Frantziako Iraultzaren Hasiera: 1789ko Gertaera Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,66 KB
Estatu Orokorren bilera eta botoaren eztabaida
1789ko maiatzean, Estatu Orokorrak Versaillesen bildu ziren. Laster, bozkatzeko moduari buruzko eztabaida sortu zen:
- Tradizionalki, estamentu bakoitzak boto bat ematen zuen. Horregatik, pribilegiatuen ikuspuntuak nagusitzen ziren, bi boto zituztelako.
- Baina orain eztabaida sortu zen, Kexa-koadernoetan Hirugarren Estatuko ordezkariek pertsona bakoitzak bozkatu behar zuela eskatu zutelako; Hirugarren Estatuko ordezkarien kopurua bikoiztea ere eskatu zuten. Hala, Hirugarren Estatuak gehiengoa izango luke.
- Erregeak onartu egin zuen Hirugarren Estatuko ordezkarien kopurua bikoiztea, baina ez banako bakoitzak boto bat ematea.
Herri matxinada eta Pilotaren Aretoaren zina
- Pribilegiatuek ere uko egin zioten Hirugarren Estatuarekin batera biltzeari eta herritar bakoitzeko botoaren sistema onartzeari.
- Horri erantzuteko, Hirugarren Estatuko diputatuek Asanblea Nazionala aldarrikatu zuten beren burua, eta erabaki politikoak hartzeko zein zergei buruzko bozketak egiteko eskubidea zuten bakarrak zirela adierazi zuten.
- Ondoren, Pilotaren Aretoan bildu ziren eta Frantziari konstituzio bat eman arte ez disolbatzeko zina egin zuten.
- Ondorioz, batzarrari izena aldatu eta Asanblea Nazional Konstituziogilea deitu zioten.
Bastillaren erasoa
- Erregearen jarrerak mesfidantza sortu zuen iraultzaileen artean.
- Herriaren erantzuna Bastillako kartzelari eraso egitea izan zen, 1789ko uztailaren 14an. Bastillan preso politikoak giltzarapean zituzten eta armak gordetzen zituzten. Ekintza hori iraultzaren sinbolo bihurtu zen.
- Egoera ikusita, Erregeak Asanblearen erabakiak onartu zituen eta ministro erreformistak karguetan jarri zituen.
- Gainera, ordena berrezartzeko Guardia Nazionala osatu zen.
Izu Handia
Udan, nekazarien matxinada bortitza izan zen. Nekazariek jaun-kargak eta eskubideak ordaintzeari utzi zioten, jauntsoen gazteluei eraso egin zieten eta jauntsoen eskubideak abolitzeko eskatu zuten.
Asanblea Konstituziogilearen lana
- Asanblearen lehenengo erabaki garrantzitsua sistema feudala abolitzeko dekretua izan zen. Dekretu honek pribilegio guztiak ezabatu zituen eta zergak ordaintzeko berdintasuna deklaratu zuen.
- Bigarren neurria Gizakien eta Herritarren Eskubideen Adierazpena izan zen. Pentsamendu, ekonomia eta erlijio-askatasuna onartu ziren. Subiranotasuna nazioaren esku zegoela aldarrikatzen zen.
- Kleroaren Konstituzio Zibilaren dekretuak esaten zuenez, orden erlijiosoak Estatuaren menpe zeuden eta ez Aita Santuaren menpe.
- Azkenik, 1791ko Konstituzioa onartu zen.
Asanblea Legegilea
- Konstituzioa idatzi ondoren, hauteskunde berriak egin zituzten eta asanblea berria osatu zuten (moderatuak eta monarkikoak nagusi ziren). Orain Asanblea Legegilea deitu zioten.
- Asanblea Legegilea oso aldi nahasia izan zen: elikagaiak urriak ziren eta kanpoko mehatsua azaldu zen. Europako erregeek laguntza eskaini zieten erbesteratutako nobleei eta armadak prestatzen hasi ziren Frantzia iraultzailearen aurka.
- Egoera honetan, Erregea ihes egiten saiatu zen, baina ezagutu eta atxilotu zuten Varennesen (Frantzia eta Austria arteko mugan). Parisera ekarri zuten eta han geratu zen zaintzapean.
- Azkenean, Asanbleak gerra deklaratu zion Austriari, baina Austriako armadak frantsesak garaitu zituen eta Prusiako armadak ere herrialdea hartu zuen.