Frankismoaren Finkapena eta Krisialdia (1957-1975)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,02 KB

Frankismoaren Finkapena (1957-1969)

Espainiak garapen handia izan zuen 1957 eta 1969 bitartean, batez ere hiru alorretan: ekonomian eta kulturan, kanpo harremanetan eta oposizioan. Urte hauetan immobilismoa ere finkatu zen. Bi aldaketa nagusi izan ziren:

Egitura Ekonomikoaren Aldaketak

1957-1969 bitartean, Opuseko teknokratek garapen planak bultzatu zituzten. Garapen plan hauen helburu nagusia per capita errenta igotzea zen, baina baita ere erregimena sendotzea.

Hori nola lortu zuten?

  • Kapitalak ekarriz (nazio barrukoak eta kanpokoak).
  • Estatuak industrian inbertitu zuen, ekimen pribatua sustatzeko. Arazoa zen batzuek besteek baino diru gehiago lortuko zutela.
  • Produktu nazionala igotzea, enplegu betea egotea, errentaren banaketa hobetzea eta ekonomia modernoaren oinarriak ezartzea.

Aldaketa hauekin gehien hazi zen sektorea automobilarena izan zen. Baina, orokorrean, 1960-1973 bitartean industria-produkzioaren tasaren %10eko hazkundea izan zen. Aldaketen arduradun nagusiak eta irabazle atera zirenak banka eta industria handiak izan ziren. Aldaketa hauek aurrera eramateko, nondik lortu zuten finantziazioa?

  • Emigranteek (kanpoaldean zeudenek Espainiara bidaltzen zuten dirutik).
  • Turismoaren igoeraz.
  • Atzerriko inbertsioaz (produkzio kostuak eta soldatak jaitsiz).
  • Europa mailan esportazioa zabalduz.

Gizarte eta Kultura Aldaketak

Desoreka handiak izan ziren, bai pertsonalak (batzuek diru asko, besteek ezer ez) eta bai eskualdeka. Ondorioz, grebak antolatu ziren: Euskadin, Asturiasen eta Katalunian. Nekazari-exodoa martxan jarri zen: barrukoa nahiz kanpokoa.

  • Barruko exodoa: Nekazariak eskualde aberatsetara mugitu ziren; hirietan sekulako espekulazioa sortuz (eskualdeetan desoreka sortu zen).
  • Kanpoko exodoa: 1962-1973 bitartean 4 milioi nekazari emigrante Espainiara etorri ziren.

Gizartearen bizi mailan aldaketak gertatu ziren: Espainia jokabide sozial eta politiko berriekin harremanetan jarri zen; eta ideia kristau eta tradizionalak ideia materialistagoengatik ordezkatu zituzten, kontsumismoa eta permisibitatea handitu ziren. Ondorioz, ongizate tolerante bat sortu zen, osasun-estaldura hedatzen hasi zen eta Gizarte Segurantzako Oinarrien Legea onartu zen 1963an. Kulturan eta hezkuntzan, nolabaiteko irekitze intelektuala gertatu zen. 1970ean Hezkuntza Lege Orokorra onartu zen.

Kanpo Harremanak

1957-1969 oso garai arrakastatsua izan zen akordio berriak egin zituztelako: AEBrekin eta herrialde arabiarrekin (ondorioz, harreman onak lortu zituen haiekin). 1959tik, Francok EEErekin elkarrizketak izan zituen onartua izateko. Eta 1962an eskaera ofiziala egin zuen, baina ez zuen erantzunik jaso (ez zen onartua izan). 1970ean egindako Lehentasun Akordioak merkataritza erraztu zuen. 1972an Erresuma Batua, Irlanda eta Danimarka Europan sartu ziren, eta Espainiarentzat premiazkoa bihurtu zen sartzea; baina Europako demokraziek ezin zuten Espainia (estatu diktadorea) onartu.

Oposizioaren Hazkundea

Francori oposizioa handitu zitzaion, gizarte aldaketen ondorioz.

Oposizio Moderatua

Kanpoaldean Batasun-proiektua egin zuten eta 1962an Munichen bildu ziren oposizioko kideak: errepublikanoak, monarkikoak eta kristau-demokratak Francoren aurka (hilabete batzuk lehenago Espainiak EEEan sartzeko eskaera egin zuen).

PCE (Espainiako Alderdi Komunista)

PCE Espainia barruan nekez mantendu zen eta behin eta berriz atxilotuak izan ziren. Nazioartean, Dolores Ibarruri eta Santiago Carrillo 1956an Stalinismotik aldentzen hasi ziren.

Langile Mugimendua

Langile mugimenduak 1967tik borroka politikoa hasi zuen, non gatazkak areagotu ziren.

Ikasle Mugimendua

Unibertsitateetako ikasleak erradikalizatzen hasi ziren (gero eta jende gehiago zegoen erregimenaren aurka, diskurtsoak ere haren aurka egiten ziren). 1964tik biltzar askeak egin ziren unibertsitateetan; 1965ean katedradun kritiko asko kaleratuak izan ziren, ikasleak haiek bultzatzen zituztela pentsatzen zutelako; 1968an Frantziako gatazkak oihartzuna izan zuen (ikasleek askatasunerako bide bat aldarrikatu zuten).

Nazionalismoak

Nazionalistak Euskadin eta Katalunian indarberritu ziren; Galizian, Valentzian… nazionalismoa kultura adierazpenekoak ziren. Baina nazionalismorik gogorrena ETA izan zen; zeintzuen kide batzuk Burgoseko Prozesuan (1970) epaituak izan ziren eta haietako batzuk hil zituzten. Hori mobilizazio handia sortu zuen bai Espainian eta bai nazioartean: eliza, herrialde asko… Lortu zuen: propaganda asko eta gazte jarraitzaile asko.

Kleroaren Urruntzea Frankismotik

Kleroa Frankismotik urruntzen hasi zen. 1965ean Vatikano II.a eta klero gaztea hierarkiaren aurka agertu ziren. Eta 1971n, Tarancón kardinala (Espainiako elizako burua) kritikak eta mehatxuak jasan ondoren, haien orientazio politikoa aldatu eta frankismoaren aurka agertu ziren. Tarancón kardinalak barkamena eskatu zuen.

Immobilismo Frankista

Gizarte asaldaduraren eta oposizio handiaren aurrean, frankistek immobilismoaren alde egin zuten, eta horretarako:

  • Komunikabideak manipulatu zituzten.
  • Itxurazko aldaketak egin zituzten.
  • 1966an Prentsa Legea onartu zen (Manuel Fraga Iribarne, trantsizioan oso garrantzitsua eta Konstituzioa idatzi zuena), aurretiko zentsura kendu zen.

Diktadura Frankistaren Krisialdia (1969-1975)

1969-1975 bitartean diktadura frankista krisialdian erori zen. Garai hau Francoren gaixotasunaz markatuta egon zen, kalean gatazkak ugaritu ziren eta agerian geratu zen erregimenaren ezegonkortasuna. Hura hiltzean zer gertatuko zen? Gerra zibila, demokrazia, beste diktadura…? Egoera honen aurrean, Euskal Herrian, batez ere, Salbuespen Egoera deklaratu zen: errepresioa.

Frankoren Ondorengotza eta Erregimenaren Ezegonkortasuna

Francoren gaixotasunaren aurrean, honek Juan Carlos I.a Borboikoa bere oinordeko izendatu zuen hiltzeko. Izendatu zuen: 1969ko uztailaren 22an (Francok berak pertsonalki izendatua). Juan Carlosek zin egin zuen denen aurrean zegoen diktadura frankista mantendu eta babestuko zuela (baina belaunaldi berria ez zegoen prest beste diktadura bat izateko, beraz aldaketak egin behar zirela eta erregeak apustu egin zuen demokraziaren alde). Juan Carlosek ere Mugimenduaren Monarkia berria fundatu zuen. Bestalde, frankisten barruan kontraesanak eta krisi egoera bat zegoen. Frankistak banatuta zeuden: immobilistak eta irekitzearen aldekoak.

Frankisten Barne Banaketa

Irekitzearen Aldekoak

Politika liberalagoa egitearen aldekoak ziren, erlaxatuagoa, errepresiorik gabe. Adibidez: Fraga, Calvo Sotelo…

Immobilistak

Eskuineko muturrekoak ziren (aldaketarik EZ).

Gobernu Buruen Aldaketak eta Erreforma Saiakerak

1973an Francok gobernu buru izateari utzi zion eta Frankismoaren zaindari bezala geratu zen. Orduan, Francok Carrero Blanco presidente izendatu zuen (1973ko uztailean); Carrero Blancok ere ez zuen erreformarik nahi eta oposizioa zapaltzen zuen ere. Baina ez zuen asko iraun gobernuan, 1973ko abenduan ETAk bonba bat jarri zion kotxean eta Carrero Blanco hil zen. Hau kolpe ikaragarria suposatu zuen erregimenarentzat eta bere etorkizunerako. Baina haren oinordeko Arias Navarro izendatu zuten presidente. Arias Navarro hasieran erreformen aldekoa agertu zen, baina gero Portugaleko Iraultza, krisi ekonomikoa eta lan gatazkak… eztanda egin zuten. Berak bakarrik erreforma batzuk egin nahi zituen, baina batzuk egoeraz aprobetxatu nahi zuten. Arias Navarrok hau ikusita zapalkuntza ikaragarria egin zien eta irekitze saiakerak porrot egin zuen eta erreformek ere porrot egin zuten (1974an). Gero, 1975eko azaroaren 20an hil zen Franco. Momentu horretatik aurrera demokraziarako trantsizioa hasi zen, non Suárez eta Juan Carlos I.a erregea funtsezkoak izan ziren hura aurrera eramateko. Arias Navarrok 1976ko uztailean dimititu zuen, eta haren ordez Juan Carlos I.a erregeak Adolfo Suárez izendatu zuen haren ondorengo (gobernuko presidente).

Entradas relacionadas: