Frankismoaren Zapalkuntza eta Oposizioa (1939-1975)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,62 KB

Zapalkuntza Politikoa

Milioika pertsonak jokabidea eta ideiak aldatu beharra izan zuten, baina beste batzuek ez zuten horretarako aukerarik ere izan; exekutatu egin baitzituzten. Erbestera joan zirenak asko izan ziren, eta Espainian geratzea erabaki zutek, espetxe-zigor gogorrak eta gizarte-bazterkeria jasan zituzten.

Zapalkuntzaren beldurrak eta lan egin beharrak erregimenaren atxikimendua sortu zuen. Interes hori sektore ugarira zabaldu zen, eta salaketa eta mendeku-sistema polizialean euskarritu zen. Horrekin lotuta, Erantzukizun Politikoen Legea (1939) sortu zuten, errepublikarren alde borrokatu zutenak auzipetzeko.

Kontrol soziala eta ideologikoa, zentsura, hezkuntzaren kontrola eta propaganda erregimenaren oinarriak bilakatu ziren. Irakasleak arazketa-prozesuen biktimak izan ziren; intelektualak Espainiatik joan zirenez, irakaslerik gabe geratu ziren.

Oposizioa eta Gizarte-Mugimendua

1950era arteko Oposizioa

Barneko oposizioa: Lehenengo urte hauetan txikia izan zen, gobernuak burututako errepresioa oso indartsua zelako. 1944-1950 bitartean gerrila-mugimenduak sortu ziren: makia, sozialistak, anarkistak eta komunistak ziren. Babes gutxi zuten herritarren artean, eta haien ekintzak gauez burutzen zituzten Guardia Zibilaren koartelen, udaletxeen eta falangeko lokalen aurka.

Erregimenaren kontrako lehenengo grebak Euskal Herrian (1947), Bartzelonan (1951), Madrilen eta Asturiasen (1943) antolatu ziren.

Kanpoko oposizioa: 1945ean Errepublikako gobernua exilioan sartu zen, sozialistek, komunistek, anarkistek eta nazionalistek osatua. Bere lana sinbolikoa izan zen, indar eta babes gutxi zituelako, eta bere barnean tirabira handiak egon zirelako.

Oposizio monarkikoa Don Juan Borboien inguruan eratuta zegoen. 1948tik aurrera koroa berreskuratzeko aukera handiak ez zituela ikusteak eta Francorekin hainbat bilera egin ondoren, bere semea Juan Carlosen alde lan egin zuen.

1950etik aurrera

Gobernuaren arabera oposizio bakarra komunista zen. Errealitatean talde asko zeuden, baina indar handirik gabe. Garrantzitsuenak sortutako gizarte-mugimenduak izan ziren.

Langileen Mugimenduak

Langileen mugimenduak 1951tik aurrera erreibindikazio-estrategia garatu zuen. Gainera, 1956tik aurrera, Espainiako ekonomiak zailtasunak sortu zizkion erregimenari, ezin baitzituen inflazioa eta langileen haserrea geldiarazi. Horren aurrean erantzuna bikoitza izan zen: zapalkuntza handitzea eta soldatetan malgutasuna ematea.

Horrez gain, Langile Komisioak (CCOO) sortu zen, alderdi komunista oposizioko indar nagusia baitzen.

Unibertsitate-mugimendua

Katolikoak zeuden irakaskuntzan, eta 1956an lehenengo unibertsitate-krisi handia eman zen kalean, Madrilgo Unibertsitatean istiluak izan ondoren. Falangearen higadura politikoa agerian jarri zen, eta alderdi komunista unibertsitateetan sartuta zegoenez, protestaldiak ugaritu ziren Unibertsitateko Sindikatu Bakarraren (SEU) aurka.

Nazionalismoak

Katalunian eta Euskal Herrian, gerrako borrokalarien seme-alabek berpiztu egin zuten nazionalismoa. EAJko gazteditik banandutako zenbait kidek Euskadi Ta Askatasuna erakundea (ETA) sortu zuten 1959an. Abertzaletasuna berreskuratu nahi zuten, Hirugarren Munduko deskolonizazio mugimenduak miresten zituzten eta, nahiz eta hasieran marxismoaren aurkakoak izan, 1965ean horren printzipioak onartu zituzten.

Entradas relacionadas: