Frankismoaren Bilakaera eta Krisia (1956-1975)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,01 KB

Frankismoaren Finkapena

Sarrera

1956an, Francok Mugimenduko eta Hezkuntzako ministroak aldatu zituenez, Ruiz-Giménez eta demokrata-kristauak frankismotik urrundu ziren. Falangek eragina galdu zuen, eta 1958an, Mugimenduaren Lege berriek aintzineko printzipioak baztertu zituzten. 1957an ezarritako Gobernuaren tendentzia Opus Dei izan zen: kapitalismoa eta merkatu librea defendatzen zituzten, orientazio berria emanez ekonomiari eta politikari. Azkenik, Egonkortze Planarekin ekonomia aldatu zuten, eta 1959-1964 urteetan hazkunde ekonomiko izugarria lortu zen.

1960ko Hamarkada

Hamarkada honetako gobernuak izaera propioa zuen. 1962ko Miereseko meatzaritzako grebak gobernuak grebalariekin negoziatzea lortu zuen, eta, ondorioz, gobernuak presidente orde bat izendatu zuen, Muñoz Grandes. 1962an, Manuel Fraga gobernuan sartu eta Prentsaren Legean zentsura kendu zuen, honen asmoa erregimena irekitzea zelako. 1967an, Francok Carrero Blanco presidente orde izendatu, eta Desarrollismoaren desorekak gatazkak sortarazi zituen. Orduan, diktaduraren "familia politikoak" hiru taldetan kokatu ziren: aperturistak, immobilistak eta teknokratak.

Oposizioa eta Barne Gatazkak

Langileen mobilizazioek sindikatu klandestinoen hazkundea bultzatu zuten, eta 1956an, unibertsitateko ikasleak antolatu ziren ikasle sindikatuetan, sistema politikoaren demokratizazioa eskatzeko. 1964. urtetik aurrera, Elizan aldaketa handiak egon ziren: Vaticanoko II. Kontzilioa ospatu zen Erroman, Espainiako Elizaren goi-karguak aldatu ziren, eta 1971an, Apezpikuen Biltzarrak barkamena eskatu zuen gerraostean izandako jarreragatik. 60ko hamarkadaren amaieran, alde batetik, erregimena estankatu zen, Eliza eta Unibertsitateko sektore zabalak erregimenaren aurka azaltzen hasi ziren, eta langile mugimendua berrindartu zen. Bestalde, 1969. urtean, Franco gaixorik agertzen zenez, Juan Carlos oinorde bezala izendatu zuen.

Oposizioaren Bilakaera

PCE isolatuta zegoen. Hasieran oso garrantzitsua izan zen agertutako tendentzia berria: irekiagoa, aniztasun demokratikoa onartzen zuena. Aldiz, PSOEk erbestean gatazkak izan zituen, baina, azkenik, indarra hartu zuten lider historikoen (erbestean zeudenak) aurrean. Azkenik, errepublikanoak eraginik gabe geratu ziren. 1962. urtean, Espainiak sarrera eskatu zuen Europar Ekonomi Erkidegoan, eta oposizioko alderdi politikoen ordezkariak Munichen bildu ziren. Espainia EEEn ez onartzea eskatu zuten, ondorengoak bete arte: erakunde demokratikoak, gizabanako eskubideak eta Espainiako herri desberdinak onartzea, askatasun sindikala eta alderdi politiko askeak izatea. Ondorioz, Erregimenak "Contubernio de Munich" deitu zion kongresuari, eta ordezkariak itzuli zirenean zigortu zituzten.

Kanpo Politika

Kanpo politikaren ardatza AEBekin sinatutako ituna zen, 1968an berriztatu zena. Lehentasunak zituen Espainiak kanpo erlazioetan: Europa, Iberoamerika eta herrialde arabiarrak, eta, azkenik, herrialde komunistak. Marokok Sidi Ifni, Sahara, Ceuta eta Melilla eskatzen zituen. Ifni eskuratu zuen Marokok, eta Espainiari autodeterminazioa irtenbide moduan planteatu zieten. La Hayako Nazioarteko Auzitegian Sahararen gaineko subiranotasuna eskatu zuten, baina auzitegiak ezezkoa eman zien 1975ean. 1975. urtean, "Martxa berdea" antolatu zuten. Saharako mugaraino heldu zenean, Espainiako tropek atzera jo zuten. Madrilgo Akordioa sinatu zuten: Espainiak Saharar herria errespetatuko zuen, baina lurraldea Marokok eta Mauritaniak elkarbanatuko zuten. Orduan, gerra bat hasi zuten Marokorekin eta Mauritaniarekin. Ginean, mugimendu independentista bat sortu zen, eta erreferendum bat egin ostean, autonomia eman zion 1968an.

Ekonomiaren Garapena eta Aldaketa Sozialak

1957ko gobernuak ekonomia egonkortzeko neurri hauek hartu zituen: funtzionarioen soldatak izoztu, zergen erreforma antolatu eta maileguen eta merkatuaren erreforma. Aldaketei esker, FMI-n eta OCDE-n onartu zuten Espainia. 1959ko Egonkortasun Planak neurri hauek hartu zituen: ekonomia ireki, nekazaritzaren mekanizazioa eta ureztatzeko planak ezarri, turismoa bultzatu, kanpoko langileak dirua bidaltzea. Bi ildo zituzten: industriaren gabezia batzuk konpontzea eta "garapen-polo"ak sortzea. Zenbait industria garatu ziren (kimikoa, ontzigintza, automobilak...), eta 1963tik 1973ra ekoizpena % 10 hazi zen urtero (produktibitatea igo zen, kanpo inbertsioak heldu ziren, prezioak jaitsi ziren, eskaria igo zen). Nekazal munduan exodoa eman zen hirietara, eta kontrolik gabeko urbanizazio bat garatu zen. Aldaketa sozialak eman ziren: Gizarte Segurantza finkatu, Hezkuntzan eta Osasunean sakondu; bizitzeko moduak eta ohiturak liberalizatu, eta emakumeak lan munduan sartu ziren. 1973an krisi bat egon zen arazo hauengatik: energiaren menpekotasuna, industria ahula, sektore handiegia eta ez eraginkorra, eta enpresen zor handiak.

Frankismoaren Krisia

Espainiako lehen multinazionalean (Matesa) finantza-eskandalu bat egon zen, eta mugimendukoek Opus Deikoei errua leporatzen zieten, eta hauek Fragari. Orduan, Francok ia gobernu osoa aldatu zuen. Burgosen, ETAko 16 militanteren kontrako epaiketa izan zen. Baina nazioarteko presioari esker, ez ziren aurrera eraman. 1973an izendatutako Carrero Blanco gobernu buruak erregimena eskuinerago eraman nahi zuen, baina abenduaren 20an, ETAk hil zuen, eta Arias Navarro izan zen gobernuburu berria, honek aperturista zen. Martxoaren 2an, Salvador Puig Antich exekutatu zuten, eta Arias Navarroren aperturismoa bertan behera geratu zen. Inmobilisten eta aperturisten arteko banaketa nabaritu zen, eta erregimenak errepresioa gogortu zuen. Espainiako Batzorde Demokratikoa (JDE) eta Plataforma de Convergencia Democrática (PCD) elkartu ziren, Plataforma de Convergencia Democrática, "Platajunta" deritzona sortuz. Katalunian sortutako alderdi propioak Convergència i Unió sortu zuten. Azken hilabetetan, 5 pertsona exekutatu zituzten, eta Marokok Martxa Berdea berrantolatu zuen Sahara Espainiarra okupatzeko. Nazioarteko isolamendua berriro agertu zen, eta azaroaren 20an Franco hil zen, oso etorkizun ziurgabea utziz.

Entradas relacionadas: