Frankismoaren Aroa: Autarkia, Krisia eta Euskal Herria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,64 KB

Gaia: Frankismoaren Autarkia (1940-1950)

Kausak

Autarkia sistema ekonomiko bat da, zeinaren bidez estatuak autozufizientzia bilatzen duen, batez ere kanpo merkataritza murriztuz eta protekzionismoa ezarriz; hau da, herrialdea arantzelekin babestuko da kanpoko produktuez. Industria bultzatuko da, eta azkenik, interbentzionismoa ezarriko da, zeinaren bidez estatuak ekonomiako erabaki nagusiak hartuko zituen. 40ko hamarkadan gertatu zen, arrazoi politiko, ideologiko eta ekonomiko ezberdinengatik. Francok eredutzat hartu zituen Italia faxista eta Alemania nazia interbentzionismo hori aurrera eramateko.

Bigarren Mundu Gerran zehar, hasieran Espainia neutral mantendu zen, eta berriz ere neutraltasunera itzuli zen Dibisio Urdina Espainiara itzultzean. Hala ere, Bigarren Mundu Gerra amaitzean, erabat isolaturik geratu zen. Europan faxismoa garaitua izan zelako, eta Europan ere Ameriketako Estatu Batuek aurrera eraman zuten Europa berreraikitzeko plan ekonomikotik kanpo geratu zen, baita Ameriketako Estatu Batuen aliantza militarretik ere. Gainera, erabat suntsituta geratu zen, eta horregatik ekoizpen nazionala lehenetsi zuen. Francok inportazioak mugatu zituen protekzionismo hori ezartzeko, eta horrela bultzada eman zion industriari. Frankismoak 1939an "Nazio Intereseko Industriak Babesteko Legea" sortu zuen, eta geroago, 1941ean, Industria Institutu Nazionala (INI) sortu zuen. Autarkiak Espainiari sekulako geldialdi ekonomikoa eragin zion, eta geldialdi ekonomiko hori 50eko hamarkadan zehar ere luzatu zen, krisiak mantenduz.

Ondorioak

Esan dezakegu 1936tik 1943ra prezioek gora egin zutela nabarmen. Horrek pobrezia eta gose krisia ekarri zituen, oinarrizko ondasunak falta zirelako. Horri aurre egiteko, errazionamendu sistema ezarri zen. Errazionamendu liburuxketan familia bakoitzak jaso beharreko produktu kopurua zehazten zen, baina hauek oso gutxi ziren, eta ondorioz, gosea izugarria izan zen. Frankismoak nekazaritza politika okerrak ezarri zituen; nekazaritza oso atzeratua zen, produktibitate baxuarekin, eta horrek elikagaien eskasia areagotu zuen. Prezioek nabarmen egin zuten gora, eta estatuak ez zuen inflazio hori kontrolatzen jakin.

Horrek, alde batetik, langabeziaren igoera, produktibitatearen jaitsiera eta merkatu beltzaren zabaltzea ekarri zituen. Merkatu beltzaren bidez, gutxi batzuk ikaragarri aberastu ziren. Hau da, autarkiak erabateko porrota izan zen eta Espainiari geldialdi ekonomiko izugarria eragin zion. Egoera hori 50eko hamarkadaren amaierara arte luzatu zen, Espainiak nazioarteko onarpena lortu zuen arte (1950eko hamarkadaren erdialdean). Hala ere, hasiera batean, ondorio ekonomiko horiek 60ko hamarkadaren hasieran ere luzatu ziren.

Gaia: Frankismoaren Krisia (1970eko hamarkada)

Kausak

Frankismoa diktadura bat izan zen, 1939tik 1975era iraun zuena, eta 70eko hamarkadaren amaieran krisian sartu zen, arrazoi ekonomiko, sozial eta politikoen ondorioz.

Krisi Ekonomikoak

70eko hamarkadan, Espainiako "mirari ekonomikoa" deiturikoa gertatu zen, hazkunde izugarria izan baitzuen. Hazkunde hori, batez ere, industrian eta turismoan oinarritu zen. Baina 1973ko petrolioaren krisiarekin, hazkunde hori erabat gelditu zen, eta inflazioa, langabezia eta zorpetzea areagotu egin ziren. Esportazioak eta inportazioak aztertuz gero, erabateko menpekotasun izugarria zegoen atzerriko kapitalekiko eta turismoarekiko.

Krisi Soziala

Gizartea, pixkanaka, hezkuntza hobea jasotzen hasi zen, goi mailakoa, eta gizarte kritikoagoa bilakatu zen. Ikasle protestek eta langile mugimenduek gora egin zuten. Mugimendu autonomistek eta independentistek nabarmen egin zuten gora, batez ere Katalunian eta Euskal Herrian. Azkenik, mugimendu feministak eta emakumeen aldeko mugimenduek ere indarra hartu zuten, zapalkuntza sistematiko horri aurre egiteko.

Krisi Politikoa

Frankismoa zatitzen hasi zen "aperturisten" eta "inmobilisten" artean: aperturistak erreforma txiki batzuk egiteko prest zeuden frankistak ziren, eta inmobilistak, berriz, inolako aldaketarik nahi ez zutenak. Oposizioak indarra hartzen joan zen, besteak beste, Alderdi Komunistak, PSOEk eta ETAk ere indarra hartu zuten.

Ondorioak

Krisiak 70eko hamarkadaren amaieran aldaketa politiko, sozial eta ekonomiko sakonak ekarri zituen. Alde batetik, diktaduraren amaiera etorri zen, Navarrok espainiarrei Franco hil zela jakinarazi zienean. Francoren heriotzak krisian zegoen estatu baten zatiketa are gehiago areagotu zuen. Barne zatiketa horrek, oposizioaren presioek eta herriak eskatzen zituen aldaketek Trantsizioa ekarri zuten. Erreforma politikoaren aldeko legeek frankismoarekin eta diktadurarekin amaitu zuten.

Demokraziarako bidea ireki zen, baina batzuen ustez, hori "fartsa hutsa" izan zen, frankismoko agente guztiak bat-batean demokrata bihurtu zirelako eta sisteman sartu zirelako, inongo erantzukizunik gabe. 1978an Konstituzio bat ezarri zen, eta horrek demokrazia sendotu zuen. Pixkanaka, gizarte zibila indartzen joan zen, herritarrek parte hartzeko guneak berreskuratu zituzten, eta mugimendu sozial, sindikal eta politikoek protagonismo handia hartu zuten. Euskal Herrian eta Katalunian autonomia estatutuak berrezarri ziren.

Gernikako Estatutua 1979ko urriaren 25ean onartu zen. Eraldaketa ekonomikoekin, 70eko hamarkadaren hasieran, mundu kapitalista krisian sartu zen 1973ko petrolioaren krisiarekin. Ekonomia egonkortzen saiatzeko eta inflazioari aurre egiteko, gobernuak hitzarmenak adostu zituen (adibidez, Moncloako Itunak). Nazioarteko integrazioari dagokionez, Espainia NATOn sartu zen 1982an eta Europako Ekonomia Erkidegoan (gaur egungo Europar Batasuna) 1986an.

Gaia: Frankismoa Euskal Herrian

Kausak

Frankismoa Euskal Herrian 1936 eta 1937 bitartean ezarri zen, eta 1975. urtera arte iraun zuen. 50eko hamarkadaren amaieran Egonkortze Plana ezarri zen, eta 60ko hamarkadan Garapen Planak aurrera eraman ziren. Horrek guztiak autarkiarekin amaitzea eta hazkunde ekonomikoa ekarri zuen, kanpo inbertsioak erakarriz eta industria modernizatuz.

Gerra Zibilaren ostean, 40ko hamarkadan, Espainian autarkia eta interbentzionismoa ezarri ziren. Gerra Zibilean, Eusko Jaurlaritzak euskal industria ez suntsitzea erabaki zuen, eta hori aprobetxatu zuen frankismoak industria hori ardatz moduan erabiltzeko. Autarkiak ekonomiaren hazkundea oztopatu zuen, baina 50eko hamarkadarako, Euskal Herriko lurraldeetan hazkundea hasi zen, eta sektore nagusiak hauek izan ziren:

  • Bizkaian: siderurgia eta industria kimikoa.
  • Gipuzkoan: makina-erreminta eta metalurgia.

Horrek esportazioen hazkunde nabarmena ekarri zuen. Horrek guztiak euskal oligarkiari egin zion onura, baina bitartean, herriaren gehiengoa miseria gorrian bizi zen. Egoera oso zaila zen langileentzat: soldata baxuak ziren, baldintzak gogorrak, eta oinarrizko produktuen eskasia nabarmena zen. Horrek desberdintasun sozialak areagotu zituen.

Bestalde, aipatu dugun industria jardueraren hazkundeak lan eskaintza handitu zuen, eta Euskal Herrira Espainiako puntu ezberdinetatik jendea etorri zen. Immigrazio masibo horrek, alde batetik, populazioa izugarri handitu zuen, eta beste alde batetik, urbanizazio prozesu azkar bat ekarri zuen.

Ondorioak

Euskadin hazkundea 60ko hamarkadatik 1973ko krisialdira arte luzatu zen, eta Euskal Herria Espainiako eremu industrializatu eta garatuenetariko bat bilakatu zen, Madril eta Kataluniarekin batera. Sektore berberak nagusitu ziren: siderurgia, metalurgia, ontzigintza eta makina-erreminta. Baina garai honetan ere mugimendu kooperatibista indartu zen. Adibidez, ULGOR kooperatiba (gaur egungo Mondragon Korporazioaren aitzindaria) Laboral Kutxaren bitartez finantzatu zen, eta Eroski bezalako kooperatibak ere sortu ziren geroago.

Industrializazioak izugarrizko hazkunde demografiko kontrolaezina ekarri zuen, eta horrek hiriak oso azkar haztea eragin zuen, inolako urbanizazio prozesurik gabe. Bestalde, kontsumo ohiturak aldatu egin ziren, eta klase ertainak pixkanaka sendotzen joan ziren. Hala ere, hazkunde ekonomikoak ez zuen erregimenean aldaketa politikorik ekarri, eta erregimenaren aurkako adierazpenak askotarikoak ziren: bai lan munduan (greben bitartez, nahiz eta hauek debekatuta egon) eta baita ikasleriaren artean ere.

Oposizio politikoa, pixkanaka, bai klandestinitatean eta bai Espainia barruan ere indartzen joan zen, eta gero eta babes handiagoa izaten hasi zen. ETAk indarra hartu zuen, eta 1973. urtean Carrero Blanco hil zuten. Blancoren erailketak erregimenaren barneko tentsioak eta krisiak areagotu zituen. 1973ko krisiarekin batera, tentsio sozial eta politikoek nabarmen egin zuten gora, eta horrek frankismoaren erorketa ekarri zuen, Francoren heriotzarekin batera.

Entradas relacionadas: