Fronte Popularraren Hauteskunde Programa (1936): Analisia eta Testuinguru Historikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,4 KB

Testuaren Kokapena eta Sailkapena

Testu hau lehen mailako informazioa eskaintzen du, hau da, testu historikoa da, gertaerak eta egilea garaikideak baitira. Edukiari dagokionez, testu politikoa da, aldarrikapen bat baita, izaera zirkunstantziala duena, zehazki, hauteskunde-programa bat. Testua Madrilen idatzi zen, 1936ko urtarrilaren 16an. El Socialista aldizkarian argitaratutako hauteskunde-programa da, II. Errepublikako 1936ko hauteskundeetarako, eskuineko alderdi bat gobernuan egon ostean. Espainiak une horretan bizi zuen krisiagatik eta zeuden tentsioengatik, hauteskundeak deitu ziren, eta ezkerreko alderdiek koalizioan aurkeztea erabaki zuten. Egilea Fronte Popularra osatzen zuten alderdiak (komunistak, sozialistak eta errepublikanoak) izan ziren. Testu honek helburu publikoa du, guztientzat zuzenduta baitago. Testuaren eremua kolektiboa da, nazio osoko herritarrei zuzenduta dagoelako.

Garai Historikoa

Testu hau Espainiako Bigarren Errepublikan kokatzen da, Fronte Popularrak 1936ko hauteskundeetarako prestatu zuen programa izanik. 1933an CEDAk hauteskundeak irabazi ostean, ezkerreko alderdiak (komunistak, sozialistak eta errepublikanoak) bildu egin ziren.

Testuaren Analisia: Ideia Nagusiak

“Alderdiak (...) plan politiko komuna adostera iritsi dira” Fronte Popularraren hauteskunde-programa politikoa da, eta ezkerreko koalizioen proposamenak aurkezten dira:

  • Fronte Popularra ezkerreko hiru alderdien koalizioa zen: komunistak, errepublikanoak eta sozialistak.
  • “Lege baten bitartez, 1933ko azaroaz geroztik egindako delitu politiko eta sozialen amnistia zabala ematea...” Delitu politikoengatik preso zeudenentzako amnistia eskatzen zuten.
  • “...Konstituzioaren agintea berrezarriko dute...” Konstituzioan agertzen ziren eskubideak berreskuratu nahi zituzten.
  • “Errepublikazaleek ez dute onartzen lurra nazionalizatu begi onez ikusten... nekazariak askatzeko zenbait neurri...” Haien arteko desadostasunak egon arren, Estatuak lurrak erosiko zituela eta nekazarien artean banatuko zirela aipatzen da.
  • “...bankuak nazionalizatzeko proposatutako neurriak...” Hainbat hobekuntza, Banka erreformatzeko beharra eta sozialagoa izatea proposatzen zuten.
  • “...klase-arrazoi sozial edo ekonomikoek zuzendutako errepublika bat, ...askatasun demokratiko...” Langileen aldeko erreformak gauzatu beharko ziren, haien bizi- eta lan-egoera hobetzeko, estatu demokratiko baten barruan.

Testuaren Garrantzia eta Amaiera

Testua garrantzitsua da, hauteskunde-programa honekin Fronte Popularrak 1936ko hauteskundeak irabazi zituelako, nahiz eta gutxigatik izan. Fronte Popularrak irabazteak polarizazioa eta tentsioak areagotu zituen. Gainera, eskuineko alderdien eta militarren haserreak konspirazio militarra ekarri zuen. Ondoren, 1936an estatu-kolpea eztanda egin zuen, eta, porrot egin ondoren, Gerra Zibila hasi zen.

Eskuineko Biurtekoa (1933-1936)

1933ko hauteskundeetan CEDA eta Alderdi Erradikal Errepublikarra izan ziren garaileak. Hasieran, Cedak ez zuen gobernatu, Lerroux izanik gobernu-buru. Lerrouxen gobernuak, CEDAren babesarekin, aurreko biurtekoan egindako erreformen kontrako politika jarri zuen martxan: Sanjurjo aske utzi, lur-jabeen aldeko politika egin, Kataluniako estatutua indargabetzea erabaki eta ordena erlijiosoei erraztasunak eman zizkien. Ezkerraren iritziz, Errepublika bera arriskuan zegoen. 1934ko urriaren 1ean CEDAk gobernuan sartzea erabaki zuen. Honen aurrean, UGTk greba deitu zuen urriaren 5erako. Iraultzaren gune nagusiak Asturias, Katalunia eta Euskal Herria izan ziren. Gobernuan ustelkeria kasuak egon ziren, eta 1936ko otsailerako hauteskundeak deitu ziren.

Fronte Popularra (1936ko otsaila – 1936ko uztaila)

Hauteskunde hauetara ezkerra batuta joan zen. Ezkerreko errepublikanoek, sozialistek eta komunistek aliantza handi bat osatu zuten, Fronte Popularra. CNTk Fronte Popularrari botoa emateko aholkua eman zien jarraitzaileei. Eskuineko alderdiak eta zentrokoak bananduta aurkeztu ziren: CEDA, Bloque Nacional eta Falange Española. Azaña Errepublikako presidente eta Casares Quiroga gobernuburu izendatu zituzten, eta Gobernuak premiazko neurri batzuk ezarri zituen: Konstituzioa errespetatzea, erreforma fiskala, amnistia orokorra delitu politikoengatik, Kataluniako autonomia berrezartzea, Falangea legez kanpo uztea eta prozesu erreformista berriz martxan jartzea. Eskuin-muturreko alderdiek eta zenbait militarrek konspirazio militarra prestatzen ari ziren. Horretarako, konspirazioan parte hartzekotan ziren goi-agintariak kargutik kendu eta lekuz aldatu zituzten. Apiriletik ekainera bitartean, Espainia iraultzatik hurbil egon zen. Bitartean, militarrak eta eskuindarrak Madrilen altxamendua prestatzen ari ziren, Sanjurjo izanik buru nagusia. Molak gidatu zuen, eta falangistek, karlistek eta monarkikoek altxamendua babestu zuten. Molaren asmoa Espainia osoko tropak aldi berean matxinatzea eta errepresio gogor bat egitea zen. Asaltoko Guardiako Castillo tenientearen hilketaren ondorioz, Calvo Sotelo hil zuten uztailaren 13an. Horrek prozesua azkartu zuen. Uztailaren 17an, Marokon hasi zen matxinada, eta 18an Penintsulan Francok altxamendu nazionala zuzendu zuen. Altxamenduak huts egin zuenez hiri handietan, Gerra Zibila hasi zen.

Entradas relacionadas: