Frankismoaren Diktadura Euskal Herrian (1937-1975)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,45 KB

Frankismoaren Diktadura Euskal Herrian (1937-1975)

1. Gerraosteko Euskal Herria (1937-1959)

1.1 Erregimenaren Ahuldadea eta Egonkortzea

Gerra Zibilaren ondoren, euskal gizartea bi zatitan banatu zen: gutxiengo bat erregimenaren alde (militarrak, falangistak, tradizionalistak eta goi enpresariak) eta gehiengo bat aurka (nazionalistak, errepublikarrak, sozialistak, komunistak eta anarkistak). Erregimenaren hasierako urteetan, gizartearen zatirik handiena zapaldua izan zen: eskubide eta ideien zapalketa, administrazio eta lan munduaren depurazioa, eta euskal kulturaren debekua. Diktadoreak 1936ko Autonomia Estatutua eta Kontzertu Ekonomikoak indargabetu zituen.

Eusko Jaurlaritza erbestean zegoen, J. A. Agirre buru zuela. Bigarren Mundu Gerran, aliatuekin loturak egin zituzten, batez ere AEBekin. Euskal indar politikoek Baionako Ituna sinatu zuten. Baina, Francok Vatikanoarekin Konkordatua eta AEBekin hitzarmen ekonomiko-militarra sinatu zituenez, euskal oposizioak itxaropena galdu zuen. 1947ko erreferendumean Ondorengotza Legearen aurka bozkatzea proposatu zuten, eta hurrengo urteetan grebak deitu zituzten. Erregimenak milaka langile kaleratu zituen.

1.2 Ekonomia Gerraostean

Ekonomia ez zen ona izan, autarkia eta euskal enpresei jarritako oztopoengatik. Gipuzkoa eta Bizkaiko industriak garapen astiroa izan zuen. Hala ere, Iberduero sortu zen, eta metalurgia eta banketxeek mozkin handiak izan zituzten. Finantza beharrak kooperatibismoa bultzatu zuen Arrasaten (Mondragon), Ulgor, Fagor eta Caja Laboral Popular sortuz. Langileen soldatak, ordea, behera egin zuten.

1.3 Euskal Kulturaren Zapalketa

Euskal kulturaren sinboloak ezeztatzen saiatu ziren: euskara, folklorea, ohiturak, jaiak... Artean, Arantzazuko Eskola sortu zen, Txillida, Ibarrola, Basterretxea eta Oteiza sustatzaile zirela.

2. Aldaketaren Hamarkadak (1959-1975)

2.1 Garapen Ekonomikoa eta Gatazkak

60ko hamarkadako garapen ekonomikoarekin gatazkak areagotu ziren. Grebak ugaritu ziren, eta frankismoaren aurkako oposizioa indartu zen. ETA sortu zen.

2.2 Langileen Borrokak eta Errepresioa

Comisiones Obreras, UGT eta ELA sindikatuek grebak deitu zituzten. Erregimenak indarkeriaz eta zapalkuntzaz erantzun zuen, salbuespen egoera ezarriz eta heriotza zigorra erabiliz.

2.3 Elizaren eta Oposizio Politikoaren Papera

Elizak paper militantea hartu zuen, euskal kulturaren alde eginez. PCE, PSOE eta EAJ batu egin ziren 1961ean, oposizioa gidatzeko.

2.4 ETAren Sorrera eta Borroka Armatua

Euskara defendatzeko eta independentzia aldarrikatzeko, EKIN taldea sortu zen, eta ondoren ETA. 1968tik aurrera, ETAk borroka armatua hasi zuen.

2.5 Burgosko Prozesua eta Errepresioaren Gogortzea

Burgosko Prozesuan, ETAko kideei heriotza zigorra ezarri zitzaien, baina nazioarteko presioari esker ez ziren bete. Frankismoaren aurkako protestak ugaritu ziren.

2.6 Carrero Blancoren Hilketa eta Azken Urteak

Carrero Blancoren hilketaren ondoren, ETA bitan banatu zen. Francoren azken urteetan, Txiki eta Otaegi fusilatu zituzten.

2.7 Euskal Kulturaren Berpizkundea

Euskal tradizioa eta abangoardiak batzen saiatu ziren. Sistiaga, Ruiz Balerdi eta Zumeta nabarmendu ziren artean. Ez Dok Amairu musika mugimendua sortu zen, Lertxundi, Laboa eta Lete abeslariak arrakasta lortuz. Literaturan, Txillardegi, Aresti eta Saizarbitoria nabarmendu ziren. Ikerketan, Lekuona, Barandiaran eta Mitxelena.

Entradas relacionadas: