Frankismoaren analisia: legeak, errepresioa eta eragina
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 17,81 KB
Erantzukizun politikoen legea
Kokapena
Aztertzeko daukagun testua testu historiko bat da, beraz, lehen mailako iturria da. Formaren arabera juridikoa da, testu artikulatu bat delako, eta gaiari dagokionez politikoa. Boletin Oficial del Estado-n agertu zenez, esan dezakegu testu publikoa dela, hau da, hartzaile kolektiboko testua. Egilea ere kolektiboa da. 1939ko otsailaren 13an argitaratu zen, behin gerra zibila amaituta eta Francoren boterea ezarrita.
Analisia
Lege honen bitartez, frankistek Espainiako nazionalismoaren aurka egin zuten pertsona guztiak zigortu nahi zituzten, neurri errepresiboak hartzen. Testuan 3 artikulu bereizten dira:
- Lehenengoan zigorra nori zuzenduta dagoen adierazten da, konkretuki, mugimendu nazionalaren kontra aritu zirenak.
- Bigarrenean azaltzen da Fronte Popularra osatu zuten talde sozial eta politiko guztiak legez kanpo geratzen zirela, baita Mugimendu Nazionalaren Garaipenaren kontra egin zutenak ere.
- Azkenik, hirugarren artikuluan esaten da legez kanpoko talde eta erakunde guztiek haien ondasunak eta eskubideak galdu zituztela.
Testuingurua
1939ko apirilaren 1ean Gerra Zibila amaitu zen eta Espainiako agintaria bihurtu zen Franco. Momentu horretan gerraoste luzea hasi zen, mendekuz eta errepresioz betea. Gerra zibilaren ondorioak oso gogorrak izan ziren. Hildako kopurua 500.000 eta 600.000 artean egon zen. Horretaz gain, herrialdea suntsituta geratu zen eta horrek ekonomian eragin sakona izan zuen, Ogasun Publikoa jaitsi zen eta inflazioaren ondorioz prezioak asko handitu ziren, adibidez.
Behin Francoren diktadura ezarrita, errepublikako lan politiko, sozial eta kultural guztiak deuseztatu ziren, eta errepublikanoak jazarri zituzten 1948. urtera arte. Francoren diktadura pertsonala, autoritarioa eta oinarri militarrekoa izan zen. Botere mugagabea zeukan eta militarra eta katoliko kontserbadorea zenez, estatu bateratua, zentralista eta erlijio-sinbologiaz betea sustatu zuen.
Hiru erakunde nagusi lagundu zioten frankismoari: armada, erregimenaren ardatz bilakatu zena; Falangea, haren ideiak lagundu zuten frankismoa finkatzen; eta eliza, politikoki lagundu zuen. Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen eta Juan Carlos erregeak berak hasitako bideari jarraipena emango ziola pentsatzen zuen, baina hori ez zen horrela izan, Francoren erregimen autoritarioa berarekin batera hil zen.
Garrantzia
Erantzukizun politikoen legea oso garrantzitsua izan zen, gerra amaitu ostean hasitako errepresioa justifikatzen zuelako. Errepresio horretan 150.000 pertsona hil zituzten, haien artean 50.000 inguru errepublikanoak izan ziren. Horren ondorioz, errepublikanoen erbesteratzea egon zen.
Nazio-intereseko industriak babesteko legea
Kokapena
Aztertzeko daukagun testua, nazio-intereseko industriak babesteko legea, testu historiko bat da, beraz, lehen mailako iturria da. Formaren aldetik juridikoa da, testu artikulatu bat delako, eta gaiari dagokionez ekonomikoa. Boletin Oficial del Estado-n agertu zenez, esan dezakegu hartzailea kolektiboa dela eta idazlea ere bai, Francoren gobernuaren kide batzuk idatzi zutelako. 1939ko urriaren 25ean argitaratu zen, Gerra Zibila amaitu ostean erregimen frankista martxan jarri zenean.
Analisia
Testuaren gai nagusia nazio-intereseko industriak babestu behar direla da, ekonomia hobetzeko helburuarekin. Momentu horretan estatuaren ekonomia egoera txar batean dagoela azaltzen da, eta horri aurre egiteko, bertako industria sustatu behar dela, inportazioen menpean ez egoteko. Lehenengo artikuluan adierazten da Espainian industria bat eratzea beharrezkoa bada, nazioaren defentsarako edo ekonomia premia baterako, "nazio-interesekoa" deklaratu ahal izango da. Bigarren artikuluan agertzen dira nazio-intereseko industriak jasoko dituzten onurak. Hirugarrenean, onura horien truke estatuak dituen eskubideak azaltzen dira, eta seigarrenean, industriek onurei uko egiteko aukera dutela adierazten da, estatuaren esku hartzea ekiditzeko.
Testuingurua
Gerra Zibila amaitzean, erregimen frankistak politika ekonomiko interbentzionista eta autarkikoa ezarri zuen. Erregimen honen helburua, estatua independentea izatea eta besteekin harreman askorik ez izatea zen. 1939an jarri zen martxan, industria nazionala babesteko eta sustatzeko, baita ordenatzeko eta defendatzeko ere. Erregimen horren arabera, Estatuak esku hartzen zuen jarduera ekonomiko guztietan, batez ere kanpo merkataritzan. 1941. urtean, Industria Institutu Nazionala sortu zen, industria artikulatzeko, sustatzeko eta nazionalizatzeko.
Frankismoan oinarrizkoak ziren industriak bultzatu ziren batez ere, esaterako militarra eta komunikabideetakoa, eta Nekazaritza izan zen berrikuntza gutxien izan zituen sektorea. Horretaz gain, Frankismoaren hasieratik, urtegiak eraikitzearen aldeko politika hidraulikoa bultzatu zen. Politika ekonomiko horrek kalte handiak eragin zizkion herrialdeari, izan ere, geldialdia eta biziraupen-krisia areagotu zituen. Gainera, autarkiak zenbait akats izan zituen, burokrazioa ez eraginkorra izatea alde batetik, eta funtsezko baliabideak ez izatea bestetik.
Garrantzia
Nazio-intereseko industriak babesteko legea garrantzia handia izan zuen, Francok ezarritako politika ekonomikoa ezartzen zuelako, hau da, interbentzionismoa eta autarkia. Testu honek ahalbidetu zuen estatuak esku hartzea industrietan, onura batzuen truke. Gainera, Espainia barruko industriak bakarrik bultzatzen zituenez eta hauek jada atzeratuta zeudenez beste herrialdeekin konparatuta, atzerapen hori handitu egin zen.
Europako Mugimenduaren Kongresuak 118 ordezkari espainiarren proposamenez Munichen hartutako erabakia (1962-06-07/08)
Kokapena
Testu historikoa, beraz lehen mailakoa; formaren aldetik manifestu bat da eta edukiari dagokionez testu politikoa (estatu demokratiko baten ezaugarriak laburbiltzen ditu). Egilea kolektiboa da (erregimen frankistaren aurka dauden 118 politikari espainiarrak). Hartzailea ere kolektiboa da, erregimen frankistaren kideei eta orokorrean haien aldekoei zuzenduta baitago. Helburu publikoa du. Idatzia, 1962ko ekainaren 8an atera zuten, Francoren diktaduraren bigarren etapan hain zuzen. II. Mundu Gerra osteko normalizazio diplomatikoaren garaian. Desarrollismoaren garaian.
Analisia
Dokumentuak bi ideia nagusi ditu: Espainiako egoera politikoa eta Europan sartzeko baldintzak. Erbesteratutako nahiz barneko 118 ordezkari espainiarrek proposatutako erabaki horrek agerian jarri zituen erregimen frankistaren gabeziak. Bi baldintzak funtsezkoak dirudite: askatasuna eta demokrazia. Ezin da gobernu demokratikorik egon gobernatuen onarpenik gabe, askatasun pertsonalik, sindikalik eta politikorik eta adierazpen-askatasunik gabe. Erabakiak, askatasun gabeziak salatzeaz gain, erregimenak jazarritako erkidego naturalak aitortzeko eskatzen zuen, eta, hala, Kataluniari, Galiziari eta Euskadiri egiten zien erreferentzia.
Testu ingurua
1960ko hamarkadaren hasieran, erregimenaren desarrollismoaren etapa hasi zen eta frankismoak nazioarteko ostrazismotik atera nahi zuen, Europara hurbiltzen saiatuz. Elkartze itun bat eskatu zion EEri (Europako Elkarte Ekonomikoa) bide emango zuela aurrerago erakunde horretan sartzeko. Eskabidea Municheko Europar Mugimenduaren IV. Biltzarra egiten ari zirela egin zuten eta ez zuten erantzunik jaso.
Europan sartzearen aldeko politikari espainiarrak, hau da, oposizio demokratikoak, Munichen bildurik, Espainiako egoera politikoa salatu zuten eta demokrazia ezartzea eskatu, Espainia merkatu bateratuan sartzeko ezinbesteko baldintza baitzen. Francok, kongresuan hartutako erabakiak ikusterakoan gogor erreakzionatu zuen Munichen sinatu zutenen aurka, espetxeratuz eta erbesteratuz eta honek kritika larriak sortarazi zituen nazioartean. Mugimenduaren prentsak, kongresuaren aurkako kanpaina bat egin zuen, Municheko konspirazio makurra esan zion biltzar horri, baina ez zen ausartu isiltzen barnealdeko arazoekin (langile eta ikasleen mugimenduak) egiten zuen bezala kanpoan gertatu zelako.
Bilera, bat etorri zen langile mugimenduaren une gorenarekin (grebak, Asturiasen, Euskadin, Katalunian…) eta askatasun demokratikoak eskatzen zituen ikasle mugimenduaren hasierarekin. Aldi berean Francoren aldeko manifestazioak antolatu ziren eta errepresioa gogortu zen (1963an Orden Publikoaren auzitegia eratu zen delitu politikoak epaitzeko eta Julian Grimau exekutatu zuten). Gobernua EEEn sartzen saiatu zen behin eta berriz, eta azkenean, 1967ko uztailean, EEEk Espainiarekin negoziatzeko lehen mandatua onartu zuen, eta 1970ean Lehentasunezko Ituna sinatu zuten bi aldeek.
EEE zabaltzearekin eta merkataritza askeko eremua handitzearekin batera, ituna egokitu beharra zegoen, baina garai horretan frankismoaren krisia gertatzen ari zela eta, EEEk negoziazioak atzeratu zituen, Franco hil ostera arte, gerora Espainia erakunde horretan sartzeko aukera aztertze aldera.
Garrantzia
Europan erregimena ez zela onartzen erakusten digu eta testuan aipatzen diren neurriak hartzea ezinbestekoak zirela Europan sartzeko. Beste alde batetik testuarenganako erantzunak erakutsi zuen demokraziara heltzeko bidea luzea zela. Errepresioa izan zen berehalako erreakzioa.
KOKAPENA: Testu historikoa, beraz lehen mailakoa; formaren aldetik manifestu bat da eta edukiari dagokionez testu politikoa (estatu demokratiko baten ezaugarriak laburbiltzen ditu). Egilea kolektiboa da (erregimen frankistaren aurka dauden 118 politikari espainiarrak). Hartzailea ere kolektiboa da, erregimen frankistaren kideei eta orokorrean haien aldekoei zuzenduta baitago. Helburu publikoa du. Idatzia, 1962ko ekainaren 8an atera zuten, Francoren diktaduraren bigarren etapan hain zuzen. II. Mundu Gerra osteko normalizazio diplomatikoaren garaian. Desarrollismoaren garaian. ANALISIA: Dokumentuak bi ideia nagusi ditu: Espainiako egoera politikoa eta Europan sartzeko baldintzak. Erbesteratutako nahiz barneko 118 ordezkari espainiarrek proposatutako erabaki horrek agerian jarri zituen erregimen frankistaren gabeziak. Bi baldintzak funtsezkoak dirudite: askatasuna eta demokrazia. Ezin da gobernu demokratikorik egon gobernatuen onarpenik gabe, askatasun pertsonalik, sindikalik eta politikorik eta adierazpen-askatasunik gabe. Erabakiak, askatasun gabeziak salatzeaz gain, erregimenak jazarritako erkidego naturalak aitortzeko eskatzen zuen, eta, hala, Kataluniari, Galiziari eta Euskadiri egiten zien erreferentzia. ONDORIOA: Municheko manifestua Francoren diktadura-erregimenaren aurkako gaitzespen moral eta politiko bat izan zen Europako iritzi publikoaren aurrean, bai eta zapalkuntza orokorraren eta askatasunik ezaren salaketa bat ere. Deslegitimazio bat zen, Espainia Europako erakundeetan sartzeko (erakunde horiek demokrazia zuten faktore nagusitzat). Berez, 1970era arte ez zen lehentasunezko akordiorik egin Europako Ekonomia Erkidegoarekin, eta akordio hori egin zenean, onuragarria izan zen Espainiarentzat.
gaia - Estatu frankistaren eraikitzea
Diktaduraren oinarria
Garaipen nazionalarekin, Francok diktadura ezarri zuen:
- Diktadura pertsonala, autoritarioa eta funts militarrekoa. Francok botere mugagabea zuen, eta hau mantentzeko oposizioa erreprimitu eta haren askatasunak/eskubideak kendu zituen.
- Erregimen frankistak 3 zutabe:
- Armada → erregimenaren ardatz bihurtu. Militarrek pribilegioak izan zituzten, baina banaketa zegoen honen barnean (bazeuden monarkikoak)
- Falangea → Francoren esku geratu. Nahiz eta 1940ko hamarkadan garrantzia galdu eragina izaten jarraitu zuen sindikatuetan
- Eliza → nazionalkatolizismoa sortu zen. Elizak erregimenaren alde egin zuen eta honen esku geratu zen hezkuntza eta gizartearen kontrola
- Elite ekonomiko eta sozialaren babesa: enpresariak, lur-jabeak…
- Altxatutakoen (nazionalen) artean ezberdintasunak → boterea lortzeko borroka → familiak osatu
- Militarrak (armada + ordena publikoko min.), falangistak (gizarte-, sindikatu-... min.), monarkikoak, Opus Deiko eta ACNdPko katolikoak (hezkuntza + ekonomia min.)
- Nazionalsindikalismoa (1938an Lanaren Foruaren Legea) → sindikatu bertikala
- Batasun sindikalaren + Antolaketa Sindikalaren Oinarrien legea Sindikatu bakarra (Falangearena), langileak eta ugazabak afiliatzera behartu, negoziazio-kolektiboa eta grebak debekatu, lan-jarduna kontrolatu (orduak, soldatak…)
- Gaixotasun-asegurua eta Laneko Unibertsitateen plana ezartzea lortu zen, adibidez
- Estatu frankistak kontrol sozial eta ideologiko zorrotza: hezkuntza, zentsura, prentsa, zinema…
- Falangeak jardun sozial/ideologiko handia
- Unibertsitate Ikasleen Sindikatua (SEU)
- Emakumeen sekzioa → Etxeko Lanetarako Irakaskuntza eta Gorputz Hezkuntza
- Gazteen frontea → Espiritu Nazionalaren Formakuntza (FEN) eta Gorputz Hezkuntza
Arraza, inperioa eta Jainkoa goratu eta Mugimendu Nazionalaren kontsignak zabaldu
Estatu berriaren instituzionalizatzea
Ez zegoenez konst., funtsezko legeak garatu 1966ra arte.
Sistema hau demokrazia organiko izendatu zuten: ez zen benetazko demokrazia parlamentarioa.
- Lanaren forua (1938) → langileen eta enpresarien arteko harremanak arautu
- Gorteak Eratzeko Legeak (1942) → aholkulari baino ez, ez zuten benetazko botere legegilerik
- Espainiarren Foruak (1945) → herritarren betebeharrak + eskubideak
- Ondorengotza Legeak (1947) → Joan Borboikoak Estorilgo Manifestuan salatu
- Estatuaren Lege Organikoa (1966) → prozesu instituzionala finkatu
- Gorteetan sindikatuen, udalen eta familien herena, eta Francok izendatutakoak
- Probintzia bakoitzean gobernadore militarrak eta zibilak → udaletako alkateak kontrolatu
gaia - Diktadura frankistaren finkapen eta krisialdia
Erreforma ekonomikoak
Krisi ekonomikoa eta Munduko Bankuaren + NDF-ren presioak 1957an Francok gobernua birmoldatzera behartu → Opus Deiko kide batzurekin gobernu teknokrata
- Urtebete lehenago, Laureano López Rodó Idazkaritza Nagusi Teknikorako hautatu
- 1957an Koordinazio eta Programazio Ekonomikoko Bulegoaren buru (OCYPE)
- 1957-59 gobernuak hainbat neurri → ekonomia modernizatu, Europa eremuan txertatzeko eta administrazioa hobetzeko → pezeta kanbio bakarra, zerga erreforma (gastu/sarreren orekarako)...
- 1958an Espainia zenbait erakundeetan sartu: ELEE, NDF, BIRD…
- 1959/07an Egonkortasun Plana (Antolamendu Ekonomiko Berriaren Lege Dekretua)
- Autarkia bertan behera utzi → liberalizazio ekonomikoa ezarri. Zenbait neurri:
- Neurri fiskalak (helburuak): sektore pribatuentzako kreditua mugatu, interes-tasak igo, gastu publikoa murriztu, zergak igo, soldatak izoztu, inflazio-tasa murriztu…
- Merkataritza-neurriak (helburuak): atzerriko inbertsioa erakarri + salgaien inportazioa sustatu → pezeta debaluatu + kanbio bakarra ezarri
- Autarkia bertan behera utzi → liberalizazio ekonomikoa ezarri. Zenbait neurri:
- Epe laburrean bizi-baldintzak okertu baino ez → 1960ko hamarkadan garapen ekonomiko handia
- 25 urtez bakean ospakizuna 1964an, Francoren irudia goraipatzen
- 1964-75 → garapen ekonomiko eta sozialerako 3 plan hasi, industria-sektorea garatzeko batik bat
- Helburua → egitura gabezia gainditzea + gutxien industrializatutako guneak suspertzea
- Garapen poloak → eremu txikietan kokatuta, jarduera ekonomikoa sustatzeko, baina eremu seguruetan ere inbertitu zen (Euskadi, Valentzia, Katalunia…)
- Ez zuen esperotako emaitzak izan → garapen polo batzuk utzi.
Hazkunde ekonomikoa eta gizarte aldaketa
Herritarren bizi-maila hobetu, Europako egoera hobetu (eskulan-soberakina eta kapital inbertsioa) eta Euskadin industrializazio-prozesua sendotu
- Espainiako miraria🔝 → nazio-errenta x3, BPGd-an urteroko hazkundea, per capita errenta x2…
- Faktoreak: soldatei eutsi, teknologia berriak, produktibitatea handitu…
- Nekazaritza eraldatu → eskulan ugari iritsi industria- eta turismo-sektoreetara
- Landa biztanleria aktiboa ↓, industria- eta zerbitzu-sektoreetakoa ↑
- Enpresa berriak sortu, multinazionalak ekarri → industria-potentzia nagusia → kanpo faktoreak:
- Produktuen esportazioa
- Modernizazio teknologikoa + atzerriko inbertsioa
- Turismoak gora
- Europako herrialdeetatik emigranteek ekarritako dirua
- Baby boom🔝 → jaiotza-tasa ↑, heriotza-tasa ↓, bizi-itxaropena luzatu → hazkunde demografikoa
- Garapen desorekagatik barne inmigrazioa (landatik hirira)
- Industriak/zerbitzuek ezin zuten hainbeste eskulan baliatu → kanpo-emigrazioa sustatu
- Emigrazio Institutu Nazionala (1957) + Emigrantearen Antolamenduari buruzko legea (1962) egin
- %75a Espainiara itzuli zen geroago, eta frankismoren aurkako erreferente bihurtu
- 1970 inguruan %66a hirietan bizi zen → eraikuntza-sektorea dinamizatu, baina ordenarik gabe
- Hiri kanpoaldetan lo-auzoak sortu → oso baldintza desegokiak
- Klase kontzeptua aldatu, hiri burgesia sortu (eragin handia) + erdi-mailako klasea hedatu
- Espainia hiritarra, irekiagoa, pluralagoa eta askeagoa bihurtu
- Hobekuntza sozialak → Gizarte Segurantzaren estaldura zabaldu + eskolatutako biztanleria ↑
- Hezkuntza Lege Orokorrak (1970) → 14 urtera arte derrigortu, baterako hezkuntza ezarri…