Frente popularra iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,95 KB

1936ko estatutua. Valentzian Bildutako Errepublikako Gorte murriztu batzuek , estatutua onartu. Euskal Herriko lurralde gehiena frankisten kontrolpean zegoen: Elgetaez. Sinbolikoki, Gipuzkoan ere aplikatu zela Adierazteko, Elgeta Estatutua deitu . 1936ko urritik 1937ko ekainera, Estatutu honen babespean, Eusko Jaurlaritza antolatu zen, Jose Antonio Agirre Lehendakari zelarik. Euskal autonomiak 9 hilabete baino ez zuen iraun. Estatutu Hau babestu zutenak indar politikoek gerra galdu zuten,euskal jaurlaritzak Lanean jarraitu zuen erbestean Francoren erregimenaren aurka eta autonomiaren Alde.

5.Gerra Zibila Euskal Herrian

Frente Popularraren kontrako armadaren altxamenduak erantzun desberdina izan zuen Euskal Herriko probintzietan: Araba eta Nafarroa altxamenduaren alde jarri ziren eta Gipuzkoa eta Bizkaia kontra.Nafarroa Konspirazioaren gune garrantzitsua izan zen. Kapital jenerala, Emilio Mola, kolpe militarraren “direktorea”, karlistekin akordio batera iritsi zen. Karlistek, eliztar askoren Laguntzarekim, 6.000 boluntarioko tropa bat antolatu zuten: erreketak.Nafarroan, Errepublikanoen kontako jazarpena lehengo egunetik hasi zen. Araban erreketeen Aportazioa oso inportantea izan zen. Gazteizko kapitain jenerala, Camilo Alonso Vega, kolpe militarraren Alde. Gazteizen sindikatuak greba egiten saiatu ziren baina ez zuten ezer Lortu. Araba eta Nafarroa lehenengo egunetik militar altxatuen kontrolpean Geratu ziren. Gipuzkoan kolpeak porrot egin eta bertako militarrak Altxamenduaren alde zeuden eta Donosti okupatu nahian, baina CNTko anarkistek Atzera bota zituzten.Nafarroa Menperatu ondoren, nazionalak Giupuzkoa konkistatzera abiatu ziren.Frente popularreko jartzaileak (gorriak) eta Abertzaleak Bizkaira ihes egiten hasi ziren, nazionalen errepresioaren bildur. Bizkaia ere nazionalen eskuetan erortzeko zorian zegoenean, Errepublikako Gorteek euskal estatutua ematea onartu zuten. Nazionalistek Mendigoizale Batzaren bitartez armadak lortu zituzten merkatu beltzean eta erresistentzia Seriotasun gehiagorekin antolatu zen. Jelkideek Euzko Gudarostea antolatu zuten Beren batailoekin. Azaroan, euskal armadak Gasteiz konkistatzeko saio bat egin Zuen.






Alderdi Politiko edo sindikatu bakoitzak bere batailoi propioak zeuzkan. Gerraren Zuzendaritza Agirrek berak hartu zuen azkenean, militar profesionalekin ez Zegoelako fidatzerik. Bataila aipagarrienak mendietan izan ziren eta Antolaketak arazoak izan ziren. Aleman eta italiarren artilleriaren eta Hegazkineriaren laguntzarekin, iniziatiba beti frankistena izan zen. 1937ko Udaberrian, Molak Bizkaiaren kontrako eraso bota zuen. Eraso oso bortitza izan Zen.  Durangoko bonbardaketa eta batez Ere Gernikakoa oso gogorrak izan ziren, herriak suntsituz eta biktima zibil Ugari eraginez. 1937ko Ekainaren 19an tropa nazionalak Bilbon sartu ziren eta euskal batailoak Santander aldera abiatu ziren. Negoziazioen Helburua euskaldunen kontrako errepresioa arintzea zen. Paktuaren arabera, Euskal gudari eta milizianoak tropak italiarren babespean geratuko ziren. Soldadu Gehienek Santoñan elkartu ziren eta armak entregatu zizkieten italiarrei eta Frankistek ez zuten errespetatu paktua. Batailoi Komunistek eta anarkistek ez zuten paktua onartu eta gerran jarraitu zuten Asturias aldean.

Frente Popularraren ProgramaTestu politiko bat da, 1936ko otsailean egingo diren hauteskundeetan ezkerreko alderdi errepublikanoek eta langileen alderdiek aurkeztutako programaren zati bat. Testua ez dago osorik, zati batzuk falta dira, baina programaren puntu interesgarriak azaltzen zaizkigu. Hauteskunde-programa bat da, beraz hautesleei zuzenduta dago, zehazki ezkerreko boto-emaileei eta errepublikanoei zuzendutako programa da. Programan azaltzen zaigu alderdiaren intzeltzioak hauteskundeak irabazi eta gobernua eskuratzen badute.



Frente Popularra 1936ko hauteskundeetarako egindako koalizio elektorala zen. Urte batzuk lehenago Alemanian Hitlerren alderdi naziak irabazi zituen hauteskundeak, eta Weimarreko errepublika demokratikoa desegin eta III. Reicha antolatu zuten, sistema politiko totalitarioa. Alemaniako egoera ez errepikatzeko, Europako herri askotan Frente Popularra izeneko elkarte elektoralak sortu ziren, sistema liberala eta parlamentarioa salbatzeko, totalitarismoaren arriskua ekiditeko eta oinarrizko eskubide politikoak bermatzeko. Izan ere, aldi historiko honetan erakunde parlamentario liberalak krisian sartu ziren. Faxismoaren aurrerapenak nabariak ziren, eta Errusia sobietarreko erregimen komunistak ere sinpatia ugari sortarazten zituen. Baina Alemanian alderdi naziak hauteskundeak irabazi ondoren, Europako alderdi komunistek parlamentarismo liberala salbatzeari eman zioten lehentasuna, eta ez iraultza soziala egiteari. Testuaren egileak alderdi errepublikanoak eta ezkertiarrak dira, baina egile praktikoa Felipe Sanchez Roman, jurista errepublikanoa izan zen.

Programa hau ezkerreko boto-emaileei zuzenduta dago, baina zeharka eskuindarrei ere bai.

Horientzat lasaitasun mezu bat bidali nahi dute, hauteskundeak irabazi arren ez dela iraultza

sozialik gertatuko. Frente Popularrak hauteskundeak irabazi egin zituen, besteak beste

eskuindarrak banatuta joan zirelako. Boto-kopuruan aldea ez zen hain handia izan, baina

Errepublikako hauteskunde-sistemak kandidatura bozkatuenari ematen zion aulki gehien.

Hauteskundeak irabazi ondoren gobernua osatu zen, baina bakarrik alderdi errepublikanoen

kideekin. Langileen alderdiak ez ziren gobernuan sartu, eskuineko sektoreak

lasaitzeko asmoz, nonbait.





Baina ezkerreko militanteek, langileek, nekazariek, iraultza soziala

egiteko baldintzak ematen zirela pentsatu zuten, eta eskuindarrek, ostera, Errepublika

komunismoaren kontrolpean erori behar zela. Eskuindar eta militarren arteko

kontaktuak areagotu ziren, estatu-kolpea emateko. CEDAko gazteak (JAP) Falangera pasatzen

hasi ziren. Uztailaren 18an Afrikako Armada altxatu egin zen, estatu-kolpea emateko asmoz, baina

langileen erakundeak prest zeuden erantzuna emateko eta Gerra Zibila hasi zen.

d. Testuaren garrantzia
Frente Popularraren programaren zati hau oso interesgarria da XX. Mendeko 30eko hamarkadako Espainia eta oro har Europako giro politikoa ulertzeko. Azpimarragarria da alderdi

errepublikanoek egin zuten ahalegina erakunde liberal eta parlamentarioen krisia gainditzeko.

Azkenean ezin izan zuten lortu, eta Gerra Zibilaren ondoren Espainian diktadura frankista ezarri

zen hurrengo 40 urteetan.

Entradas relacionadas: