Frankismoaren oposizioa eta bilakaera (1939-1975)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,25 KB

Hasierako Oposizioa (1939-1950)

Gerra Zibilaren ondoren, barne eta kanpo oposizioa sortu zen frankismoaren aurka. Barnean, errepublikarren gerrilla taldeak (maquis) erresistentzia armatua saiatu zuten, baina gogor zapalduak izan ziren. Kanpoan, erbesteko gobernu errepublikarra eratu zen, baina taldeen arteko desberdintasunek eraginkortasuna mugatu zuten.

Oposizioaren Bilakaera (1950-1960)

50eko hamarkadan, kanpoko babesa gutxitu eta barne oposizioa berritu zen. Langileen mugimenduak lehen grebak antolatu zituen hiri industrialetan, eta ikasleen mugimenduak jarrera liberalagoak aldarrikatu zituen.

Aldaketa Sozial eta Ekonomikoak (1960-1975)

60ko hamarkadan, ekonomiaren hazkunde azkarrak eta eskubide faltaren kontrasteak oposizioa areagotu zuen. Hainbat gertaera garrantzitsu gertatu ziren:

  • Munich-eko Batzarra (1962): Oposizioko indarrak (komunistak izan ezik) bildu ziren sistema antidemokratikoa salatzeko eta fronte bateratua osatzeko.
  • Langileen Mugimendua: Grebak eta manifestazioak ugaritu ziren, eta sindikatuak klandestinitatean sortu ziren.
  • Unibertsitateko Mugimendua: Erregimenaren aurkako kritika hedatu zen unibertsitateetan.
  • Elizaren Jarrera Aldaketa: Apaizteria erregimenetik urruntzen hasi zen, jarrera kritikoagoak hartuz.

Egonkortze Plana eta Lege Organikoa

Sistema autarkikoaren krisiaren aurrean, teknokratek egonkortze plana abian jarri zuten, ekonomia liberalizatuz. Atzerriko inbertsioak eta turismoa handitu ziren, baina emigrazioa ere gora egin zuen langabezia arintzeko.

Politika alorrean, ordea, immobilismoa nagusi izan zen. Prentsaren Legea eta Mugimendu Nazionalaren Printzipioei buruzko legea onartu ziren. Estatuaren Lege Organikoarekin, erregimena instituzionalizatu eta frankismoaren jarraipena bermatu nahi zen Francoren heriotzaren ondoren. Joan Karlos Borboia ondorengo izendatu zuten eta Luis Carrero Blanco lehendakariorde.

Krisia eta Trantsizioa

Francoren azken urteetan, krisia sakondu zen. Carrero Blancoren hilketa, ETAren atentatuak eta Portugalen Krabelinen Iraultza testuinguru honetan kokatzen dira. Francoren heriotzak (1975) Trantsizioari hasiera eman zion.

Entradas relacionadas: