun emozionalaren hautematea areagotzen dute.

Funtzio Kognitiboen Galera edo Narriadura

Pertsona nagusietan ohikoak, nagusiki memoria, arreta eta orientazioan.

Funtzio Kognitiboak Populazio Espezifikoetan

Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonak

  • Hautemate mugak (ikusmena, entzumena) eta ikus-mugimendu koordinazio mugak.
  • Memoria galera, harreman sozialetan edo osasunean eragina.
  • Ikasteko gaitasunak mantendu. Abstrakzio mailan, zailtasunak.
  • Adimen bizkorra kaltetu, baina ez adimen gauzatua.
  • Hizkuntza. Hiztegia eta adierazpena mantendu, baina akats semantikoak agertu.

Adimen Urritasuna duten Pertsonak

  • Kontzentrazio zailtasunak eta arreta sakabanatua. Hautemate eta Memoria prozesuei eraginez.
  • Arreta oso selektiboa eta subjektiboa estimulu batzuekiko.
  • Imitazio, denbora sekuentziazio, arauen ulertze eta ikasitakoa egoera berrietara egokitzeko prozesuetan oztopo/mugak.
  • Sinbolizazio edo abstrakzio nahasteak.
  • Enpatiarako zailtasuna.
  • Fonetika arazoak. Ohikoa ekolalia.
  • Morfologian eta sintaxian hizkuntza pobrea, hiztegi mugatua.

Buru Gaixotasuna duten Pertsonak

  • Hautemate asaldurak: errealitatea aluzinazioek distortsionaturik.
  • Arreta eta kontzentrazio arazoak.
  • Pentsamenduaren nahasteak: errealitatea eta fantasia bereizteko zailtasunak.
  • Ingurukoen ulerrezintasuna: hizkuntza antolakuntzarik, koherentziarik gabe. Pobrea.
  • Pobrezia afektiboa: barne eta adierazpen maila pobrea. Apatiko, monotono, barnerakoi, kontaktua ekidinez.

Dementzia duten Pertsonak

  • Memoria galera: hitzak ahaztu, agnosia eta abar.
  • Arreta gutxiagotzea: kontzentrazio gaitasuna pobretu.
  • Memoria eta arreta kalteak pentsamenduan konkretatzen dira.
  • Denbora-espazio orientazioa: zailtasunak.
  • Hizkuntza: hitzak galtzen dijoaz, elkarrizketan eragina eta galerarekin amaitu.
  • Egoera animikoa: galeraz kontziente izanik, apatia, suminkortasuna edo depresioa.

Mugimen edo Zentzumen Ezgaitasuna duten Pertsonak

Esperientzia gabezia, funtzio psikikoan eragina. Zentzumen urritasunak kaltea hautematean.

Ebaluazioa eta Esku Hartzea

  • Funtzio Kognitiboen Ebaluazioa: Esku hartzearen 1. pausua, narriadura gelditzeko, errendimendua hobetzeko, funtzioak berreskuratzeko jarraibideak.
  • Alderdi Kognitiboen Balorazioa (azkar): Geriatrian eta dementzian. Loboren mini azterketa kognitiboa, Pfeifferen Short Portable Mental State Questionaire, Ezgaitasun psikikoaren GG Eskala.
  • Gogo Aldartea Baloratzeko Eskalak (depresioa eta herstura): Yesavage-ren depresio geriatriko eskala, Hamilton eskala.
  • Mantenu eta errehabilitazio teknikak erabiliko dira.

Entradas relacionadas: