Frankismoaren Oposizio Politiko eta Soziala (1939-1975)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,59 KB
Diktadura Frankistaren Aurkako Oposizio Politiko eta Soziala
Frankismoaren oposizioa Estatu barnean eta kanpoan zegoen kokatuta. Hasiera batez, Errepublikarren aldeko indarrak ziren oposizio nagusia, baina denborarekin, karlistak, monarkiko talde batzuk eta Elizaren sektore batzuk ere bat egin zuten aurkako mugimenduan. Gobernu errepublikarrak, nahiz eta presentzia testimoniala izan, antolatuta jarraitu zuen atzerrian (1977 arte). Herri Frontea osatu zuten taldeek bakoitzak bere bidea egin zuen, eta erbestean antolatzen saiatu ziren. Diktaduraren aurka ekintza eta estrategia ezberdinak egiteaz gain, diktadurari aurre egiteko kanpoko laguntza bilatzen ere saiatu ziren.
Errepresioa eta Erbestea (1940ko Hamarkada)
1940an, Frankismoak ezarritako errepresio gogorraren ondorioz (1939ko Erantzukizun Politikoen Legea eta 1940ko Komunismoa eta Masoneria Zapaltzeko Legea), oposizioa erailtua, atxilotua, derrigorrezko lanetara behartua eta erbesteratua izan zen. Exekuzioetan hildakoak 60.000 inguru izan ziren, 1939-1945 bitartean. Horren aurrean, oposizioak erbesterako bidea hartu zuen, eta Bigarren Mundu Gerra amaitzean indartu zen. Hala ere, ez zuen lortu aliatuen interbentzioa Frankoren erregimena botatzeko. Aliatuekin kontaktuan eta kolaboratzen ibili ziren, baina AEBk, Frantziak eta Britainia Handiak Franco-ren alde egin zuten, Gerra Hotzaren testuinguruagatik.
Makiak: Barne Gerrillaren Sorrera
Urte horietan, barne oposizioa mugimendu gerrillari moduan antolatu zen, eta makis izena eman zitzaion. Makiak zonalde menditsuetan ibiltzen ziren, eta oso aktibo egon ziren 40ko hamarkada osoan. 1944an, Pirinioetan, inbasio bat egin zuten, baina gerrilla gerra bultzatu zuen alderdi politiko nagusiena.
Oposizioaren Eboluzioa eta Mugimendu Sozialak (1950-1960)
1950etik aurrera, erregimen frankista atzerrian onartzearekin eta Espainia NBEn sartzearekin batera, oposizioko taldeak batzeko ahalegina porrot egin zuen, monarkikoak bereizi egin zirelako eta beste zenbait alderdiren (CNT-FAI, errepublikarrak, PSOE) indarra ahulduz joan zelako. Hala ere, garai horietan ikasleen eta langileen mugimenduak (CCOO) sendotu ziren. Horren ondorioz, sindikatuek langileen egoera hobetzeko greba eta manifestazioak antolatzen hasi ziren, eta ikasleek ere manifestazioak egin zituzten, 1951tik aurrera. Grebak eta istiluak batez ere Euskal Herrian, Katalunian, Asturiasen eta Madrilen izan ziren.
Erregimenaren Erantzuna eta Oposizio Moderatua
Erregimenak gogor erantzun zuen, errepresioa gogortuz; 1963an, Orden Publikoaren Auzitegia sortu zuen. Bertzetik, 1962an Munichen frankismoaren oposizio moderatuak batzarra egin zuen eta han alderdi errepublikarren, monarkikoen eta kristau-demokraten ordezkariak bildu ziren. Hauek erregimenaren izaera diktatoriala salatu zuten.
PCE alderdia ez zuten gonbidatu (SESB-ren aldekoa zenez). Frankismoa izutu zen, eta biltzarra “elkarkeria komunista” moduan plazaratu zen nazioartean.
Elizaren Jarrera Aldaketa
Elizak ere eboluzionatu zuen, eta jarrera irekiagoa erakusten hasi zen. Apaiz gazteak sermoien bidez erregimena kritikatzen hasi ziren, batez ere Euskal Herrian. Elkarte katolikoek ere sistema politikoa aldatu behar zela aldarrikatzen zuten. Horregatik, pixkanaka Eliza diktaduratik urruntzen hasi zen.
Oposizioaren Indartzea eta Berrantolaketa (1960-1975)
Langile eta unibertsitarioen protestak ugarituz joan ziren 1960ko hamarkadan zehar, eta oposizioa gero eta indartsuagoa zegoen. Errepublikako garaian zeuden alderdiak ere berriz agertu ziren, eta alderdi zaharrez gain berriak ere sortuz ziren.
PCEren Protagonismoa eta Junta Demokratikoak
PCE alderdiak zuzentzen zituen protesta nagusiak eta protagonismo handia jaso zuen. Oso ongi antolatua zegoen, eta bere eragina oso handia zen; alde guztietan komunistak infiltratuak baitzeuden. PCEk Junta Demokratikoa sortu zuen. Junta horren eginkizuna diktaduraren aurkako indarrak biltzea eta diktadura erortzean, behin-behineko gobernu moduan, Estatua demokraziara eramatea zen.
PSOEren Barne Tentsioak eta Berregituraketa
PSOE barne gatazka batean murgilduta zegoen. Batetik, Estatu barruko buruzagi gazteak zeuden (Felipe González, Guerra, ...) eta bertzetik, erbesterako zuzendaritza zaharra zegoen. Bi taldeen artean tentsio handia zegoen, eta azkenean 1974an gazteek hartu zuten PSOEren gidaritza, Suresnesen. PSOE ere PCEren Junta Demokratikoa kopiatuz funtzio berbera betetzeko bere elkarte propioa sortu zuen: Konbergentzia Demokratikoko Plataforma.
Abertzaleen Berpizkundea: EAJ eta ETA
Euskal Herriko eta Kataluñako indar abertzaleak ere berpiztu ziren. Euskal Herrian, abertzaleen artean, EAJren nagusitasunaren aurrean, ideologia berri bat sortu zen; 1959an: Euskadi Ta Askatasuna (ETA). EAJtik bereizitako talde batek euskal ideologia abertzalea eta marxismoa uztartu zituen, eta diktadurari aurre egiteko, 1968tik aurrera, borroka armatua erabiltzearen aldeko apustu egin zuen. Frankismoak ETAren aurka errepresioa gogortu zuen, baina Estatuak neurri zorrotzagoak aplikatzeak ETAk gero eta atxikimendu handiagoa hartu zuen. Horrez gain, ultraeskuindarrek, militarren eta polizia indarraren laguntzarekin, ere talde armatuak eta atentatuak egin zituzten. Iparraldean ezkutuan zeuden ETAko kideen eta interesen aurka atentatuak egiten hasi ziren ultraeskuindar taldeak.