Fronte Popularraren Programa (1936): Analisia eta Testuingurua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,93 KB
Aurrean dugun testua, Fronte Popularraren Programa, jatorriari dagokionez, lehen mailako dokumentua da, urte horretan bertan idatzitako programa bat baita. Formaren aldetik, zirkunstantziala da, eta eduki politiko, ekonomiko eta sozialak ditu. Idatzi hau Bigarren Errepublikan kokatzen da, Fronte Popularraren etapa hastear zegoenean, zehazki, 1936. urtean.
Programa honen egileak Fronte Popularreko ordezkariak dira, eta ezkertiarrei zuzenduta dago. Honen asmoa interes politikoa da, hau da, biztanleen botoa irabaztea programa hau aurkeztuz.
Kontzeptu Garrantzitsuen Definizioa
Idatziaren azterketari hasiera emateko, komeni da funtsezko hitz hauek argitzea, testua hobeto ulertu ahal izateko:
- Errepublika: Erregea estatu burutzat ez duen gobernu mota demokratikoa; testuan zehazten da sozialistek onartuko dutela langileak gobernuan egotea dena kontrolatuz, errepublikarrek, aldiz, ez.
- Fronte Popularra: 1936ko hauteskundeak irabazi zituen koalizio ezkertiarra, besteak beste, UGT, PSOE, POUM, Gazte Sozialistek, errepublikarrek eta PCEk osatua.
Programa Politikoaren Ideia Nagusiak
Idatzian azaltzen diren ideia nagusiak honela labur daitezke:
Fronte Popularreko kideak adostasun batera iritsi direla dio hasieran. Ondoren, 1933ko azarotik aurrera, delitu politiko eta sozialak egin zituztenak amnistiatzea proposatzen da. Hortik ondoriozta dezakegu amnistia horrekin preso ezkertiarrak kaleratuko zirela.
Bestalde, koalizioko alderdiek 1931ko Konstituzioa berrezartzeko asmoa dutela zehazten da. Horrez gain, errepublikarrek ez dute onartzen sozialistek proposatutako bankuen nazionalizazioa, baina biek adierazten dute bankuetan aldaketak eta hobekuntzak egin behar direla.
Azkenik, errepublikarrek adierazten dute sistema politiko demokratikoak interes publikoa eta gizartean aurrerapenak dituela oinarri gisa; langileen egoera materiala zein morala hobetzen duena. Baina hauek ez dute onartzen Alderdi Sozialistak eskatutako langile-kontrola.
Testuinguru Historikoa
Dokumentua kokatzen den testuingurua ulertzeko, honako puntu hauek hartu behar dira kontuan:
- Sarrera Orokorra
- Behin-behineko Gobernua (Labur)
- Azañaren Gobernua (Labur)
- Konstituzioa aipatu
- Aipatutako arazoak (Azañaren dimisioa)
- Lerrouxen Gobernua
- Lerrouxen dimisioaren arrazoiak azaldu
- Hauteskundeen ondorengo azken etapa
Ondorioa eta Balorazioa
Idatzia baloratzeko orduan, dokumentu nabarmena dela esan daiteke, epe motzera garaile izan baitzen programa hori, eta ondorioz, koalizio hori, hau da, Fronte Popularra, iritsi zen gobernura.
Hala ere, esan beharra dago gobernu horrek zailtasunak izan zituela programa hori aurrera eramateko, uztailean militarrek emandako estatu-kolpearen ondorioz.