Frankismoaren autarkia: Ekonomia eta ondorioak Euskal Herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,88 KB

Erregimenaren neurri ekonomikoek 50eko hamarkadaren amaierara arte atzeratu zuten susperraldia. Hazkundea ez zen hasi 1959ra arte, Egonkortasun Planarekin. 40ko hamarkada bereziki gogorra izan zen Euskal Herrian, ekonomiaren geldialdiak gosea eta pobrezia handia ekarri baitzituen berekin. 50eko hamarkadara arte, ez zen gainditu gerra aurreko per capita BPGd.

Interbentzionismoa eta autarkia urteak

Espainia eta Euskal Herria gerra amaitzean baliabiderik gabe zeuden. Horregatik, Frankismoak politika ekonomiko interbentzionista eta autarkikoa ezarri zuen, herrialdeak buruaski izateko asmoarekin eta atzerapen industriala saihesteko asmoz. 1939an hasitako autarkia-politikak ekonomia moteldu eta eskasia sortu zuen; dibisa-eskasiak, berriz, inportazioak murriztu zituen.

1941ean, Industria Institutu Nazionala (INI) sortu zen, Italiako IRIren ereduari jarraituz, industria nazionala babestu, sustatu eta nazionalizatzeko, arreta berezia jarriz industria militarrari eta estrategikoari. Hala ere, Plan horiek ez zuten behar besteko funtsik izan eta maiz erregimenaren premia politiko eta interes partikularren menpe egon ziren.

Nekazaritzari dagokionez, laguntza eta berritasun gutxi izan zen. Ekoizpena teknologiaren atzerapenagatik, ezkutuko langabeziagatik eta lehorteengatik jaitsi zen. 50eko hamarkadatik aurrera, plan integralak abian jarri ziren, nekazaritza-ingurunea hobetuz: ureztapen-sistemen, etxebizitzen eraikuntzaren eta sare elektrikoaren garapenaren bidez, besteak beste. Halaber, Frankismoak urtegien eraikuntza bultzatu zuen, elektrizitatea hornitzeko eta ura biltegiratzeko. Esaterako, El Generalismo, Contreras, Entrepeñas eta Buendía bezalako urtegiak inauguratu ziren 1950eko hamarkadan.

Autarkiaren ondorioak

1950eko hamarkadaren hasierara arte, Espainiak ez zuen gainditu gerra aurreko per capita errenta. Autarkiaren politikak akats ugari izan zituen, besteak beste, burokrazia ustel eta inefizientea eta beharrezko baliabideen falta (elikagaiak, energia, ongarriak, makineria eta lehengaiak). Nekazaritzako ekoizpena murriztu zen, elikagaien eskasia handitu eta premiazko produktuen prezioak igo ziren. Horrek inflazioa eta soldata baxuak ekarri zituen, gizartearen geruza pobreenak kaltetuz.

1940ko hamarkada zaila izan zen, muturreko pobrezia, gaixotasunak eta heriotza-tasak handitu baitziren. 1939ko maiatzean, elikagaien urritasunari aurre egiteko, gobernuak errazionamendu-liburuxkak ezarri zituen, 1952ra arte indarrean egon zirenak. Nekazaritzako ekoizpena gobernuaren kontrolpean egon zen. Oinarrizko produktuen prezio baxuek nekazariek laborez aldatzera eta ekoizpena murriztera bultzatu zituen. Horrek guztiak merkatu beltza eta ustelkeria sustatu zituen. Politika ekonomiko horrek gizartearen gehiengoa kaltetu zuen, beldurra eta gizarte zatiketa areagotuz.

Entradas relacionadas: