Frankismoaren oinarriak eta bilakaera: 40ko eta 50eko hamarkadak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,16 KB
1. Erregimenaren zutabeak
1.1 Erregimenaren osagai ideologikoak
- Nazionalkatolizismoa: Francok muturreko pentsaera nazionalkatolikoa izan zuen, eta horretan, estatuak eta elizak lankidetzan jardun zuten.
- Militarismoa: Diktadura frankistarentzat armada funtsezkoa zen, eta kalean polizia armatua eta guardia zibila zeuden kontrolatzeko.
- Ultranazionalismo zentralista: Militar garaileek eta Falangeak sentimendu zentralista nabarmena zuten, eurek mendean hartutako Errepublikak onartu egin baitzituen katalanen eta euskaldunen eskakizun autonomistak.
- Korporatibismo faxista: Diktadura frankista kapitalista izan zen, jabetzaren printzipio liberala onartuz. Alderdi bakarra ezarri zuen, eta erregimena definitzeko demokrazia organiko kontzeptua asmatu zen.
1.2 Erregimenaren gizarte osagaiak
- Falangea: Franco ez zen inoiz benetako falangista izan, baina Falangea ondo erabiltzen jakin zuen. Jose Antonio Primo de Riveraren irudia erabiltzen zuen programa jartzeko. Falangek ordezkari bat izan zuen.
- Eliza: Frankismoak eta Eliza katolikoak elkarri lagundu zioten. Francok elizako goi karguak kontrolatzen zituen, eta Elizak, berriz, hezkuntza sistema. Elizak botere handia lortu zuen.
- Armada: Militarrek izan zuten indarrik handiena gobernuan, eta ordutik aurrera, erregimenaren aldeko funtzionarioek ordezkatuko zituzten militarrak goi administrazioan. Armadak eragina zuen diktadorearengan, Francori aholkuak ematen zizkioten.
- Oligarkia, nekazariak eta burgesia txikia: Estatu frankistak iraun zuen bitartean, altxamendu militarraren aldeko gizarte taldeen laguntza izan zuen: lur-jabe handiak, industria enpresaburuak, finantzariak... Propagandako eta hezkuntzako mekanismoak erabat kontrolatuta, kontrol hori garaiko azken urteetan baino ez zen ahuldu.
2. Estatuko lege nagusiak
Diktadoreak bere gobernu pertsonala instituzionalizatzeko, atzerriko gertakariei erantzuna emateko garatu zituen legeak. Horrenbestez, lege konplexuak eta epe luzean egin zituen.
- Lanaren Forua (1938): Lanaren Forua aldarrikatu zen, lan-munduko harremanak egituratu eta estatu berria antolatzeko euskarriak ezarri zituen.
- Gorteak Eratzeko Legea (1942): Francok falangisten eragina baztertzea erabaki zuen. Urte hartan, Gorteen legea egin zen. Haren bidez, Gorteak berriro ezarri ziren, baina, erabakitzeko ahalmenik izan gabe, aholkularitza zereginak baino ez zituzten.
- "Itxura" liberaleko legeak: Francok 1945ean Espainolen Forua argitaratu zuen, gerrako garaileen aurrean zilegitasuna lortzeko helburuarekin, erregimena zuritzeko. Testuak sistema politiko autoritarioa eta konfesionala proposatzen zuen.
1945ean, Erreferendumaren Legearen helburua Espainian sufragio unibertsala zegoela erakustea zen, eta 1947an, Estatuko Burutzako Ondorengotzaren Legea onesteko erreferenduma egin zen.
- Diktadura finkatzeko legeak: 1958an, Francok Mugimendu Nazionaleko Printzipioen Legea aldarrikatu zuen, non Falange Espainiar Tradizionalista alderdi bakarra zela adierazi zuen. Zazpi lege hauek ez zituzten pertsonen defentsa eta segurtasun juridikoa bermatzen. Azkenik, 1963tik aurrera, bestelako iritzi politikoak zapaltzeko Ordena Publikoaren Auzitegia (OPA/TOP) jazarri zen.
2. Erregimenaren bilakaera (1). Gerraostea: 40ko hamarkada
2.1 Zapalkuntza politiko eta soziala
Milioika pertsonak haien ideiak eta jokabideak aldatu zituzten, Estatuak behartuta. Beste batzuk exekutatuak izan ziren. Erbesteratuak harrerako herrialdeetara mugitu ziren, eta Espainian gelditu zirenak espetxe zigor gogorrak jasan zituzten. Zapalkuntzaren beldurrak eta lan egin beharrak erregimenarekiko atxikipen interesatua sortu zuten. Gainera, salaketa sistema poliziala euskarritu zen.
Kontrol soziala eta ideologikoa: zentsura, hezkuntza eta propaganda: Unibertsitateak, institutuak eta, batez ere, irakasle nazionalen kidegoa arazketa prozesuen biktima izan ziren. Hezkuntza sistema osoa jarri zen erregimenaren menpe. Intelektualak Espainiatik joan ziren, eta betiko galdu zituen zientzialariak, juristak, historialariak…
2.2 Kanpoko harremanak
- Ardatz faxistarekiko lotura: Gerra zibiletik irten zenean, Espainiak konpromisoa zuen potentzia faxistekin. Nazioen Elkartea utzi zuen, eta Alemaniaren eta Espainiaren arteko Adiskidetasun Ituna sinatu zuen Hitlerrekin. Espainia ez zen Bigarren Mundu Gerran sartu, baina diktadorea sarritan agertu zen esku hartzeko prest, eta beti izan zen Alemaniaren eta Italiaren laguna. Ikur eta forma faxistek espainiarren eguneroko bizitzan nabariak ziren.
- Neutraltasuna: 1942ko udan, estatubatuarrak gerran sartu ondoren, Francok, aliatuekiko harremanak hobetzeko, neutrala zela aldarrikatu zuen, nahiz eta gero Alemania lagundu.
- Nazioarteko isolamendua (1945-1950): Bigarren Mundu Gerra amaitu baino lehen, hurbiltze argia egon zen Amerikako Estatu Batuetako erakunde militarren eta Francoren erregimenaren artean, lehenengoek Espainian operazioetarako laguntza estrategikoak eduki nahi zituztelako. Alemania eta Italia garaituta, erregimenak makillatu egin nahi zuen bere irudia, ezaugarri faxistak ezabatuz eta pertsona katoliko ospetsuak sartuz. Horretarako, 1945eko uztailean, Francok gobernu berria eratu zuen.
2.3 Politika ekonomikoa: autarkia
- Gerraren ondorioak: Gerra zibila amaitu zenean, 500.000 pertsona hil ziren, eta 300.000 erbesteratu egon ziren zapalkuntzatik ihes egiteko. Hainbat hiri hondatuak izan ziren, eta errepide eta trenbideek kalte larriak izan zituzten. Abeltzaintza eta nekazaritza sektoreak gainbeherak izan zituzten.
- Gosearen urteak eta errazionamendua: Gastu publikoaren hazkundearen eta produkzioaren hondamenaren eraginez, inflazioak gora egin zuen, eta bizitza kostua garestitu zen. Horren ondorioz, 1939-1942 urteetan gosea egon zen, eta honi aurre egiteko, jendeak landa ingurura joan zen. Han gaixotasun ugari nagusitu ziren (tuberkulosia, tifusa, disenteria). Baina ez zen nahikoa, horregatik errazionamendu kartila jarri zuten martxan, eta honekin merkatu beltza hedatu zen.
- Autarkia eta ekonomiako sektore publikoa: Espainian industrializazioa sustatzeko asmoarekin, Gobernuak sektore publikoa sortu zuen. Horretarako, Estatuak prozesu ekonomiko guztietan hartu zuen parte, inportazioak mugatu, lehen mailako produktuen produkzioa eta salmenta kontrolatu... Industriak sustatuta, energia elektrikoaren ekoizpena nabarmen hazi zen, baina eskaria betetzeko, erregimenak herri lanak sustatu behar izan zituen. Nekazaritzan ez zen interbentziorik egin, etxebizitza arazoa, txabolismoa, industria- zonetan oso larria zen.
Ekonomi politika horrek ondorio negatiboak ekarri zituen: geldialdi ekonomikoa, soldatek eta bizi-mailak behera egitea, merkatu beltza...
2.4 Frankismoaren aurkako oposizio politikoa
Nazioarteko egoeraren bilakaera barruko politikan islatu zen, eta barruko tentsio gogorrak lagungarriak izan ziren Francoren buruzagitza finkatzeko. Erregimen frankistaren kontra, erbesteko oposizioak 1947an Bizkaiko industriako 30.000 langile grebara eramateko indarra izan zuen, eta horixe izan zen Francoren aurkako erresistentziako langileen mugimenduaren abiapuntua. Bertan estreinatu zen lehenengo belaunaldi antifrankista.
3. Erregimenaren bilakaera (2). Irekitzea eta kanpoko onarpena: 50eko hamarkada
3.1 Kanpo harremanak
Mundu gerrako garaileen arteko Gerra Hotzak nazioarteko elkarteak Francoren erregimena onartzea erraztu zuen. Erregimena nazioartean onartu izanaren seinale nagusiak izan ziren 1953an Vatikanorarekin eta Estatu Batuekin sinatutako hitzarmenak. Estatu Batuekin sinatutako hitzarmen ekonomiko eta militarrek erregimenari emandako legitimitatearen eta laguntza ekonomiko eta militarren truke, Estatu Batuek Espainian hainbat base militar lortu zituzten. Hala eta guztiz ere, akordioen errentagarritasunik handiena Francok lortu zuen, erregimenaren nazioarteko onarpenaren frogatzat erabili baitzuen, bere berezitasun politikoei, sindikalei edo erlijiozkoei ukorik egin gabe. Beste alde batetik, Vatikanorarekin sinatutako konkordatuan, Elizak onartu egin zuen Francoren erregimena, eta horren truke, indar handiagoa lortu zuen erregimenaren barruan.
3.2 Oposizioa: Oposizioa eta gizarte mugimenduak
Nazioarteko onarpenarekin batera, NBEn sartu zen Espainia, eta erregimenak barne egonkortasuna lortu zuen. Erregimenarekiko gatazkak langileen grebak, unibertsitateko asaldura, nazionalismoen birsorkuntza eta erbesteratuen ekintzak izan ziren. Horri erantzuna emateko, erregimenak legeria zapaltzailea ezarri zuen, eta polizia kopurua handitu zuen.
Langileen mugimendua: 1951tik, langile mugimenduak errebindikazio- estrategia garatu zuen. 1956tik aurrera, egoera ekonomikoa itota, grebak ugaritu ziren. Erregimenaren erantzuna bikoitza izan zen: alde batetik, zapalkuntza handitzea, eta bestetik, soldatekiko malgutasuna handitzea. Alderdi Komunista barruko oposizioko indar nagusia izan zen urte hauetan, eta eragin handia izan zuen sindikatuetan, CCOO sindikatuaren bidez.
Unibertsitate mugimendua: 1956ean, lehenengo unibertsitate krisi handia suertatu zen, eta horrek tirabirak sortu zituen irekiaren aldekoen eta Falangearen artean. Unibertsitate- ikasleak politika frankistaren aurkaritzaren beso aktiboa izan ziren.
Nazionalismoak: 60ko hamarkadatik aurrera, Kataluniako eta Euskal Herriko nazionalismoek indarra hartuko zuten. Euskal kleroaren zati bat erregimenaren kontra azalaraziko zen. Euzko Alderdi Jeltzaleko gazteditik banandutako gazte batzuek ETA sortu zuten, eta Francoren diktadurak ezarritako nortasun galeraren aurka erreakzionatu zuten, marxismoaren ideologia zuten bitartean.