Frankismoa eta Trantsizioa Euskal Herrian: Testu Analisiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,1 KB
Testu Iruzkinak
22. Testua: Eliza eta Frankismoa Euskal Herrian
Testu politiko-soziala
- Egilea: Antonio Añaveros
- Izaera: Publikoa
- Gaia: Euskal Herriaren nortasuna bermatzeko arazoak eta oztopoak.
Gerra Zibila amaitu ondoren, Frankoren diktadura ezarri zen, eta Elizak egoera pribilegiatua izan zuen. Hasieran, Elizaren eta Estatuaren arteko harremana txarra izan zen, baina hainbat gertaerek hobetu zuten, bereziki Euskal Herriko Elizaren kasuan. Hamarkada horretatik aurrera, euskal gizartean aldaketa asko gertatu ziren: askatasun nahia, ETAren sorrera eta apaiztegiaren berrikuntza, besteak beste. 60ko hamarkadatik aurrera, harremana berriro ahuldu zen, eta Elizak erregimen frankistaren guztiz aurkako jarrera mantendu zuen. Antonio Añaveros gotzaina egoera aldatzearen aldekoa zen. Elizaren eta euskaldunen jarrera, frankismoaren azken urteetan, erregimen frankistaren aurkakoa zen. Diktadura amaitu zenean, demokraziaren aldekoak ziren.
23. Testua: Trantsizio Juridikoa eta 1978ko Konstituzioa
Testu juridikoa
- Egilea: Gorteak
- Argitalpena: BOE
- Izaera: Publikoa
- Gaia: Espainiaren etorkizunerako eta unean uneko aldaketei aurre egiteko legeak finkatzea.
Gerra Zibila amaitu ondoren, Frankoren diktadura ezarri zen. Franco hil eta bi egunera, Gorteek Juan Carlos errege izendatu zuten. Francok dena prestatuta utzi zuen, baina Carrero Blanco hil ondoren, Suárez gobernuburu izendatu zuten. 1977an, hauteskunde orokorretarako deialdia egin zen, eta Suárez izan zen garaile. Suárezek erbestean zeuden Eusko Jaurlaritzako eta Kataluniako Gobernuko lehendakariei deitu zien negoziatzeko. Horrela onartu zen autonomia erregimena. Konstituzio hau idatzi den azkena da. Konstituzioa idatzi zen garaia oso konplexua izan zen, Frankoren diktadura amaitu eta demokraziaren bila zebiltzan unea baitzen. EAJk abstentzioa bultzatu zuen. Herri Batasunak eta CIUk ezezkoa eman zioten, Konstituzioak Espainia zatiezina zela ziolako. Alderdi politikoek legeztatuak izan nahi bazuten, erregea onartu behar zuten.
24. Testua: Espainiako Trantsizioaren Prozesua
Testu juridikoa, publikoa, historikoa
- Gaia: Franco hil ondoren Espainian erregimen demokratikoa ezartzeko jarraitu zen prozesua eta garaia.
Trantsizioa deritzo Franco hil ondoren Espainian erregimen demokratikoa ezartzeko jarraitu zen prozesuari eta garaiari. Francok monarkiaren ezarpena “erregimenaren jarraipenerako” antolatu nahi izan zuen; monarkia, ordea, eraldaketa baten alde agertu zen, zailtasun handiekin. Inmobilismoaren aldekoek berdin jarraitu nahi zuten, frankismoaren oposiziokoek, berriz, haustura lortu nahi zuten. Hirugarren bide bat sortu zen: trantsizioa. Erregimenak berdin jarrai zezan dena ondo lotuta utzi nahi izan zuen, baina bere heriotzak eta ETAk Carrero Blanco hiltzeak ekidin zuten hori. Arias Navarro jarri zuten, baina berehala dimititu zuen. Suárez gobernuburu izendatu zuten, eta “Erreforma Politikorako Legea” sortu zuen. Oposizioa eta euskal abertzaleak kontra agertu ziren, eta 1977an amnistia orokorra jarri zen martxan. Gobernuak eta oposizioak hitz egin zuten, eta 1977an hauteskunde orokorrak egin ziren. Suárez garaile atera zen, eta Gorte demokratiko berriek Konstituzioa egiteko prozesua abiatu zuten. Euskal Herriak eta Kataluniak presioa egin zuten, eta Eusko Jaurlaritzako eta Kataluniako Gobernuko lehendakariei deitu zieten. Tarradellas etorri zen, baina Leizaola ez.
Krisi handia hasi zen 1974tik aurrera: petrolioaren prezioa hirukoiztu zen, eta zor publikoak eta defizitak gora egin zuten. 1976an, Suárezen gobernua ekonomiaz arduratu zen. 1977ko inflazioari aurre egiteko, “Moncloako Itunak” sinatu zituzten talde politiko garrantzitsuenek. Soldatak izoztu, finantza publikoa eta lan merkatua eraberritu zituzten. Langabezia handia zen, eta ekonomia hazkundea moteldu egin zen. 1977ko hauteskundeen ondoren, Parlamentuak Konstituzioaren aurreproiektua egiten hasi zen. EAJ ez zegoen bertan, abertzaleen esparruan egin zitezkeen eskaeren beldur zirelako. Oinarria subiranotasuna espainiar herriengan zegoen, eta oinarrizko printzipioak hauek ziren: monarkia parlamentarioa, estatu demokratikoa eta autonomia estatutua. 1979an, Kataluniako eta Euskal Herriko estatutuak onartu ziren.
21. Testua: Eusko Jaurlaritza Erbestean eta Erresistentzia
Testu politikoa, publikoa eta historikoa
- Egilea: Kolektiboa, erakunde politiko eta sindikal batzuetako ordezkariek idatzia.
- Gaia: Francok bideratutako mugimendu iraultzailearen aurka erbesteratuta dagoen Eusko Jaurlaritzaz eta haren partaideez hitz egiten du.
Testuinguru historikoa: Gerra Zibila amaitu eta 40 urteko diktadura etorri zen. Errepresio eta zapalkuntza handiak ezarri ziren, batez ere euskaldunen aurka. Alderdi politiko, ekonomiko, sozial eta kulturaletan homogeneotasuna ezarri zen. Gerraren ondoren, arazo eta gose ugari izan ziren. Egoera ekonomikoa 50eko hamarkada arte ez zen hobetu. Euskal Herrian erregimen frankista erabat zentralizatua ezartzeak arazo ugari ekarri zituen. Hau oso gogorra egin zitzaien euskaldunei, nahiz eta EAJren izaera katolikoak batzuetan lagundu. Irakaskuntzan ere izan zuen eragina. Komunikabideek ere bai, emisora guztiak espazio informatibo bakarra emititzera behartu zituzten arte. Euskal kultura asko zapaldu zuten, euskal nazionalismoa zigortzeko helburuarekin. Hala ere, frankismoak barne arazoak zituen. Euskal Herriak elkartasuna zabaltzen saiatu zen, diktaduraren sendotzea oztopatuz eta erregimen demokratikoa berriz ezartzen saiatuz. Euskaldunek erakundeak mantendu nahi zituzten, eta Eusko Jaurlaritzak erbestean mantendu zen. Horri esker, nazioartean zuten ospea zabaldu zuten. Munduko Gerra amaitzear zela, Euskal Herriko alderdi eta ia sindikatu guztiek Baionako Ituna idatzi zuten, Errepublikaren, Estatutuaren eta Jaurlaritzaren alde azalduz. Batasuna berreskuratu ondoren, beste batzuen laguntzarekin, oposizio euskaldunak ekintzarik garrantzitsuenak burutu zituen.
19. Testua: Espainia eta Europako Merkatu Komuna
Testu politikoa, publikoa, lehen mailako testu historikoa
- Egilea: Europar Mugimenduaren Kongresuko ordezkariak, 118 ordezkari espainiarren proposamenaren eraginpean idatzia.
- Gaia: Europar Mugimenduaren Kongresuak Espainiari jarritako baldintzak azaltzen dira Europako Merkatu Komunean sartzeko.
Testuingurua: Gerra Zibilaren ondoren, Francoren diktadura ezarri zen, nazionalek errepublikanoak garaitu ondoren. Hiru urte hauetan, Espainia guztiz suntsituta zegoen. Francok bere gain hartu zituen botere guztiak. Ekonomian, autarkia egoera zegoen. 50eko hamarkadan, erregimen frankista egonkortu zen, eta nazioarteko bakartzea amaitu zen Bigarren Mundu Gerra eta Gerra Hotzaren ondoren. Bakartzearen amaiera AEBen laguntzaz gertatu zen, eta 1958tik aurrera nazioarteko harremanak hobetu ziren. Industriarekin, ekonomia asko hobetu zen. 1962an, Espainiak Europako Merkatu Komunean sartzeko eskaera egin zuen; hala ere, erregimen totalitarioaren ondorioz ez zen onartua izan.
20. Testua: Frankismoaren Lege Berriak eta Kontrola
Testu juridikoa, publikoa, historikoa
- Egilea: Erregimen frankista.
- Gaia: Espainiako Estatuaren legeak berritzeko proposamenak.
Testuingurua: Gerra Zibila amaitu zen nazionalen garaipenarekin. Diktadura frankista ezarri zen, alderdi politiko eta sindikatu bakarrarekin. Frankismoak arlo guztiei eragin zien: lege berriak egin zituen, herrialdea ekonomikoki berreraiki zuen, hezkuntza erlijiosoa ezarri zuen, oposizioa gogor zapaldu zuen, besteak beste. Askatasunik ez zegoen, eta Europako Gerra zela eta, oposizioak ezin izan zuen erbesteratu. Diktaduraren hasieran, oso lege gogorrak ezarri ziren. Diktadurak sektore guztiak kontrolatu zituen, autarkia bat ezarriz, atzerriko ideiarik ez sartzeko.