Friedrich Nietzscheren filosofiaren oinarrizko kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,32 KB
Nietzsche eta bere filosofiaren gakoak
Dinamita
Nietzschek dio ez dela gizaki bat, dinamita baizik. Bere helburua gaur egun arte sinetsi denaren aurka krisi bat sortzea zen. Aldaketa bat bultzatu nahi zuen; adibidez, balio kristauak suntsitzea, horiek gezurrezkoak direla uste baitzuen. Gizakiak bere balio propioak sortzea nahi zuen (supergizakia), baina argi utzi zuen ez zuela erlijio berri bat sortu nahi.
Egia eta Gezurra
- Egia: Nietzscherentzat, orain arte egiazkotzat jo dena gezurra da. Horregatik dio bere egia "terriblea" dela. Balioen transbalorazioa proposatzen du, bizitza aldaketa dela ulertuz.
- Gezurra: Nietzscherentzat, gezurra bizitzaren existentziarako baldintza bat da.
Zaratustra
Zaratustra pertsonaia historiko bat da, profeta gisa erlijio bat sortu zuena. Nietzschek "Horrela mintzatu zen Zaratustra" liburuan bere bertsio propioa sortu zuen, morala suntsitzeko eta gizakiak bere balioetan sinets dezan, supergizakiaren bidean.
Ongia eta Inmoralismoa
Ongia
Nietzscheren ustez, mendebaldeko kultura bere jatorritik gaixotuta dago. Filosofo grekoak eta, bereziki, Platon kritikatzen ditu, ongiaren ideiak gizakia zapaltzen duelako eta bizitzaren eta naturaren benetako senak ezeztatzen dituelako.
Inmoralista
Nietzsche moralaren aldetik inmoralista da. Bere ustez, judizio moralak errealitatearekin zerikusirik ez duten faltsifikazioak dira. Bere inmoralismoa moralaren naturalizazio bat da, etika natural batean oinarritua.
Dionisiakoa eta Apolineoa
Nietzscherentzat gizakiak bi indar kontrajarri ditu:
- Apolineoa: Lasaitasuna eta ordena irudikatzen ditu (Greziako irudi klasikoa).
- Dionisiakoa: Oldarkorra, sentimenduak, gehiegikeria eta bizitzeko sena dira. Nietzschek dionisiakoaren garaipena eskatzen du.
Morala: Nobleak eta Esklaboak
Nietzschek bi moral bereizten ditu:
- Noblearen morala: Indartsuak eta menderatzaileak ondo ikusiak dira.
- Esklaboen morala: Ahulenak indartsuen balioak kritikatzen dituzte eta beren ahultasuna ontzat hartzen dute. Mendebaldeko kultura moral honetan oinarrituta dago.