Frankismoaren Historia: Sorrera, Finkapena eta Krisialdia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,79 KB
Gaia: Estatu Frankistaren Sorrera eta Lehen Urteak
Kausak
Francok Italiako eta Alemaniako gobernuekin egindako negoziazioek eta Europako potentzien neutraltasunak asko lagundu zuten etapa honen sorreran. Erresumako Oinarrizko Legeak ezartzean (1938-1967), Francoren erregimen politikoa instituzionalizatu egin zen. 1947an Espainia erresuma izendatu zuten, erregerik gabe eta Franco buruzagi zela (1975 arte). Estatu berria zentralista eta konfesionala zen, eta autonomia estatutuak eta alderdi politiko guztiak debekatzeaz gain, Batasun Linguistikoa ezarri zen. Beraz, Falangea alderdi politiko eta sindikatu bertikal bakarra izan zen onartua (Lan Forua, 1938).
Erregimen frankistaren hasieran, herrialdea berritu, sistema politikoa egonkortu eta nazioarteko gatazken araberako kanpo-politika egin behar izan zuten. Espainiak neutro azaldu zuen bere burua Bigarren Mundu Gerra hasieran (1939ko irailean); baina gatazkak norabidea aldatu zuenean, Estatu Batuen blokeo ekonomikoaren eraginpean, Espainiak neutraltasun-hitzarmena sinatu zuen. Beraz, Espainiak erakutsitako jarrerak eta erregimen faxistarekin izandako loturek nazioarteko bakartzea ekarri zuten (1947/48 arte, Gerra Hotza hasi eta kapitalistengana hurbildu baitzen).
Frankismoak estatu-politika diktatoriala eta autarkia izaerako ekonomia-politika ezarri zituen, autohornikuntza ekonomian oinarrituta (herrialdeak bere beharrak bere ekoizpen-ahalmen soilaz asetzen saiatu zen). Erregimen frankistaren estatu-politika antidemokratikoak adierazpen-askatasun guztiak eta konstituzioa ukatu zituen (falangisten eragina nabaria zen). Horrez gain, Francok, erregimenaren irudia hobetzeko asmoz, hainbat lege onartu zituen 1942-1947 artean:
- Gorteen Legea (1942)
- Espainiarren Forua (1945)
- Erreferendum Nazionalaren Legea (1945)
- Estatuaren Buruzagitzaren Ondorengotzari buruzko Legea (1947)
Ondorioak
Ezarritako ekonomia-politika berriak (autarkiak) bi ezaugarri nagusi zituen. Estatuak sektore eta prozesu ekonomiko guztietan parte hartzen zuen eta produkzioa kontrolatzen zuen. 1941ean Industria Institutu Nazionala (INI) sortu zen hainbat helbururekin: Espainiako enpresak indartzea eta sustatzea, buruaskitasun ekonomikoa lortzea eta kanpo-harremanak eta trukeak saihestea.
Haatik, lehengai nahikorik ez zegoenez, ekoizpenak ez zuen laguntza handirik jaso; prezioen kontrolek eta errazionamendu-liburuxkek merkatu beltza sortzea ekarri zuten (estraperloa). Autarkian oinarritutako ekonomia-politika zela eta, kanpoko produktuei muga-zergak jarri zizkieten eta ekonomiaren garapena ez aurrera ez atzera geratu zen.
Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean, Gerra Hotza hasi zen (1947); hots, kapitalisten (AEB, Erresuma Batua eta Frantzia) eta komunisten (Sobietar Batasuna eta Txina) arteko borroka hasi zen. Borroka honek onurak ekarri zizkion Francori; izan ere, bakartzetik irten eta erregimena sendotzea lortu zuen.
Ekonomiari dagokionez, liberalizazio handiago baterako pausoak eman ziren, baina ez autarkiaren ondorio zuzen gisa. Esate baterako, atzerriko lehen inbertsioak eta inportazioak egin ziren. Gainera, produktuen prezioetan eta merkataritzan askatasuna ezarri zenez, prezioek gora egin zuten. Ondorioz, erregimenaren aurkako lehen greba orokorra egin zen eta greba ilegalak nagusitu ziren (1951ko martxoan Bartzelonan hasi eta Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Madrilera azkar zabaldu ziren). Kanpo-merkataritzaren liberalizazioak ekonomia berritzea eta hedatzea ekarri zuen; hortaz, industrializazioa ekarri zuen eta gizartean aldaketak nabarmendu ziren (langileen mugimendua).
Gaia: Diktadura Frankistaren Finkapena eta Krisialdia
Kausak
Estatu mailan, Garapen Aldia eman zen 1957-1969 artean. Frankismoa Euskal Herrian hazkunde ekonomikoak eta aldaketa sozialek bultzatu zuten teknokraten eskutik, Espainiako ekonomia bideratzen baitzuten (Opus Dei). 1959an Egonkortze Plana abian jarri zuten eta hainbat neurri hartu zituzten (pezeta baliogabetzea, gastu publikoa murriztea, soldatak izoztea, zerga-sistema aldatzea, etab.).
Helburu hauek neurri batean bete ziren; izan ere, ekonomiaren garapen orekatua lortu bazen ere, kontsumoa murriztu eta erosteko ahalmena galdu ziren (langabezia handitu zen). Garapen Planekin jarraitu zen (1964-1973), baina industrializatutako guneetan arreta jarri zenez, desoreka handia sortu zen gizartean. Bestalde, atzerritarren inbertsioek, ekonomia nazioartean zabaltzeak, turista kopurua handitzeak eta emigrazioak garapen ekonomikoa ekarri zuten.
Haatik, politikoki askatasun-gabezia zen nagusi. Kontinuismoa eta inmobilismoa egoera politikoaren ezaugarri nagusiak ziren. Barne-politikan, Francok modu orekatuan banatu zuen boterea eta teknokratak egonkortu ziren, berrikuntzak ekarriz. 1966an Prentsaren Legea onartu zen, askatasun txiki bat bermatuz. 1958an Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legeak eta Estatuaren Lege Organikoak (1967) erregimena indartu zuten. Halere, 1968an Matesa Kasuak gobernuan tentsioak sortu zituen. 1969an Juan Karlos ondorengo eta Luis Carrero Blanco gobernuburu izendatu zituzten.
Kanpo-politikan, aldiz, Ekuatore Ginea deskolonizatu zen, Gibraltarren inguruan aldaketak gertatu ziren eta AEBekin harremanak estutu ziren.
Ondorioak
Diktadura Frankistaren amaiera ekarri zuen Frankismo berantiarraren krisiak, 1969tik 1975era bitartean gertatu zena, Franco hil arte. Garai honetan, sistemak krisi bat jasan zuen, eta politikan zein ekonomian eragina izan zuen. 1969. urtean Francok osasun kaxkarra zuen; beraz, Juan Karlos errege izendatu zuten eta Luis Carrero Blanco erregimeneko gobernuburu. Franco erabaki politikoetatik urruntzen hasi zenez, politika ez aurrera ez atzera geratu zen (inmobilistagoak eta liberalagoak gobernuan).
1973ko abenduaren 20an ETAk Carrero Blanco hil zuen; ondorioz, 1974ko urtarrilean Francok Arias Navarro (inmobilista) izendatu zuen ordezkari. Hasieran gobernuari ukitu liberala ematen saiatu bazen ere, zenbait gertakariren ondorioz (ETAren atentatua Madrilgo kafetegi batean, Añoveros euskal gotzainarekin ika-mika, Puig Antich anarkistaren hilketa eta Krabelinen Iraultzaren garaipena Portugalen) gobernuak berriz ere jarrera inmobilista hartu zuen. Hortaz, gobernuak zapalkuntzarekin jarraitu zuen eta barne-egoera larritu zen.
1978an krisi ekonomikoa piztu zen Europan eta Espainian, LPEEk egindako petrolioaren prezio-igoerak eraginda. Gainera, Frankismoaren azken urteetan erregimen frankista berriro ere bakartu zen, bideratutako zapalkuntzarengatik (protestak egin ziren) eta Sahararekin zuen arazoa konpontzeko beharra zuelako Espainiak.
1975eko azaroaren 20an Franco hil egin zen, eta bi egun beranduago Gorteek Juan Karlos izendatu zuten errege (1967ko Estatuaren Lege Organikoari jarraituz). Honekin batera, trantsizio-aroa hasi zen, diktaduratik demokraziarako aldaketa eman zen etapa.