Frankismoaren Garaia Euskal Herrian
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,22 KB
1. Azaldu Frankismoaren garaia Euskal Herrian
Frankismoaren eta Euskal Herriaren arteko harremanak
Estatuko beste lurraldeetan bezala, Euskal Herrian ere egon ziren frankismoaren aliatuak ;
adibidez, euskal oligarkiaren eta frankisten arteko harreman ona egon zen. Hala ere, euskal
oposizioa handienetakoa izan zen, honako arrazoi hauengatik:
• Industrigune nagusietakoa zenez, langile-mugimenduaren presentzia handiagoa zen.
• Frankismoaren politika zentralistak gogor zapaldu zituen euskal kultura eta nortasuna.
• Gainera, erregimenak zapaldutako euskal nortasun hori defendatzen zuen nazionalismo
bat zegoen.
Frankismoaren Lehenengo etapa Euskal Herrian
Diktaduraren hasierako urteetan, frankistak ez ziren herritarrek eskubide eta ideia zapalketa
gogorra pairatu zuten. Erregimenak II . Errepublikak sortutako erakundeak deuseztatzeaz
gain, euskal kultura baztertu edota debekatu zuten; Eusko Jaurlaritza erbestean zegoen.
Gerraosteko urteak gogor samarrak izan ziren, aipatutako errepresioarekin batera, herritar
gehienek eskasia sufritu baitzuten.
II. Mundu-gerran frankismoa ezabatzeko kanpo-laguntza posible zelakoan, aliatuekin – gerra
hura irabaziko zutenekin- harreman onak edukitzen saiatu ziren. Gerra hotzaren garaian
frankismoak lortutako onarpen internazionalak euskal oposizioaren itxaropena zapuztu zuen.
Ekonomian aldaketa asko gertatu ziren. Autarkiaren urteak -1950eko hamarkadara arte –
latzak izan ziren; ondoren, teknokraten politika modernizatzailea etorri zen. XIX. mendean
gehien garatu ziren lurraldeak -Katalunia, Madril eta Euskal Herria- XX. mendearen
erdialdean ere garatuenak izan ziren.
1940ko eta 1950eko hamarkadetan antolatutako protestek gobernuaren erantzun gogorra
ekarri zuten. Oposizioak beste borroka mota batzuk bilatuko ditu.
Euskal Elizaren harremanak agintari “nazionalkatoliko”-ekin tirabiratsuak ziren; euskal
kleroak lan garrantzitsua egin zuen politika sozial alternatibo bat antolatzen eta euskal
kulturaren defentsan. 1950eko hamarkadan euskal ekonomiaren barruan Jose Maria
Arizmendiarrietaren inguruan kooperatibismoa indartsu hasi zen eta ondorengo
hamarkadetan haren garrantzi ekonomikoa handituz joan zen.
Euskal nazionalismoaren barruan talde berri bat agertu zen; mugimendu abertzale
tradizionalari jarrera desegokia eta moderatuegia leporatu zion belaunaldi gazteago batek.
Gazte hauek independentismoa eta ideia ezkertiarrak – garai hartako ikasleen artean modan
zeudenak- uztartu zituzten, lehenago EKIN eta geroago ETA sortu zutela.
Frankismoaren Bigarren etapa Euskal Herrian
60ko hamarkadako garapen ekonomiko handiak aldaketa sakonak ekarri zituen,
diktaduraren eta gizartearen arteko hutsunea handituz. Industrializazio berriarekin batera
immigrazio garrantzitsua ezagutu zuten Bizkaiak eta Gipuzkoak. Euskal oposizioak gero eta
presentzia gehiago zuen; greba eta protesta ugari egon ziren, soldata eta lan-baldintza
hobeak bezalako eskaeren atzean errebindikapen politiko antifrankistak ere defendatzen
ziren.
60ko hamarkadaren amaieran ETAk indarkeriaren erabilpenari ekin zion eta segurtasun
indar frankistek erakundea desegiteko ahalegina egin zuten. ETA erakundearen barruan bi
ildo zeuden: politikoago bat (moderatuena) eta militarrago bat ( erradikalena).
70eko hamarkada Burgosko Prozesuarekin hasi zen ; nazioartean egindako protestek
etakideen kontrako heriotza zigorrak indargabetzea lortu zuten.
Frankismoaren gainbeherarekin haren aurkako kritikak eta protestak ugariagoak izan ziren.
Erregimenak bere azken aldian errepresioa areagotu zuen. ETAren ekintzak ere ugaldu
ziren; 1973an Luis Carrero Blanco -Francoren laguntzaile nagusia- hil zuten.
Frankismoren amaiera eta Trantsizio garaia oso giro gatazkatsu batean gertatuko
ziren.1973an hasitako mundu-krisiak agerian utzi zituen ekonomiaren gabeziak:
mendekotasuna (industria astunarekin eta atzerriko merkatuarekin), ingurumen kutsadura,
energia kontsumo handia,... Krisi honen kalteek eragina edukiko zuten luzaroan.
2. a) Oposizio Antifrankistaren Ezaugarri Orokorrak b) UCD d)
Fernandez Miranda
b) UCD (Unión de Centro Democrático)
• Adolfo Suarez presidentearen inguruan sortutako alderdi zentrista.
• Alderdi hau frankismoaren osteko lehengo bi hauteskundeetan garaile atera zen.
• Gero eta handiagoak ziren barne-gatazkek bere galbidea ekarri zuten.Kide batzuk AP
alderdira joango ziren eta beste batzuk PSOEra.
• Suarez haren heredentzia luzatzen saiatu zen alferrik CDS (Centro Democrático Social)
alderdia fundatuz.
d) Torcuato Fernández Miranda
Zuzenbide politikoan legelari aditua zen. Garai batean Joan Karlos Borboikoaren irakaslea
izan zenez, erregeak hura aspalditik ezagutzen zuen eta harreman pertsonal ona zuten.
Gorte frankistetako azken presidentea eta frankismo erreformistaren ordezkaria izan zen.
Bazekien erregimena nola aldatu eta ezabatu diktaduraren legedia erabiliz.Trantsizioaren
estrategatzat dute historialariek. Prozesua aurrera eramateko beharrezkoak ziren aldaketen
bultzatzaile nagusietako bat izan zen.