Frankismoaren Azken Urteak: Desarrollismoa eta Krisia (1959-1975)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,82 KB

Frankismoaren Azken Urteak (1959-1975)

Politika eta Errepresioa

Hala ere, politikari dagokionez, ondoko legeak azpimarratu ditzakegu: erregimenaren balioak indartzen zituzten. Aurretiazko zentsura kendu zen, baina gerokoa ezarri zen.

Azken urte honetan, Estatuaren Lege Organikoa onartu zen, erregimena erakundetzeko. Horrez gain, hainbat berrikuntza ekarri zituen:

  • Espainia monarkia zela berretsi zen, haren ondorengoa egongo zela ziurtatuz.

Estatu demokratikoaren printzipioak baztertuta zeuden.

Gobernuan berriz zapalkuntza bidera itzuli zen. Urte hauek (1969tik 1974ra) gatazkatsuak izan ziren, eta manifestaldiei salbuespen egoerak ezarriz eta errepresioaz erantzun zitzaien. Gatazka horien adibideak:

  • Puig Antich anarkistaren exekuzioa

  • Krabelinen Iraultza (Portugal, 1974)

Kanpo Politika eta Deskolonizazioa

Kanpo politikari dagokionez, 1957tik aurrera:

1962an EEEan (Europako Ekonomia Erkidegoan) sartzeko eskari ofiziala egin zen. Akordio ekonomikoak eta sinatutako hitzarmenak lankidetza handiagoa ekarri zuten. Erresuma Batuarekin (EB) elkarrizketek huts egin ondoren, 1969an Gibraltarkoek erreferendumean EBren parte izatea hautatu zuten; hortaz, Espainiak mugaren itxiera agindu zuen.

Bestalde, Espainiako deskolonizazio prozesuei ekin zitzaien.

Ekonomia: Desarrollismo Garaia (1959-1975)

Egonkortze Plana (1959)

Ekonomiari dagokionez, Desarrollismo garaia izan zela deritzogu.

1959an Opus Deiko teknokratak sartu ziren gobernuan. Horretarako, Estatuaren kontrola gutxitu zen eta gastu publikoa murriztu zen. Horrez gain, nazioarteko erakundeek eta AEBko banketxeetako diru-laguntzak jaso ziren. Turismoak eta Espainiako askok Europara migratzeak egoera orekatzen lagundu zuen, baina, hala ere, kontsumoa, produkzioa eta soldatak jaitsi ziren.

Garapen Planak (1962-1975)

1962tik 1975era, errentaren banaketa hobetzea zen helburua. Horretarako, sektore eta gune desberdinetako kapitala erakarri zen, eta finantziazio publikoa eman zitzaien, garapen guneak sortuz.

Beraz, nahiz eta helburu guztiak ez bete, ekonomian oparotasun handia izan zen, ordainketa balantza orekatu zelako. Industriaren garapena sustatu zen, eta herri lanak bultzatu ziren. Garapen horren faktoreak ondokoak dira:

  • Nazioarteko egoera ekonomikoa alde izatea

  • Atzerritarren inbertsioak

  • Turismo eta dibisen kontribuzioa

Hala ere, Desarrollismoak desorekak ere ekarri zituen:

  • Nekazaritza munduko atzerapena

  • Gune desberdinen eta sektore arteko desoreka handiak

Gizarte Aldaketak eta Oposizioa

Gizartea, hazkunde ekonomikoa zela eta, kontsumo gizarte hiritar eta modernoa bihurtu zen:

  • Bigarren eta Hirugarren sektoreen hazkundeak landa-exodoa ekarri zuen.

Zerbitzu publikoan hobekuntzak izan ziren.

Horrez gain, garapenak oposizioa indartu zuen. Langile protestak ugaritu ziren, askatasun sindikal eta politikoa eskatzeko. Ikasleen asanblada askeak eta legitimazio demokratikoaren falta salatzen zuten. Erreprimituak eta epaituak izaten ziren.

Berrikuntza giroak Eliza Katolikoan frankismoaren aurkako protestak bultzatzea eragin zuen. Hau da: askatasun erlijiosoa, giza eskubideak, tolerantzia eta herriaren eliza defendatzen ziren Kontzilioan. Honen adibide Añoveros gotzaina zen. 1962an kanpoko zein barneko oposizioko indar guztiak Municheko Kongresuan bildu ziren (erakunde katalanistak barne).

1970ean Burgosko Prozesuak eta frankismoaren aurkako protestak ugaldu ziren. 1975ean FRAP eta ETAko atentatuak ugaritu ziren. Horregatik, lege antiterrorista egin zen. Errepresio honek nazioarteko isolamendua eragin zuen, eta Erregimena isolaturik gelditu zen.

Entradas relacionadas: