Freud eta Psikoanalisiaren Oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,98 KB

Freud arazo emozionalen tratamenduan espezializatu zen eta hainbat teknika erabili zituen: pazienteekin elkarrizketak eta hipnosia.

Paziente asko ikertu eta gero hau ondorioztatu zuen: giza jokabidea ez dela inoiz kasualitatez gertatzen eta pentsamendu edo ekintza guztiek kausa edo arrazoi bat daukatela.

Bestalde, haurtzaroko lehen faseetan izandako esperientziei bizitzaren eta nortasunaren eboluzioan eragin handia zutela.

Freud esaten zuen erlijioa gizartearen arauen ondorioz jasandako errepresioa arazo psikologikoen errudun nagusia zela.

Ametsen Interpretazioa

Freuden ustez, ametsak inkontzientearen sarrerako atea zirela eta ametsetan agertzen zirela pertsona baten inkontzientean gordeta zeuden desira eta pentsamendu erreprimituak. Desio eta pentsamendu horiek sexualak edo bizitako beste arlo batzuekin lotuta egon daitezke.

Ametsen interpretazioa psikoanalisiaren barnean erraminta oso garrantzitsua da.

Ametsak inkontzientean izandako desirak sortutako presioa askatzeko balioko zuten psikoanalisian.

Psikoanalisiaren Ideia Nagusiak

  1. INKONTZIENTEAREN TEORIA: inkontzientea nortasunaren eraketan eta arazo mentalen ulermenean eragin handia zuela zioen.

  2. AMETSEN GARRANTZIA: ametsak inkontzientearen adierazpenak ziren. Ametsak barneko desio eta gatazkak adierazteko modu bat ziren.

  3. TERAPIA PSIKOANALITIKOA: buruko nahasmenak eta gatazka emozionalak tratatzeko erabili zuen.

  4. NORTASUNARI BURUZKO TEORIAK: nortasuna izeberg batekin konparatzen zuen. Izebergaren zati txikiena (goikoa) kontzientea da eta handiena (behekoa) inkontzientea.

  5. GARAPEN PSIKOSEXUALA: sexualitatea garapen psikologikoaren zati oinarrizko bat da.

  6. DEFENTSA MEKANISMOAK: pentsamenduetatik, desioetatik edo emozio gogorrengandik babesteko erabiltzen ditugun estrategia psikologiko inkontzienteak dira.

Nortasuna Ulertzeko Ereduak

Nortasuna ulertzeko bi eredu desberdin daude: eredu topografikoa eta eredu estrukturala.

EREDU TOPOGRAFIKOA → Lehen teorietako bat da. Honetan, Freud-ek giza kontzientea hiru mailatan bereizi zuen:

  1. KONTZIENTEA: Jakinaren gainean gauden pentsamendu eta oroimenek osatzen dute (todo lo que hacemos de lo que somos conscientes), adibidez → bazkaltzeko zer jango duzun pentsatzen duzunean edo duela gutxiko lagun batekin elkarrizketa bat gogoratzen dugunean gure buruaren zati kontzientea erabiltzen ari gara.

  2. PREKONTZIENTEA: Momentu batean kontzientzian aktiboki ez dauden pentsamenduak eta oroitzapenak biltzen ditu, behar denean kontzientera ekartzen dituena, adibidez → gure buruan ez dago gure gurasoen telefono zenbakia baina gogoratu behar dugunean burura etortzen zaigu, edo ez dugu egunera bizikletaz ibiltzen baina egin behar dugunean gogoratzen gara.

  3. INKONTZIENTEA: Erreprimituta dauden esperientzia desatsegin edo gogorrak osaten dute. Bizitza osoko gertaterak hemen gordetzen dira.

Inkontzientea momentu batzuetan egoera batzuk kontzientera pasatzen saiatzen da baina oztopo bat aurkitzen du: ZENTSURA

Zentsuraren zeregina kontzienterako pasabidea ixtea da. Baina momentu batzuetan ahultzen da (lo gaudenean, alkohola hartu dugunean) eta orduan bide hori irekitzen da berriro.

Eredu Estrukturala

Nortasuna aztertzeko beste eredu bat da. Eredu honen arabera, pertsonen nortasuna desio biologikoen eta gizarteak jartzen dituen arauen arteko gatazkatik sortzen da. Gatazka horretan, desio biologikoen helburua agresibitatea askatzea eta plazerra biltzea da. Gizarte arauen helburua berriz, desio horiei arauak jartzea.

Gizakien nortasuna gatazka hori konpontzeko egiten dugun esfortzuaren emaitza da. Errudun sentitu gabe edo zigorrik sufritu gabe norberaren desioak adierazi ahal izateko egiten dugun esfortzuaren emaitza da nortasuna.

Nortasunaren egitura 3 zatitan banatzen du eredu honek: ID, EGO eta SUPEREGO.

  1. ID: Nortasunaren zatirik oinarrizkoen da. Nahiak adierazten ditu (gosea, egarria, erasoa, sexualitatea…). Plazerraren printzipioaren arabera jokatzen du, desirak eta nahiak asetzea bilatzen du kanpoko arauak kontuan hartu gabe.

  2. EGO: Nortasunaren alde errealista da. Kanpoko munduarekin duen elkarreraginaren ondorioz garatzen da. ID-ak dituen nahiak kanpoko arauekin orekatzen saiatzen da eta irtenbide errealistak ematen dizkio segurtasuna arriskuan jarri gabe. EGO zeregin garrantzitsua du erabakiak hartu behar dituelako momentuan.

  3. SUPEREGO: Haurtzaroan zehar garatzen da. SUPEREGO-ak gizakiaren jokabidea bideratzeko agindua dauka arau etikoen arabera. Honek erruaren sentimendua sor dezake gizabanakoak arau etikoak apartu dituela hautematen duenean.

ES DECIR → ID lo que hace es seguir sus deseos y ver lo que necesita en cada momento (imaginaros que quiere asesinar a alguien), entonces aparece EGO para buscar una solucion buena para el y para la sociedad y tiene que hacerlo rapido (tiene que intentar buscar algo para que no le mate o para que se de cuenta de que eso esta mal) y SUPEREGO tiene que controlarle y si en algun momento ve que se le va la olla a ID y que va a matar a alguien le va a dar el sentimiento de culpabilidad para que se joda).

Nortasunaren Garapena: Fase Psikosexualak

Freud-ek beste teoria bat osatu zuen esanez haurtzaroan hainbat fase daudela eta fase bakoitzari gorputzeko atal bat dagokiola →

  1. FASE ORALA (0-1 urte): Umeak ahoaren bidez ezagutzen dute mundua. Etapa honetan garapena oztopatzen bada (adibidez amak ez badio titia ematen) heldutasunean arazoak izan daitezke, hala nola, erretzearekiko dependentzia edo gehiegi jatea.

  2. FASE ANALA (1-3 urte): Gorputzak sortzen dituen hondakinak ezabatuz asetzean zentratzen da. Esfinterren (lo que controla que no nos hagamos caca encima) kontrolarekin lotuta dago. Haurrak presio gehiegi badu esfinterra kontrolatzeko helduaroan arazoak izan ahal ditu.

  3. FASE FALIKOA (3-6 urte): Haurrak berarena desberdina den sexua duen gurasoarekiko ekarpen sexuala sentitzen hasten dira. Gatazka hauek ondo konpontzeak genero-identitatea ondo ezartzea ekarriko luke.

  4. LATENTZIA FASEA (6-12 urte): Sexu-energia ezkutuan dago eta beste gauzetan zentratzen da, adibidez hezkuntzan edo sozializatzen. Adin hori ikaskideekin harremanak garatzeko aldia da, ez sexurako.

  5. FASE GENITALA (12tik aurrera): Heldutasun sexualaren hasiera markatzen du eta interesa izaten da harreman sexualetarako eta harreman erromantikoetarako.

Defentza Mekanismoak

Pentsamenduetatik, desioetatik eta emozio txarretatik babesteko erabiltzen ditugun tresna inkontzientek dira. Mekanismo hauek automatikoki eta askotan nahi gabe jarduten dute eta gure ongizate emozionalarentzat mehatxagarriak edo txarrak izan daitezkeen egoereu aurre egiten laguntzen digute. Hauek dira batzuk:

  • ERREPRESIOA: Pentsamendu, desira edo oroitzapen desatseginak, mingarriak eta onartezinak baztertzea lortzen du. Gehienetan erriprimitutako horrek jatorri biolentoa edo sexuala dauka, adibidez → umetan eraso sexuala jasan duen norbaitek ez du gogoratu nahi min egiten diolako.

  • NEGAZIOA: Gertatutako errealitatearen ukapen kontzientea da. Egoera edo emozio asaldagarri bati aurre egin beharrean, ukatu egiten du geratu dena.

  • PROIEKZIOA: Onartezinak diren pentsamendu, desio edo sentimenduak beste norbaiti egozten zaizkio, adibidez → Pedro oso jeloskorra da, eta beti dago pentsatzen bere neska laguna engainatuko diola. Josu bi aldiz ia liatzen da beste pertsona batekin eta horregatik dauka beldurra, berak ere egiten duelako.

  • DESPLAZAMENDUA: Pertsona batek bere emozioak berbideratzen dituenean gertatzen da, adibidez → Mikel bere jefearekin haserre dago baina haserre hori ezin duenez atera bere jefearekin ba etxera doanean bere neska lagunarekin ordaintzen du.

  • SUBLIMAZIOA: Desio onartezinak gizartearentzat onargarriak diren jardueretara bideratzea dakar, adibidez → Agresiboa den pertsona bat boxeoko irakaslea bihurtu daiteke.

  • ARRAZIONALIZAZIOA: Azalpen logiko edo arrazionalak sortzen dira pentsamendu, nahi edo ekintza onartezinak justifikatzeko, adibidez → asko erretzen duen norbaitek esaten duenean erretzen duela estresa kentzeko edo “de algo hay que morir” esanez.

  • ERREGRESIOA: Estres-uneetan portaera edo egoera infantilago bat izatea, adibidez → pertsona heldu bat ume bat bezala jokatu dezake segurtasunik gabe sentitzen denean edo anai txiki bat izatean berriro ohean txisa egitea.

  • Erreakzio eraketa: Indibiduaoren benetako sentimenduaren kontrako sentimendua adieraztea, Gustatzen zaizun pertsona mespretxatzea

Defentsa mekanismoak baligarriak izan epe laburrean antsietate sahiezteko. Modu kronikoan erabiltzean, osasun mentalean eta ongizatean eragina izan dezakete. Terapien bidez konpondu ahal pertsonei bere erabileraz jabetzen laguntzeko beren emozioei eta barne gatazkei aurre egiteko modu osasungarria aurkitzeko

Entradas relacionadas: