Frankismoaren Erregimena Euskal Herrian: Ezaugarriak, Oposizioa eta Bilakaera (1939-1975)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,45 KB
Frankismoaren Erregimena Euskal Herrian (1939-1975)
Sarrera: Francisco Francok ezarritako diktadurak ezaugarri eta ondorio berberak izan zituen Euskal Herriko probintzietan. Estatuaren kontzeptua totalitarismoan eta zentralismoan oinarritu zuen. Giza eskubideak, eskubide politikoak, hizkuntza eta kultura zapalduak izan ziren, eta, batzuetan, debekatuak. Diktadura 1939an ezarri zen, Gerra Zibilaren bukaeran, lurralde osoan, eta Francoren heriotzarekin bukatu zen, 1975eko azaroaren 20an. Bi etapa bereizten dira:
1. Lehenengo Etapa (1939-1959)
1.1 Ezaugarri Sozio-Ekonomikoak
Oinarri soziala berberak izan ziren: Armada, Eliza eta Falangea. Lehen momentutik, erregimenak kontrol ideologikoa eta errepresioa gauzatu zuen. Gerran errepresio gutxiago, Francori Bizkaiko industria martxan egotea interesatzen zitzaiolako. 1939tik aurrera, errepresio gogorra, abertzale eta ezkertiarren aurka batez ere. Ekonomiari dagokionez, 40ko hamarkadako nazioarteko isolamenduaren ondorioz, politika autarkikoak ondorio negatiboak izan zituen: gosea, errazionamendua, merkatu beltza... 50eko hamarkadan, Euskal probintziak Francoren industrializazio-programaren guneetako bat izan ziren. Marshall Planaren diru-laguntzak iritsi ziren. Barne Produktu Gordina (BPG) gora egin zuen, eta goi-mailako euskal burgesiak erregimenaren alde egin zuen.
1.2 Barne Oposizioa
40ko hamarkadan nahiko mugatua eta baketsua izan zen. Talde berriak sortu ziren:
- Euzko-Naia: EAJk sortutako talde paramilitarra. Francoren erregimenarekin bukatzeko sortu zen.
- HOAC: Langile Komisioen aurrekoa. Langile katoliko progresistek osatzen zuten.
- EKIN: EAJri lotutako unibertsitateko ikasleek sortu zuten. Ideologia: akonfesionala, euskararen aldekoa eta independentista. 1959an, EAJrekin harremanak hautsi eta ETA sortu zuten.
1.3 Erbestea eta Kanpo-Oposizioa
1936ko urriaren 1ean, Euskal Estatutua onartu zen, eta 1936ko urriaren 7an, Eusko Jaurlaritza eratu zen. Estatutua 9 hilabetez egon zen indarrean, eta Bizkaian soilik. Santoñako Itunaren porrotaren ondoren, frankistek zapalketa oso gogorra egin zuten euskal probintzietan. Eusko Jaurlaritza Bizkaitik Kataluniara joan zen, frankistek Bilbo konkistatu zutelako. Bartzelona nazionalen menpe ia zegoela, Frantziara joan ziren, eta, azkenik, naziek Frantzia okupatu zutenean, Estatu Batuetara eta Mexikora. Erbesteko gobernua talde askok osatzen zuten. EAJ indar nagusia izan zen. 1947ko maiatzean, erregimenaren aurka egindako lehen greba babestu zuen lehen gobernua izan zen Eusko Jaurlaritza. 1947tik aurrera, aliatuek frankismoarekiko jarrera aldatu zuten, eta horrek erregimena poliki-poliki sendotzea ekarri zuen.
Baionako Hitzarmena: Errepublikako gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren harremanak zailak izan arren, 1945eko martxoaren 31n sinatu zuten. Alderdi politiko guztiek errepublika eta autonomia estatua berrezartzea eskatu zuten.
Euskal Mundu Biltzarra: 1956an egin zen, Parisen, Baionako Hitzarmena berresteko. Lehenengo desadostasunak: komunistak kanporatuak izan ziren, EAJren barruan hausturak egon ziren, eta espainiar indarrek autonomia-estatutuaren defentsari uko egin zioten. Erbesteko oposizioaren ahultasuna agerian geratu zen.
Pariseko Hitzarmena (1957): EAJk eta oposizio moderatuak sinatu zuten. Hitzarmenaren bidez, Errepublika baztertu eta demokrazia aldarrikatu zuten.
2. Etapa (1959-1975)
2.1 Hazkunde Ekonomikoa eta Aldaketa Sozialak
1959tik aurrera, Euskadi etapa berri batean sartu zen arlo guztietan: gizartean, ekonomian, politikan eta kulturan. Abiapuntua Egonkortze Plana (1959) izan zen. Hazkundearen oinarria industria astunaren hedapena izan zen. Euskal lurraldeak gehien garatutako zonaldea izan ziren, eta gizartean aldaketa nabarmenak izan ziren. Ondorio negatiboak: populazioaren pilatzea, hirigintza masibo eta kaotikoa, kutsadura... Mugimendu kooperatibistaren sorrera eman zen (Eroski).
2.2 Frankismoaren Oposizioa eta Krisia Euskal Herrian
Kanpo oposizioa ahulduz joan zen. Denbora asko zeramaten atzerrian, eta barneko errealitatea ez zuten ongi ezagutzen; ondorioz, barruko oposizioarengandik urruntzea gertatu zen. EAJ Municheko Biltzarrean parte hartu zuen (1962). Barne oposizioa, aldiz, garrantzi handiagoa hartu eta indartuz joan zen. Garapen ekonomikoak eta aldaketa sozialek agerian utzi zuten erregimenak aldaketa politikoak behar zituela. Horregatik, 60ko hamarkadan, oposizio-mugimenduak areagotu ziren:
- Langile mugimendua: sindikatu ofizialean kideak infiltratu zituzten, grebak hobeto antolatzeko.
- Euskal Eliza: 1960ko maiatzaren 30ean, 339 euskal apaizek lehen adierazpen publikoa egin zuten frankismoaren kontra, eta euskal probintzien eskubideen zapalketa salatu zuten. 1962an, Vatikanoko II. Kontzilioak erreformak eta jarrera bakezaleagoa erakutsi zituen. Eliza eta Francoren arteko haustura suposatu zuen. 1968an, apaizek itxialdia egin zuten, diktaduraren amaiera eskatuz, eta Aita Santuari gutun bat bidali zioten frankismoa salatuz. 1973an, Zamorako espetxean, 6 apaizek beren ziegak erre eta gose greba egin zuten. 1974ko otsailaren 24an, A. Añoverosek euskal kultura-identitatea eta eskubideak defendatzeko diskurtsoa egin zuen: C. Arias Navarrok erbesteratze agindua eman zuen.
- Alderdi politikoak: Errepresio latza jasan zuten, eta protestak eta grebak gogor zapaldu ziren. Barneko tirabirek eta nazioarteko babesa galtzeak ahuldu egin zituzten. Testuinguru horretan, 50eko hamarkadan, EKIN sortu zen, eta, 1959tik aurrera, ETA. Erregimenaren aurkako borrokan izugarrizko garrantzia izan zuen. 1964-1968: ideologia marxista besarkatu zen, eta erradikalizazioaren hasiera eman zen. 1968-1975: atentatuak izan ziren. Estatuaren errepresioa handiagotu egin zen. Atentatu aipagarriena 1973an izan zen, Carrero Blancorena. 1970ean, Burgoseko Prozesua eman zen, ETAko 16 kideren aurka; 6 kide heriotza-zigorrera kondenatu zituzten. Epaiketa honek frankismoaren kontrako oposizio-mugimendurik indartsuena bultzatu zuen. 1974an, ETAren barruko lehenengo zatiketa: ETA militarra eta ETA politiko-militarra. 1975eko irailean, ETAko bi kide heriotza-zigorrera kondenatu zituzten: Txiki eta Otaegi. 1975eko azaroaren 20an, Franco hil eta diktadura bukatu zen. Trantsiziorako bidea hasi zen, baina ezegonkortasunak 2011ra arte iraun zuen, ETAren jardueraren ondorioz.