Frankoren Diktadura: Zutabeak, Bilakaera eta Autarkia

Enviado por Arrate y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,97 KB

Frankoren Diktadura: Erregimenaren Zutabeak

Osagai Ideologikoak: Nazionalkatolizismoa

Francok muturreko pentsaera nazionalkatolikoa zuen. Estatuak eta Elizak lankidetzan jardun zuten nazionalkatolizismoaren garapenean.

Militarismoa

Diktadura frankistarentzat garaipen militarraren erabilera funtsezkoa izan zen. Kalea kontrolatzeko polizia armatua eta Guardia Zibila erabili zituen, eta Espainia Europako estaturik polizialena izan zen.

Ultranazionalismo Zentralista

Militar garaileek eta Falangek sentimendu zentralista nabarmena zuten, eurek mendean hartutako Errepublikak onartu egin baitzituen katalanen eta euskaldunen eskakizun autonomistak.

Korporatibismo Faxista

Doktrinaren arloan faxismoari jarraitu zion, baina praktikan diktadura frankista kapitalista izan zen, jabetzaren printzipio liberala onartuz. Liberalismoaren aurkako ideologiari jarraituz, frankismoak ukatu egin zuen alderdi politikoen sistema, eta alderdi bakarra ezarri zuen: Falange Española Tradicionalista y de las JONS.

Erregimenaren Gizarte Osagaiak

Falangea

Franco ez zen inoiz benetako falangista izan, baina Falangea ondo erabiltzen jakin zuen, Primo de Riveraren irudia erabiltzen zuen programa ezartzeko. Falangek, erregimenak iraun zuen bitartean, ordezkariren bat izan zuen Francoren ministroen artean, baina lehen urteak igaro ostean garrantzia galtzen joan ziren.

Eliza

Frankismoak eta katolikoek lagundu zioten, eta batak bestea justifikatu nahi izan zuen. Francok elizako goi karguak kontrolatzen zituen, eta Elizak, berriz, hezkuntza sistema. Elizak botere handia lortu zuen: ongizate ekonomikoa, benetako gizarte agintea...

Armada

Militarrek 1939tik 1945era indar handiena eduki zuten. Eragina izan zuen diktadorearengan, baina Francok bere alboan zeuzkan Alonso Vega jenerala eta Carrero Blanco almirantea, zeinak aholkuak ematen zizkioten. Gerra Zibileko kideek arazoak sortzen zituzten, koroa berrezarri nahi zutelako.

Oligarkia, Nekazariak eta Burgesia Txikia

Lur-jabe handiek, industria enpresaburuek eta abarrek frankismoari laguntzen zioten. Erdiko klasea oso ugaria zen eta onartu zuten askatasun politikorik ez izatea ongizate ekonomikoaren truke. Katalunian eta gaurko EAEn aberasturiko burgesia txikia pozik zegoen frankismoarekin. Propagandako eta hezkuntzako mekanismoak erabat kontrolatuta zeuzkaten.

Estatuko Lege Nagusiak

  • Lanaren Forua (1938)

    Lan-munduko harremanak eta estatuko euskarriak ezarri ziren. Derrigorrezko sindikatu bakarrak Falangearen esku zeuden.

  • Gorteak Eratzeko Legea (1942)

    “Herriak Estatuaren lanetan parte hartzeko” deia egin zuten; horretarako ordezkaritza ganbera sortu zen, gorteetako prokuradoreek osatutakoa.

  • Itxura Liberaleko Legeak (1945)

    Francok Espainolen Forua argitaratu zuen erregimena apaintzeko, baina eskubideak mugatuak ziren. Erreferendumaren Legea: sufragio unibertsala zegoela erakustea zen. Estatuko Burutzako Ondorengotzaren Legea, tranparik handiena zen, onetsi zuten. Espainia “erresuma” zen tradizio monarkikoa kontuan hartuta. Francok ondorengoa izendatzeko eskubidea hartu zuen.

  • Diktadura Finantzatzeko Legeak

    Francok Mugimendu Nazionaleko Printzipioen Legea aldarrikatu zuen. Lege horren bidez, doktrina falangista erakundeetan sartu zen eta FET alderdi bakarra zela adierazi zuen. Erreferendum faltsua egin ondoren, estatu buru eta gobernu buru karguak banandu egin ziren. Zazpi lege nagusiek ez zituzten pertsonen defentsa eta segurtasun juridikoa bermatzen. Gainera, Estatu demokratikoaren printzipioak, aginte banaketa edo bizitza judizial normalizatua, baztertuak ziren.

Erregimenaren Bilakaera: Gerraostea

Zapalkuntza Politika eta Soziala. Kanpo Harremanak

Ardatz Faxistarekiko Lotura

Espainiak konpromisoa zeukan potentzia faxistekin. 1939an, Alemaniaren eta Espainiaren arteko adiskidetasun ituna sinatu zuen Francok Hitlerrekin. Espainia ez zen Bigarren Mundu Gerran sartu. Hendaiako Mugan, 1940an, izan zen Franco eta Hitlerren arteko bilera. Bilera hartan ez zuten akordiorik lortu: Espainiak gerran parte hartzeko eskaturiko ordainei buruz.

Neutraltasuna eta Isolamendua

Francok hobetu nahi zituen aliatuekiko harremanak; Gómez Jordanak, anglofiloak, Atzerri Arazoetako kargua hartu zuen. Gerra amaitu baino lehen, AEBetako erakunde militarren eta Francoren erregimenaren artean hurbilketa egon zen. Alemaniak eta Italiak gerra amaitu ondoren, bere ezaugarri faxistak ezabatu nahi zituzten. Francok gobernu berria eratu zuen. Frantziako muga itxi zen eta NBEk kondena-ebazpena eman zion. Blokeo diplomatiko eta ekonomiko arindua ezarri zitzaion Espainiari. AEBetako enpresek interesak zituzten Espainian. Berrogeiko hamarkadan, isolamendua NBEtik kanpo zegoen.

Politika Ekonomikoa: Autarkia

Gerraren Ondorioak eta Gosearen Urteak

Gerra amaitu zenean, suntsipen handiak egon ziren bonbardaturiko hiri-inguruetan. Errepideak alferrik galdu ziren. Trenbide-lineek eta zentral elektrikoek kalte larriak izan zituzten. Nekazaritzak eta abeltzaintzak %25eko murrizketa izan zuten. Industria-sektoreak narriadura askoz ere txikiagoa izan zuen. Gerrako bi taldeek konfiskazioak egin zituzten; ontzi-kanpainek atzerriko portuen babesa zeukaten. Nazio produktuaren ekoizpenak %25eko murrizketa izan zuen.

Gerra finantzatzeak hondamendia ekarri zion herri-ogasunari; eta hauek zorpetu ziren Italia eta Alemaniarekin. Pezeta %50ean urritu zen. Inflazio erraldoia zegoen. Demografia suspertzen ari zen, jaiotza-tasa igo zen eta hilkortasuna murriztu zen. 1939-1942 urteetan, gose handia zegoen eta janari-hondakinak jan behar ziren.

Errazionamendua eta Ustelkeria

Merkatu beltza sortu zen, janari urriak modu bidezkoan eta zentzuzko prezioetan banatzeko sortu zen. Ustelkeria orokorraren eraginez, merkataritza-sare paraleloa hedatu zen. Burokrazia erraldoia sortu zen. Ustelkeriaren buruak erregimenari atxikitako taldeak ziren, funts publikoak erabiltzen zituztenak.

Autarkia eta Ekonomiako Sektore Publikoa

Industrializazioa sustatzeko, gobernuak sektore publiko indartsu bat sortu zuen: Industriako Nazio Erakundea (INE). Telefono komunikazioak, aireko garraioa eta meatze-ustiapenak nazionalizatu egin ziren. Erregimenak herrilanak sustatu zituen. Erregimenak ere egin zuen industriaren aldeko apustua. Hamarkada osoan ia ez zen egon hazkunderik.

Frankismoaren Aurkako Politika

Nazioarteko egoeraren bilakaera barruko politikan islatu zen. Francoren buruzagitza finkatu egin zen. Joan Borboikoak Lausanako manifestuan berrezarkuntza monarkikoa eskaini zuen. Erregimenak erraz kontrolatu zituen oposizioaren erasoak, Guardia Zibilak gogor borrokatu baitzuen. Erbesteko oposizioak 1947an Bizkaiko 3.000 langile grebara atera zituen. Francoren aurkako erresistentziako langileen mugimenduaren abiapuntua zen.

Erregimenaren Bilakaera: Nazioarteko Onarpena

Kanpo Harremanak: Gerra Hotzeko Testuingurua

Gerra Hotza hasteak nazioarteko elkarteek erregimena onartzea erraztu zion. EBk eta aliatuek frankismoa laguntzat hartzea nahi zuten. 1948an Frantziako muga ireki zen, merkataritza-hitzarmenak sinatu ziren eta nazioartean frankismoarekiko giro hobea egon zen. Nazio demokratikoen elkartzeak ez zuen onesten frankismoaren izaera autoritarioa. Erregimenaren nazioarteko onarpena bi gertakarik sinbolizatu zuten: akordioak eta Vatikanoarekiko konkordatua.

Akordioak Amerikako Estatu Batuekin (1953)

AEBekin 1953an sinaturiko akordioek honako hau adostu zuten:

  • Elkarrizketa prozesua egotea.
  • Merkataritza-harreman diskretuak egotea.
  • Teknikarien eta militarren bisitak egotea.
  • Defentsarako eta diru-laguntzarako politika ezarri zen.
  • Estatubatuarrak Rotan (Zaragoza) instalatu ziren.

Estatubatuarrek errazionamendua ezabatzeko merkatu beltza desegin zuten. Errentagarritasun handiena Francok lortu zuen, erregimenaren nazioarteko onarpenaren frogatzat erabili baitzuen.

Elizarekin Konkordatua (1953)

1953an Espainiak eta Vatikanoak konkordatua sinatu zuten. Erregimenak emakida eman zion Elizari eta honek babesa jaso zuen. Erregimenaren konfesionaltasun katolikoa eta eliza-forua berritu zituzten. Elizari zuzkidura ekonomikoa egin zioten eta irakaskuntzaren arloan eskubide asko zeuzkan. Elizak estatuaren diru-laguntza handia zuen.

Oposizioa eta Gizarte Mugimenduak

1955ean NBEn sartu ondoren, erregimenak barne-egonkortasuna hasi zuen. Erregimenak legeria zapaltzailea ezarri eta polizia kopuru handia eduki zuen.

Langileen Mugimenduak

1951n langile mugimenduak errebindikazio-estrategia garatu zuen. 1956tik aurrera, Espainiako ekonomiak zailtasunak sortu zizkion erregimenari. Alderdi komunista barruko oposizioko indar nagusia bihurtu zen, eragin handia izan baitzuen sindikatuetan.

Unibertsitate-Mugimenduak

Ruiz-Giménezek unibertsitateak ireki nahi zituen, baina falangistek ukatu zioten. Lehenengo unibertsitate-krisi handiak tirabirak sortu zituen Falangearen eta sektore katolikoaren artean. 1956ko gertakariek Falangearen higadura politikoa agerian utzi zuten. Unibertsitate-ikasleak politika frankistaren aurkaritzaren beso aktiboa ziren.

Nazionalismoak

Katalunian eta Euskal Herrian nazionalismoa berpiztu egin zen. Gazte bilbotarrek Euskadi Ta Askatasuna (ETA) sortu zuten 1959an. Euskal Herria aurrerapen ekonomikoan eta immigrazioaren hazkunde nabarmenean oinarrituta zegoen. Sabino Aranaren abertzaletasunak Francoren diktadurari galera eman zion, marxismoaren aurka zihoan arren.

Ekonomia: Irekiera Ekonomikoa

Autarkiak desegite sintoma larriak ekarri zituen. 1951n, Arburúa Merkataritza ministro berriak merkataritza-interbentzionismo zurrunaren ikuskapen moderatua ezarri zuen. Errazionamendua ezabatzean, elikadura-produktuen prezio-askatasunaren dekretua aldarrikatu zen. Aldaketaren faktoreak: AEBetako diru-laguntzak laster nabaritu ziren industrian. Industria-hazkunde iraunkorreko aldia ireki zen.

Entradas relacionadas: