Frankismoaren amaiera: Oposizioa eta 1975eko krisia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,31 KB
Oposizioaren indartzea eta talde berriak
Hauek izan ziren oposizioko talde berriak:
- Municheko Batzarra (1962): Espainia Europako Ekonomia Erkidegoan (EEE) sartzeko baimena tramitatu zen unean antolatu zen. Oposizioko indar guztiak Munichen bildu ziren.
- Langileen mugimendua: Ekonomiaren garapenaren ondorioz, langileen mugimendua gero eta gehiago politizatu zen. 60ko hamarkadan greba eta manifestazio ugari deitu zituzten, eta sindikatuak ere sortu zituzten.
- Unibertsitateko mugimendua: Sistemaren aurkako kritikarako jarrera zabaldu zen. Gobernuak unibertsitateko ospe handiko katedradun batzuk kargutik kendu zituen.
- Elizako sektore bat: Erregimenetik urruntzen hasi zen, Vatikanoko II. Kontzilioaren (1965) berrikuntza giroak bultzaturik, eta diktaduraren aurkako jarrera kritikoagoak hartu zituen.
Oposizio moderatua: PCE eta PSOE
Oposizio moderatuaren barnean, bi erakunde politiko garrantzitsuenak PCE (Espainiako Alderdi Komunista) eta PSOE (Espainiako Alderdi Sozialista Langilea) izan ziren. Santiago Carrillo zen PCEko buru.
1974an, Batzar Demokratikoa osatu zuten, behin-behineko gobernua osatzeko eta erregimenaren deuseztapena eskatzeko. PSOEri dagokionez, Felipe Gonzalez izendatu zuten alderdiko idazkari nagusi, eta Konbergentzia Demokratikorako Plataforma osatu zuten.
Oposizio gogorrena: ETA eta borroka armatua
Baina oposizio gogorrena ETA erakunde armatuaren terrorismoa izan zen. ETA 1959an sortu zen EAJko sektore disidente baten barruan (EKIN). Erakunde independentista eta iraultzailea zen, eta 1968tik aurrera borroka armatua erabiltzen hasi zen. 1970ean, publizitate-arrakasta handia lortu zuen Burgoseko prozesuan.
Frankismoaren azken urteak eta krisiak
Arias Navarroren gobernua (1974)
1974ko urtarrilean, Arias Navarroren gobernu berria osatu zuten. Hau gobernuari ukitu liberala ematen saiatu zen, baina, berriz ere, gobernuak jarrera inmobilista hartu zuen.
Nazioarteko krisia eta LPEEren eragina
Nazioarteari begira ere, egoera ez zen erregimen frankistaren aldekoa. LPEEk (OPEP) petrolioaren prezioa igotzeko erabakia hartu zuen, eta horrek krisi izugarria (1973ko krisia) eragin zuen mundu osoko ekonomian, Espainian ere bai.
Martxa Berdea eta Sahararen galera (1975)
Era berean, Francoren gaixotasuna aprobetxatuz, Marokok Martxa Berdea antolatu zuen. Sahara Espainiako kolonia zen oraindik, baina 1975ean armarik gabeko ehunka mila marokoarrek Sahara inbaditu zuten (Martxa Berdea), eta espainiar kolonia horren autodeterminazioa eskatu zuten. Azkenean, Marokorekin akordioa sinatu eta Espainia 1976an Saharatik erretiratu zen. Lurraldea Marokoren eta Mauritaniaren artean banatu zuten, autodeterminazio erreferenduma egiteko promesarekin.
Franco hil eta trantsizioaren hasiera
1975eko azaroaren 20an Franco hil zen, bere erregimen politikoarekin jarraitzeko dena "lotuta eta ondo lotuta" uzten zuela sinetsita. Gorteek Joan Karlos izendatu zuten Espainiako errege, baina Franco gabe sistema politikoak ezin zion denbora luzean betikoari eutsi, eta gizarteak gobernurako bide demokratikoak eskatu zituen.