Freuden Nortasunaren Teoria: Inkontzientea, Kontziente Aurrea eta Kontzientea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,28 KB
Funtsean, gure nortasunak, ondoren esplikatuko ditugun hiru egiturekin du zerikusia. Gutako bakoitzaren pertsonalitatea egitura hauekin erlazionatzen du Freudek:
- Inkontzientea / Subkontzientea:
Soberan dakigu zer dugun gustuko, zer ez dugun atsegin, zerk kezkatzen gaituen, edo nolako desioak ditugun. Mendeetan zehar gure nortasuna logikoa dela esan zaigu. Baina Freudek instintu naturalak ditugula mantendu zuen.
Joera hauek naturalak dira. Gure desio, nahi eta ametsekin zerikusia dute. Inpultsu edo joera hauek inkontzienteak dira eta atseginarekin, plazerrarekin erlazionaturik egoten dira.
Instintu inkontziente hauek gure saiakera desberdinen bultzatzaile izaten dira. Instintuak desioarekin erlazionatuta daudelako, helburuak finkatzeko izugarri baliagarriak dira.
Inkontzientean ditugun desioak asetzean ondo sentitzen gara eta osasun mentala indartzen dugu. Aurkakoa gertatuko balitz, gure desioak asetuko ez bagenitu, nortasun frustatua, konplexuduna, garatuko genuke.
Azken finean, inkontzientean gure desio, helburu, beldur eta konplexuak/lotsak metatzen dira. Bizitzan zehar izandako esperientziek izugarri baldintzatzen dute gure inkontzientea.
Instintu / bultzada / ideia naturalak:
- Superbibentzia-instintua
- Instintu sexuala
Desio, nahiak, helburuak, beldurrak, zalantzak, frustrazioak, konplexuak… inkontzientean metatzen dira (bizi-esperientziak).
Atseginaren printzipioa (inkontzienteak ez du sufritu nahi).
↓
Ongizatea / plazerra
- Kontziente Aurrea
Bigarren egitura honen lana garrantzi handikoa da, inkontzientetik datozen instintuak baretzen, lasaitzen edo mantxotzen dituelako. Freudek, grafikoki, kontziente aurrea mugalari baten antzekoa zela esaten zuen. Inkontzientetik datorren bultzada oso oldarkorra edo agresiboa bada, kontziente aurreak ez dio asetzeko aldarrikapenari bidea zabalduko; instintua oso gogorra denean, kontziente aurreak zentsuratu egiten du. Kontziente aurrea zorrotzegia denean, nortasun erreprimitua, umilatua, sortarazten du. Bigunegia balitz, hau da, instintuak modu egokian lasaituko ez balitu, nortasun erasotzailea, agresiboa, lortuko luke.
Freudek kontziente aurreari zeresan eta zeregin berezia ematen dio. Desioak, instintuak, errealitatearekin, hau da, portaera zuzenekin, orekatu behar ditu.
Mugalaria: instintuak lasaitzen, epeltzen eta moderatzen ditu.
Desioak eta jokabide zuzenak orekatu.
- Kontzientea
Gure nortasunaren hirugarren egitura hau guk goitik behera ezagutzen dugu. Jakin badakigu zerk erakartzen gaituen, zer desiatzen dugun, zein motatako beldur, konplexu edo lotsa ditugun, etab. Kontziente aurreak lasaitutako instintu horiek kontzienterantz zuzentzen ditu. Honengatik, hain zuzen ere, soberan dakigu zerrekin gauden gustura eta zerrekin deseroso.
Psikologikoki, kontzienteak ondo sentitzeko saiakera burutzen ditu. Momentu txarrak...